70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

36/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak eskaintzen dituzten ikastetxeen 2025-2026 ikasturtea burutzeko jarraibideak, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloei dagozkienak, Nafarroako Foru Komunitatean.

Azaroaren 13ko 795/2025 Ebazpenak aldatu zuen abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpen bidez, biak ere Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emanak, onetsi egin ziren Nafarroan Lanbide Heziketaren Sistemako graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak, Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta programa espezifikoei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean.

Aipatu ebazpenaren jarraibideak Lanbide Heziketaren Sistemako gradu eskaintza eta irakaskuntzei eta horiek ematen dituzten ikastetxeei dagozkien berariazko zenbait programatan xehakatu dira, 12 atal hauetan egituratuta: etengabeko lanbide heziketa; gaitasun profesionalen akreditazioa; lanbide heziketaren izaera duala; FP Think - Planak, proiektuak eta programak; lanbide heziketa nazioartekotzea; Lanbide Heziketaren Sistemako orientazio profesionala; laneko esperientziarekin, prestakuntza ez formalekin eta ikaskuntza informalekin lortutako oinarrizko gaitasunen ebaluazio eta akreditazioa; EQAVET esparrua Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemaren kalitatea ebaluatu eta hobetzeko tresna gisa; D eta E gradu eskaintzak ematen dituzten Lanbide Heziketaren Sistemako ikastetxe motak; lanbide heziketaren kalitatea eta hedapena hobetzeko programak; Lanbide Heziketaren Sistema ezartzeko beharrezkoak diren D graduak antolatu eta garatzeko jarraibideak, eta Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemak Nafarroako Gobernuko zerbitzu katalogoaren bidez eskaintzen dituen zerbitzuak. Horri esker zenbait oinarri ezarri ahal izan dira Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako gradu eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa 3/2022 Legeak, martxoaren 31koak, Lanbide Heziketaren antolamendu eta integrazioari buruzkoak, xedatu dituen betekizunetara egokitzen hasteko.

Ikastetxeen antolaketa martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren betekizunetara egokitzeko ildo beretik jarraituz, osatu egin dira azaroaren 13ko 795/2025 Ebazpenak aldatu zuen abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpen bidez emandako jarraibideak, eta ebazpen hau onestea proposatzen da, haren bidez onetsi ahal izateko alderdi jakinak argitu eta garatzeko jarraibideak, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloei dagozkienak, modu horretan 2025-2026 ikasturtea behar bezala garatu eta burutzea lortzeko Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak eskaintzen dituzten ikastetxeetan, beren autonomia esparru barruan, Nafarroako Foru Komunitatean.

Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz (foru dekretu horrek ezarri zuen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak eskaintzen dituzten ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtea garatu eta burutzeko bete beharreko jarraibideak, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloei dagozkienak, dituzten eranskinak onestea.

2. Ebazpen honen eranskinetan bildutako jarraibideak ikastetxe pribatuei eta entitate eta ikastetxe pribatu itunduei aplikatuko zaizkie, dagozkien afera orotan, deusetan galarazi gabe ikastetxe eta entitate horien titularrek dituzten eskumenak.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera eta hezkuntza-entitate eta ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik zenbatzen hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN OINARRIZKO, ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOEI DAGOZKIEN LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO D GRADUAK ESKAINTZEN DITUZTEN IKASTETXEETAN 2025-2026 IKASTURTEA BURUTZEKO JARRAIBIDEAK

Nafarroan, 2025-2026 ikasturtean, Lanbide Heziketaren Sistemako gradu eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendurako jarraibideak, Lanbide Heziketako berariazko programa eta irakaskuntzei dagozkienak, azaroaren 13ko 795/2025 Ebazpenak aldatu zuen abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenean eman ziren, biak ere Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarenak, eta bertan aipatzen ziren, besteak beste, lanbide heziketaren izaera duala eta 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketaren Sistema ezartzeko beharrezkoak ziren D graduetarako antolaketa eta garapen alderdiak.

2025-2026 ikasturteko lehen lauhilekoa igarota, jarraibide hauek ematen dira 2025-2026 ikasturtea behar den gisan burutzeko Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak eskaintzen dituzten ikastetxeetan, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloei dagozkienez.

