1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
17/2026 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko plantilla organikoa eta funtzionarioen, langile kontratudunen eta behin-behineko langileen zerrenda, 2025eko abenduaren 31koak.
Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 29. artikuluak, bere 1. apartatuan, xedatzen du bulegoko zuzendariak onetsiko dituela bulegoko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, adierazita zein mailatakoak diren, zein baldintza egiaztatu behar diren lanpostu horietan sartzeko eta lanpostuak betetzeko modua, zein bete daitezkeen izendapen askearen bidez eta zeinek dituzten esleituta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan ezarritako ordainsari osagarriak.
Artikulu horren 2. apartatuak ezartzen duenez, bulegoko zuzendariak urtero onetsiko du funtzionarioen, langile kontratudunen eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan behin-behineko gisa ari diren langileen zerrenda, urte bakoitzeko abenduaren 31n plantilla organikoan dagoen egoeraren arabera, eta zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko plantilla organikoa eta lanpostu zerrenda, 2025eko abenduaren 31ko egoeraren arabera. Lanpostu zerrenda hori funtzionarioek, langile kontratudunek eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan aritzen diren behin-behineko langileek osatzen dute, eta I. eranskinean jaso da.
2. Onestea funtzionarioen, langile kontratudunen eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda, 2025eko abenduaren 31ko plantilla organikoaren egoeraren arabera. Zerrenda hori II. eranskinean jaso da.
3. Xedatzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | SARBIDEA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | PLAZA KOPURUA | MAILAKO OSAGARRIA | ESKLUSIBOTASUNEKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | ZUZENDARITZA-LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | ARRISKUKO OSAGARRIA |
BULEGOKO ZUZENDARITZA |
Zuzendaria | | | | G | | | | | | | | |
PREBENTZIO, EBALUAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
Aholkularitzako prestatzailea | | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
IKERKETAKO, IKUSKAPENEKO ETA ZEHAPEN ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
Ikuskatzailea (juridikoa) | EC1 | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzailea (juridikoa) | | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
Ikuskatzailea (ekonomikoa) | | OL | A | F | 1 | | 55,00 | | | 4,88 | | |
AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | | | A | F | | | | | | | | |
ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA |
Atalburua | | | A | F | 1 | | | 35,00 | 20,00 | 6,88 | | |
Administraria | EC1 | O/OL | C | F | 1 | 12,00 | | | | 20,20 | | |
KOMUNIKAZIOAREN ETA PARTE-HARTZEAREN ATALA |
Goi mailako tituluduna | EC1 | OL | A | F | 1 | | | 35,00 | | 6,88 | | |
Funtzionarioen, langile kontratudunen eta izendapen askeko zuzendaritza postuetan ari diren behin-behineko langileen zerrenda, 2025eko abenduaren 31koa
LANPOSTUA | PLAZA ZK. / IZENA | EGOERA ADMINISTRATIBOA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA EDO TALDEA |
BULEGOKO ZUZENDARITZA |
Zuzendaria | 1 EDURNE EGINOA ANTXO | | G | |
PREBENTZIO, EBALUAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | 2 GARAZI ARTOLA SENAR | 1 | F | A |
Aholkularitzako prestatzailea | 3 HUTSIK | | F | A |
IKERKETAKO, IKUSKAPENEKO ETA ZEHAPEN ARAUBIDEKO ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | 4 IVAN RAZQUIN TARAZONA | 1 | F | A |
Ikuskatzailea (juridikoa) | 5 HUTSIK | | F | A |
Ikuskatzailea (juridikoa) | 6 HUTSIK | | F | A |
Ikuskatzailea (ekonomikoa) | 7 JUAN ANTONIO ORTIZ MARQUEZ | 1 | F | A |
AHOLKULARITZA JURIDIKOAREN ZERBITZUA |
Zerbitzuko zuzendaria | 8 HUTSIK | | F | A |
ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA. |
Atalburua | 9 HUTSIK | | F | A |
Administraria | 10 AMALE ECHEVERRIA LARUMBE | 1 | F | C |
KOMUNIKAZIOAREN ETA PARTE-HARTZEAREN ATALA |
Goi mailako tituluduna | 11 HUTSIK | | F | A |
KODEEN AZALPENA:
–Araubide juridikoa:
F: funtzionarioa. G: behin-behineko langilea, goi-karguduna ez dena.
–Hizkuntza:
E: Euskara.
–Hizkuntza maila:
C1.
–Egoera administratiboa:
1: behin-behineko atxikipena, zerbitzu-eginkizunetan.
2: administrazio-kontratua.
–Sarbidea:
O/OL, Oposizioa/oposizio-lehiaketa.
Iragarkiaren kodea: F2604663