71. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Oposizioa, betetzeko administrari-ofizialaren lanpostuaren sei plaza, Eguesibarko Udalaren zerbitzuan aritzeko

Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez administrari-ofizialen sei plaza betetzea, C mailakoak (plazetako bat funtzionario-araubidekoa izanen da, eta beste bostak lan-araubidekoak), Eguesibarreko Udalaren zerbitzuan aritzeko.

Deialdiko plazak honako hauek dira plantilla organikoan:

PLAZAREN
ZENBAKIA

LANPOSTUA

ARAUBIDEA

LANALDIAREN
EHUNEKOA

ATXIKIPEN ARLOA

1.4

ADMINISTRARI-OFIZIALA

LAN-KONTRATUDUNA

%100

ZERBITZU JURIDIKOAK

2.8

ADMINISTRARI-OFIZIALA

LAN-KONTRATUDUNA

%100

ZERBITZU OROKORRAK

2.11

ADMINISTRARI-OFIZIALA

LAN-KONTRATUDUNA

%100

ZERBITZU OROKORRAK

3.4

ADMINISTRARI-OFIZIALA

LAN-KONTRATUDUNA

%100

OGASUNA

4.3

ADMINISTRARI-OFIZIALA

FUNTZIONARIOA

%100

HIRIGINTZA

6.9

ADMINISTRARI-OFIZIALA

LAN-KONTRATUDUNA

%100

GIZARTE ZERBITZUA

Deialdia gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituen ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Plazak txanda hauetan banatuko dira:

  • 3 plaza txanda irekian.
  • 3 plaza igoera txandan.

1.2. Baldin igoera txandako plaza huts bat bete gabe gelditzen bada, izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean.

1.3. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen ondorioz, 4.3 plazaren kasuan izendatua nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko da, eta gainerako plazen kasuan lan-kontratudun, indarrean dauden xedapenek Eguesibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioendako edo lan-kontratudunendako ezarritako eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta hartan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, eta aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

1.4. Lan-araubideko plazetan, bi hilabeteko probaldia ezartzen da. Denbora horretan, udalak kontratu-harremana amaitutzat eman ahal izanen du, kontratatutako pertsonak ez badu lanpostuaren berezko eginkizunetan egoki jarduten.

1.5. Lanaldia eta lan-ordutegia zerbitzuaren premietara egokituko dira, eta organo eskudunek aldatu ahal izanen dituzte, premia horiek hala eskatzen badute.

1.6. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko ere erabiliko dira, administrari laguntzaile lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrei erantzuna eman behar zaienerako.

Zerrenda hori subsidiarioa izanen da langile finkoendako egun dagoen edozein zerrendarekiko edo apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuari jarraikiz etorkizunean era daitekeen edozein zerrendarekiko. Orobat, lanpostu bererako aldi baterako kontratazioetarako indarrean den beste edozein zerrenda ordezkatuko du.

Paragrafo honen arabera egindako aldi baterako kontratazioetan ere bi hilabeteko probaldia aplikatuko da. Probaldi horretan, aldeetako edozeinek kontratua suntsiarazi ahal izango du alde bakarretik.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte har dezakete, orobat, Espainiako nazionalitatea dutenen eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek –baldin zuzenbidez bananduta ez badaude–, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketakoa izatea, edo horietako baten baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko baldintzak.

Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:

a) Nafarroako administrazio publikoetako langile finkoa izatea eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona lanean ari bada Eguesibarko Udaleko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez egin dituztela zerbitzuak kidego horietan.

2.3. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

2.4. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskabideak.

3,1. Eskabideak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=10667

Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 15 euroko tasa ordaindu beharko da. Udalaren egoitza elektronikoan eginen da ordainketa, izena emateko izapideak egitean.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia behin betiko baztertuko da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Hauxe da egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharreko dokumentazioa: parte hartzeko eskabidea eta tasaren ordainketa.

Deialdiko igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, baldin eta Eguesibarko Udaleko administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoak badira, eskabideari erantsi beharko dizkiote, gainera, deialdi honen 2.2.2 oinarriko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak.

Desgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.5. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

3.6. Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du argitara dadila Eguesibarko Udalaren webgunean, deialdiaren fitxan.

4.2. Behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, Eguesibarko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko argitara dadila deialdiaren web-fitxan.

4.4. Izangairen bat kanporatzen bada hautapen-prozesutik berari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, ez zaizkio parte hartzeko tasak itzuliko.

4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Javier Villanueva Aldave, Eguesibarko Udaleko zinegotzi ordezkaria.