Jarraibide hauen helburua da ikastetxeen antolaketa erraztea 2025-2026 ikasturtea burutzeko eta lanbide heziketako oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako nahiz erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroetako ikasleen azken ebaluazioa egiteko.

1.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan sartzea.

534/2025 Ebazpenak, abuztuaren 4koak, 24. jarraibidean ezartzen ditu enpresa batean edo pareko erakunde batean prestakuntza hasteko baldintzak, eta 25. jarraibidean, berriz, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) sartzeko jarraibideak ematen dira.

Aurreko jarraibideak garatze aldera, aipatu behar da irakasleek kide anitzeko organo gisa eta modu arrazoituan erabaki dezaketela zenbait ikaslerentzako hezkuntza arreta egokiena dela prestakuntza ikastetxean bertan jarraitzea eta ikasle horiei EPEPerako sarbidea mugatuko zaiela. Kasu horietan, prestakuntza hori hurrengo ikasturterako metatuta geldituko da, ikasleek titulua lehenbailehen eskuratzeko aukera izan dezaten.

534/2025 Ebazpenak, abuztuaren 4koak, 25. jarraibidean ezarritakoa betez, berariazko ebaluazio saio bat egin behar da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza hasi aurretik. Educa sistema erabat garatu eta ebaluazio saio hori kudeaketa sistemaren bidez erregistratzeko aukera izan arte, ebaluazioa akta bidez erregistratuko da, eta taldeko irakasleek sinatu beharko dute. Horretarako, ebazpen honen 2. eranskinean eredu bat eskaintzen da, beharrezkoa bada erabiltzeko.

EPEP aurretiko ebaluazio saioa. Ikasle bakoitzarentzat aukera hauetako bat hautatu beharko da "EPEPera sartzeko erabakia" atalean:

–Sartzen da.

–Ez da sartzen.

1.1. Sartzen da.

Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako lehen mailetan: "Sartzen da" erabakia adieraziko da abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 24. jarraibidean aipatzen diren bi baldintza betetzen dituzten ikasleentzat, baldin eta irakasle taldeak, kide anitzeko organo gisa, "Sartzen da" erabakia hartu badu. "Oharrak" atalean adieraziko da ikasleak lanbide modulu guztiei dagokien ikastetxeko prestakuntza gainditu duen ala ez, eta, oinarrizko zikloen kasuan, esparru ez profesionalei dagokien prestakuntza, EPEP aurretiko ebaluazio saiora arte egindakoa. Lanbide moduluren bat eta, oinarrizko zikloen kasuan, esparru ez profesionalen bat gainditu ez bada, modulu edo esparru horiek adierazi beharko dira.

Sartzeko erabakia izan daiteke:

–"Erabateko sarbidea": irakasleek kide anitzeko organo gisa erabaki dute ikasleak lehen mailako EPEPerako aurreikusi diren ordu guztiak egitea.

–"Sarbide mugatua": irakasleek kide anitzeko organo gisa, modu arrazoituan eta argudio akademiko, profesional edo jokabidearen zein gaitasun mailaren inguruko argudioak emanez, erabaki du ikasleari lehen mailako EPEPerako aurreikusi diren orduak mugatzea, betiere ikasle horrek titulazioa ahalik eta lasterren eskuratzeko ahalegina eginez.

Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako bigarren mailetan: "Sartzen da" erabakia adieraziko da abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 24. jarraibidean aipatzen diren bi baldintza betetzen dituzten ikasleentzat, baldin eta irakasle taldeak, kide anitzeko organo gisa, "Sartzen da" erabakia hartu badu. "Oharrak" atalean adieraziko da ikasleak lanbide modulu guztiei / proiektu intermodularrari dagokien ikastetxeko prestakuntza gainditu duen ala ez, eta, oinarrizko zikloen kasuan, esparru ez profesionalei dagokien prestakuntza, EPEP aurretiko ebaluazio saiora arte egindakoa. Lanbide moduluren bat / proiektu intermodularra eta, oinarrizko zikloen kasuan, esparru ez profesionalen bat gainditu ez bada, modulu horiek / proiektu intermodular edo esparru ez profesional horiek adierazi beharko dira. Sartzeko erabakia "Erabateko sarbidea" izanen da, hau da, ikasleak bigarren mailarako EPEPerako aurreikusi diren ordu guztiak eginen ditu.

