70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko apirilaren 3an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01316.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101316

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra: Erregistro elektronikoko 42.906 zenbakiko finka, artxibo komuneko 24.051 zenbakikoa zena (Iruñeko 2. Jabetza Erregistroa). IDUFIR: 31011000479611.

Deskribapena: hiri finka. Hogeita hamazazpi.–Iruñeko Crispín Pintorearen kaleko hamabi zenbakian dagoen etxeko seigarren solairuko E letrako etxebizitza, E motakoa. Hirurogeita hamalau metro eta laurogeita hamabost dezimetro karratuko azalera eraikia du. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-burua eta F letrako etxebizitza; sartu eta eskuinera, eskola eremua; ezkerrean, D letrako etxebizitza; eta atzealdean, berdegunea. Erantsita ditu trasteleku bat, atikoan, 23 zenbakia duena, eta garaje-plaza bat, sotoan, hamaika zenbakia duena, hogeita sei metro eta hirurogeita zazpi dezimetro karratuko azalera konputagarriarekin. Ehuneko osoko bateko eta laurogeita hiru ehuneneko kuota du. 18.665 finkaren parte da (606. liburukia, 398. liburua, 39. orria, 8. inskripzioa, non jabeen erkidegoko araubidea agertzen baita). -Etxebizitza, garajea eta trastelekua, 4. poligonoa, 306. lurzatia, 1. hiri azpiarea, 46., 58. eta 59. hiri unitateak, hurrenez hurren.

Katastrokoa: Iruñean, 306. lurzatia, 4. poligonoa, 1. azpiarea, 46. hiri unitatea. 85,60 metro karratukoa (etxebizitza). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001933819LA. Iruña, Crispín pintorearen kalea 12, 6. solairua, E letra.

Aparkalekua eta trastelekua 4. poligonoko 306. lurzatian, 1. azpiarean, 58. eta 59. hiri unitateetan daude, hurrenez hurren. Katastroko erreferentzia hauen parte dira: 310000000001933831WJ eta 310000000001933832EK. Iruña, Crispín pintorearen kalea 12, sotoa eta atikoa.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko martxoaren 31n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2605006