1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
936/2026 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2071E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) 20 plaza gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 30eko 1857E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 30ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko urriaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuen eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituen izangaia izendatzeko proposamena, eta, ondoren, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2983/2025 Ebazpenaren bidez, abenduaren 18ko 3747/2025 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 4ko 382/2026 Ebazpenaren bidez.
Azken izendapenaren ondoren, María Mercedes Eraul San Gil andreari borondatezko eszedentzia eman zaio plazaz jabetu zenetik, eta Saray Losarcos Algarra andreak uko egin dio bere plazari. Beraz, bidezkoa da bajak betetzea gainditu dutenen zerrendan jarraian agertzen diren izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2026ko otsailaren 24an eta martxoaren 9an, deialdiaren web-fitxan argitara eman ziren izendapenen hirugarren eta laugarren proposamen osagarriak.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta izangaiek eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintza obstetriko-ginekologikoko erizain espezialisten (emagina) lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
SAN JUAN MORENO, ANDREA
VILLEGAS BAZTÁN, MARÍA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez badira plazaz jabetzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA/UNITATEA | HERRIA |
Irekia | San Juan Moreno, Andrea | 71200 | Funtzionarioa | NOU: 2-M SOLAIRUKO ERIZ. UNIT. | Iruña |
Irekia | Villegas Baztán, María | 64702 | Funtzionarioa | NOU: ERDITZEEN ETA, OBSTETR. ETA GINEKOL. LARRIALDIETAKO ERIZ. UNIT | Iruña |
Iragarkiaren kodea: F2604297