1.2. Ez da sartzen:

Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako lehen eta bigarren mailetan, "Ez da sartzen" erabakia adieraziko da aipatu 24. jarraibidean ezartzen diren bi baldintzetako bat betetzen ez duten ikasleentzat, baldin eta irakasle taldeak, kide anitzeko organo gisa eta salbuespen moduan, "Ez da sartzen" erabakia hartu badu. "Oharrak" atalean adieraziko da ez sartzearen arrazoia: EPEPa hasteko aurreikusitako datan 16 urteak beteta ez dituen ikaslea, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gainditu ez duen ikaslea edo kide anitzeko organoaren "ez da sartzen" salbuespenezko erabakia.

Irakasleek, kide anitzeko organo eta salbuespenezko moduan, "Ez da sartzen" erabakia hartzen ahalko dute ikasleak bizikidetzarako oso kaltegarriak izan diren jokabideak izan baditu, 47/2010 Foru Dekretuak, abuztuaren 23koak, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako ikasleen eskubide eta eginbeharrei eta ikastetxe horietako elkarbizitzari buruzkoak, xedatutakoarekin bat. Bestalde, ikaslearentzako hezkuntza arreta egokiena prestakuntza ikastetxean jarraitzea dela eta ikasleari EPEPerako sarbidea mugatu behar zaiola erabakitzen bada, erabaki hori arrazoitu eta argudio akademiko, profesional edo jokabideari zein gaitasun mailari buruzko argudioak eman beharko dira, modu horretan ziurtatuz ikastetxeko hezkuntza arreta onuragarriagoa izanen dela ikasle horrek titulazioa ahalik eta lasterren lor dezan. Bi kasuetan ere, ez sartzeko arrazoia azaldu beharko da EPEP aurretiko ebaluazio saioan, erabakia justifikatuz.

2.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza aldiak ezartzea prestakuntza zikloko urte bakoitzerako, aurrez aurreko modalitatean.

659/2023 Errege Dekretuak, uztailaren 18koak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duenak, 9.5 artikuluan xedatzen duena betez, Lanbide Heziketaren Sistemako antolamenduaren oinarrizko alderdiak arautzen dituen foru araudian xedatu da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza lehen eta bigarren mailetan eginen dela. Ildo horretatik, honako hauetan xedatzen da:

–108/2024 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, Lanbide Heziketako tituluen egiturak eta curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuak aldatzen dituena, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko 3/2022 Lege Organikoan, martxoaren 31koan, ezarritako xedapenetara egokitzeko (11.5 artikuluan jasotzen du).

–109/2024 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan erdi mailako Lanbide Heziketako zenbait tituluren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuak aldatu eta irakaskuntza horien antolamendurako oinarrizko alderdiak ezartzen dituena, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko 3/2022 Lege Organikoan, martxoaren 31koan, ezarritako xedapenetara egokitzeko (11.5 artikuluan jasotzen du).

–110/2024 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan goi mailako Lanbide Heziketako zenbait tituluren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuak aldatu eta irakaskuntza horien antolamendurako oinarrizko alderdiak ezartzen dituena, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko 3/2022 Lege Organikoan, martxoaren 31koan, ezarritako xedapenetara egokitzeko (12.5 artikuluan jasotzen du).

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 29. jarraibidean ezarritakoa garatuz, bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza, araubide orokorrean, honako hauek izanen ditu:

a) Oinarrizko zikloetan, 320 orduko iraupena (lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 80 ordukoa izan bada) eta 200 orduko iraupena (lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 200 ordukoa izan bada). Kontuan hartu behar da, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 88.2 artikuluaren arabera, oinarrizko zikloetako lehen eta bigarren mailetarako EPEParen guztizko iraupena izan behar dela oinarrizko zikloaren iraupen osoaren % 20, hots, 400 ordu.

b) Erdi mailako eta goi mailako zikloetan, 400 orduko iraupena gutxienez (lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 100 ordukoa izan bada) eta 250 orduko iraupena gutxienez (lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza 250 ordukoa izan bada). Kontuan hartu behar da, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 106. artikuluaren arabera, erdi mailako eta goi mailako zikloetako lehen eta bigarren mailetarako EPEParen guztizko iraupena izan behar dela heziketa zikloaren curriculumaren iraupen osoaren % 25 eta % 35 artekoa, araubide orokorrean, eta heziketa zikloaren curriculumaren iraupen osoaren % 35 eta % 50 artekoa, araubide intentsiboan.

