71. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Diru-bilketarako egutegia 2026an

Segurtasun juridiko handiagoa bermatzeko, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2026ko ekitaldirako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arau erregulatzaileetan ezarritakoarekin bat, baita, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean tributuen sortzapenari buruz zehaztuarekin bat ere. Horretarako kontuan hartuz ez dela banakako jakinarazpena egin beharrik, aipatu baliabideak zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, honako hauei jarraikiz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 77. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluei dagokienez, eta alkatearen 2026ko martxoaren 16ko 150 Ebazpena. Honako hauek dira aipatu epeak:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 12tik apirilaren 20ra.

2. Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:

–Lehen seihilekoa: maiatzaren 5etik ekainaren 5era.

–Bigarren seihilekoa: azaroaren 4tik abenduaren 4ra.

3. Ekonomia jardueren gaineko zerga: azaroaren 16tik abenduaren 16ra.

4. Herri-lurrak: irailaren 7tik urriaren 7ra.

Helbideratutako likidazioak borondatezko epea iragandakoan igorriko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira udalaren titulartasuneko edozein banku-kontutan, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo udal bulegoetan.

Borondatez ordaintzeko epea iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako 100eko 5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, 100eko 20ko errekargua eragiten du.

Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.

Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzien epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluak lurraren kontribuzioari buruz ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2604264