Epaimahaikidea: Nekane Lazcano Gómez, Eguesibarko Udaleko kudeatzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Julia Irisarri Moreno, Eguesibarko Udaleko kontu-hartzailea.

Epaimahaikidea: María Jesús Eraso Ardanaz, Eguesibarko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezko epaimahaikidea: Idoia Huarte Labayen, Eguesibarko Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.

Epaimahaikide idazkaria: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa / kudeatzailea.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Jesús Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko ekainetik aurrera hasiko da.

6.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

6.3. Probak.

6.3.1. Bi ariketa izanen ditu, eta bata bestearen atzetik eginen dira.

–Lehen ariketa (gehienez ere 30 puntu):

test moduko 30 galdera –gehienez ere–, erantzun beharko dira idatziz, gehienez ere 40 minutuko epean, hizkuntza-gaitasunari, zenbakizko gaitasunari, ortografiari eta pertzepzioko trebetasunari buruzkoak. Galdera bakoitzak hainbat erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Hasi aurretik, zuzenketa-irizpideen berri emanen da, eta, hala behar izatera, baita erantzun okerrei aplikatu beharreko penalizazioaren berri ere.

Ariketa honetan gehienez 30 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak.

–Bigarren ariketa (gehienez ere 70 puntu):

test moduko 70 galdera –gehienez ere–, erantzun beharko dira idatziz, gehienez ere 95 minutuko epean, deialdi honen eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Honela zigortuko da erantzun oker bakoitza: galderaren balioa zati erantzun-aukeren kopurua ken bat.

Ariketa honetan gehienez 70 puntu lor daitezke. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 35 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3.2. Bigarren ariketa zuzendu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da lehenengo ariketan hura gainditzeko ezarritako puntuazioa lortzea.

6.4. Proba egiteko data udalaren webgunean argitaratuko da, behar besteko aurrerapenarekin.

6.5. Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

6.6. Izangai guztiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.7. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Eguesibarko Udalaren webgunean argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena balorazioei buruz.

6.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.9. Kalifikazio-epaimahaiak probak egiteko beharrezko deritzon laguntza teknikoa eskatzen ahalko du.

7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.

7.1. Hautaprobak amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen du, udalaren webgunean, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin, txandaren arabera eta lortutako puntuazioaren ordenan; horrez gain, udaleko alkateari igorriko dio zerrenda, plaza hutsak aukeratzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Azkeneko emaitzan berdinketarik izanez gero, bigarren proban puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna.

Berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da.

8.–Plaza hutsak aukeratzea.

8.1. Alkateak deia eginen du plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako, argitaratuz aukeratu beharreko plazak, izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun ordenan, txanden eta puntuazioaren arabera) eta plazak hautatzeko epea.

Informazio hori jendaurrean jarriko da udalaren webgunean.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer plaza huts nahiago duten.

8.2. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

8.3. Plaza lortzen duten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, edozein txandatan eta izaera hori egiaztatzen badute, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko orduan, hargatik eragotzi gabe desgaitasuna duten pertsonek plazak aukeratzeko duten lehentasun gorena.

8.4. Hautaprobak barne-igoerako txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, kontuan harturik, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako lehenespena.

9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Epaimahaiak alkateari igorriko dio izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Oposizioa gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaien alde eginen da proposamena.

Izendapen proposamena udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

9.2. Izendapen proposamena udalaren web-fitxan argitara eman eta 10 egun balioduneko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean:

9.2.1. Baldin izangaiak Eguesibarko Udalaren zerbitzuko langile finkoak ez badira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik lanpostuaren eginkizunetan aritzea.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dituela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) 2.1.c) oinarrian aipatzen den tituluaren jatorrizkoa edo kopia autentikatua.

9.2.2. Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jarduneko zerbitzuan daudela jatorrizko administrazioan, baita espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak ere (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar).

9.2.3. Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez dituen izangaia. Halaber, ezin izanen da izendatu deialdiko 2. oinarriko baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere. Halakoetan, baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe eskabidearen faltsukeria dela-eta egozten ahal den erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, alkateak lanpostua beteko du prozesua gainditu dutenen zerrendan (7. oinarrian aipatua) hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, bertze agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, Eguesibarko Udalak proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan.

10.–Izendapena, plaza hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Alkateak funtzionario izendatuko du izangai horietako bat, eta lan-kontratudun finko gainerakoak, lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak adjudikatuko dizkiete aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiei.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako pertsonek izendapen-erabakia zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz. Lan-araubideko lanpostuen kasuan, plazaz jabetzeko egunean sinatu beharko da lan-kontratua.

Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute –edo, lan-araubideko lanpostuen kasuan, lan-kontratua sinatzen ez badute–, Eguesibarko Udaleko langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala gertatuz gero, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.3. Izangai bat funtzionario bilakatuta ere lanpostuan batere aritzen ez bada, zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen zaiolako jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den plaza ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den gisan beteko da.

10.4. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, pertsona berriari egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.5. Izangaia udaleko lan-kontratudun finko bihurtzen bada, ezin izanen zaio borondatezko eszedentziaren deklaraziorik egin, harik eta udalean gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen arte.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunendako jakingarri den informazio guztia ere, udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

12.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari jarraikiz, alkatearen ebazpen baten bidez honako zerrenda hauek onetsiko dira, aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik plaza lortu ez duten izangaiekin:

a) Hautaprobak gaindituta ere, plazarik gabe gelditu diren izangaien zerrenda.

b) Probak gainditu ez baina hautapen-prozesuko lehen proba gainditu duten izangaien zerrenda.

c) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortu duten izangaiak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

12.2. Deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

12.3. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak udalaren webgunean argitaratuko dira.

12.4. Gainditu arren plazarik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena.

Orobat, hautapen-prozesua gainditzen ez duten izangaien zerrendako ordena finkatuko da lehen proban lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera.

Berdinketarik gertatzen bada, hura ebazteko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

12.5. Aurreko atalean ezarritako ordenari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari jarraituko zaio. Horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutatik bat, lehena, erreserbatuko da zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin, eskuratutako puntuazioa aintzat hartuta.

12.6. Era berean, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari jarraikiko zaio; horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar lanpostutik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek betetzeko, betiere dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta beren egoera frogatzen badute.

12.7. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda horiek erantzungo diete, baita, Andacelay SL udal-sozietate publikoaren kontratazio-beharrei ere.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da deialdia egin duen udal-organoari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.

Sarrigurenen, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. VIII. titulua: Estatuaren lurralde-antolaketa.

2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: I. kapitulua: xedapen orokorrak. V. kapitulua: Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

4. gaia.–7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. VII. tituluko I. kapitulua (Xedapen orokorrak): Toki-erakundeen zerbitzurako langileak. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Lege osoa eskatuko da, X. titulua ("Eskualdeak") izan ezik.

6. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna. I. kapitulua: Gardentasuna jarduera publikoan. III. kapitulua: Publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. I. kapitulua: arau orokorrak. II. kapitulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko prozedura.

7. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datu-babesaren printzipioak. III. titulua: pertsonen eskubideak.

8. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa.

9. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema.

10. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Behin-behineko langileak. IV. titulua. Langile kontratudunak.

11. gaia.–68/2009 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituena.

12. gaia.–113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena.

13. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Atariko titulua: Foru legearen xedea eta helburuak. I. titulua: Administrazio publikoen eskumenak: (IV. kapitulua: Hirigintza-hitzarmenak). II. titulua: Lurraldearen eta hirigintzaren antolamendua (II. kapitulua: Udalen hirigintza-planeamendua). IV. titulua. Planeamenduaren exekuzioa (I. kapitulua. Xedapen orokorrak). V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

14. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. Atariko titulua: Printzipio eta xedapen orokorrak. I. titulua: Ingurumen arloko esku-hartzea, ingurumen-baimen bateratuaren bidezkoa. (V. kapitulua: Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak). III. titulua. Diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea (dena, IV. kapituluko 1., 2. eta 3. atalak izan ezik).

15. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak (III. kapitulua: 1. atala: Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa. V. kapitulua: Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak). II. titulua. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak (II. kapitulua: Kontratua prestatzeko administrazio jarduketak).

16. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (osorik, III. titulua izan ezik).

17. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, tributuei buruzkoa. III. titulua: Tributuak: (III. kapitulua: Tributudunak; V. kapitulua: Tributu zorra). IV. titulua: Tributu arloko kudeaketa: (I. kapitulua: Xedapen orokorrak; IV. kapitulua: Tributuaren arloko likidazioak; V. kapitulua: Diru bilketa).

18. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua. Norbanakoaren lan-harremanak.

19. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

20. gaia.–Eguesibarko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, (2021eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa).

21. gaia.–Osasun arloko udal ordenantza, lagun egiteko animaliak.

babestea arautzen duena (2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa).

Iragarkiaren kodea: L2603765