1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1025/2026 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Raúl Iriarte Obanos jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 253E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 11 plaza huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 16ko 104E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko urtarrilaren 17an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko azaroaren 20an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuaziorik handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena, eta, ondoren, izendapenak eta kontratazioak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 3814/2025 Ebazpenaren bidez eta urtarrilaren 25eko 626/2026 Ebazpenaren bidez.
Azken izendapena egin ondoan, igoera-txandako Ana Carmen Gracia Zapata andreari borondatezko eszedentzia eman zaio plazaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin. Hortaz, hutsune hori bete behar da gainditutako izangaien zerrendan haren ondo-ondotik dagoen pertsonarekin, eta, horretan oinarrituta, 2026ko martxoaren 18an, bigarren izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta izangaiak eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Igoera-txandako izangaia den Raúl Iriarte Obanos jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostuan aritzeko, eta 72805 zenbakiko plaza hutsa esleitzea, atxikita dagoena Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari (Zerbitzu Zentralak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua), eta destinoa Donezteben duena.
2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2604843