2024-2025 ikasturtean hartu zen lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren antolaketaren ondorioz, bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak 300 ordu inguruko iraupena dauka oinarrizko zikloetan eta 400 ordukoa goi mailako zikloetan, hau da, ikasketa plan zaharrean lantokiko prestakuntzaren lanbide moduluak zuenaren antzeko iraupena.

Ekoizpen ehuna bateraezina bada heziketa ziklo bateko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ezartzearekin enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin behar duten lehen eta bigarren mailako ikasle guztientzat, lehentasuna emanen zaie bigarren mailako ikasleei eta, lehen mailako ikasleekin, eranskin honen 3. eta 4. jarraibideetan arautu den salbuespenezko egoerari jarraituko zaio. Heziketa zikloko bigarren maila ezin da salbuespenik egin enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza aldiarekin.

3.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza aldietarako salbuespenak aurrez aurreko modalitatean.

Aurreko jarraibidean adierazitakoa gorabehera, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 9.5 artikuluan, hezkuntza administrazioek zikloko lehen eta bigarren mailetako enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza aldia salbuesteko aukera aurreikusten da baldin eta ekoizpen ehuna horrekin bateraezina bada.

Gauzak horrela, prestakuntza eredu berria abian jartzean ikusi denez, lanbide heziketako ikastetxe batzuek zailtasunak izan dituzte enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza egin behar duten lehen mailako ikasle guztientzat enpresak edo pareko erakundeak aurkitzeko.

Ikastetxeek ikasle guztiei enpresetan tokiak aurkitzeko bide posible guztiak agortu behar dituzte, horren barne dela lehen mailako EPEPa gutxienez bi alditan banatuta antolatzea. Hala antolatuz gero, ikasleen zati batek lehenengo aldian eginen du EPEPa, eta beste zatiak, bigarren aldian.

Bide posible guztiak agortu badira eta oraindik ere ezin izan badira enpresa edo pareko erakundeak aurkitu EPEPa egin behar duten lehen mailako ikasle guztientzat, salbuespenezko neurri malgutzaile bat hartzeko aukera eskaintzen da lehen mailako enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzarako. Neurri malgutzaile hori Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak baimendu beharko du hurrengo jarraibidean ezartzen den prozedurari jarraituz.

Neurri malgutzaile hori aplikatuz gero, enpresa edo pareko erakunde guztiak banatu eginen dira EPEPa egin behar duten lehen mailako ikasle guztien artean (EPEP aurretiko ebaluazio saioan "Sartzen da" erabakia jaso duten ikasleak). Hartara, ikasle guztiek enpresako prestakuntza bat eginen dute, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 29. jarraibidean ezartzen diren gutxieneko orduak (80 ordu oinarrizko zikloetarako eta 100 ordu erdi mailako zikloetarako) baino laburragoa bada ere. Neurri malgutzaile hori aplikatzean, honako hauek kontuan hartuko dira:

–Egiten ez diren lehen mailako enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza orduak bigarren mailan egin beharko dira, ikaslea hurrengo mailara igarotzen bada.

–Ikastetxeak ohiz kanpoko aldi bat antolatu beharko du lehen mailari dagokion enpresako prestakuntza egin dadin, bigarren mailara igarotzen diren ikasleentzat, eta ohiz kanpoko aldi hori bigarren mailari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin aurretik gauzatuko da.

–Lehen mailako lanbide moduluetan lortutako azken kalifikazioa, eta esparru ez profesionaletan lortutakoa oinarrizko zikloen kasuan, ez da behin betiko kalifikazioa izanen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gainditzen ez den arte (enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gainditua eta gorago adierazi den gutxieneko iraunaldiarekin), abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 25. jarraibideak xedatzen duen moduan.

Ekoizpen ehuna bateraezina bada eta ezin badira enpresa edo pareko erakunde guztiak banatu EPEPa egin behar duten lehen mailako ikasle guztien artean, edo banaketa hori egin ondoren ikasle guztiak EPEPean sartzea lortzen ez bada, lehenesteko irizpide hauek aplikatuko dira erabilgarri dauden tokiak esleitzeko:

–Gainditutako moduluen (eta esparru ez profesionalen, oinarrizko zikloen kasuan) ordu kopurua EPEP aurretiko ebaluazio saioan.

–Aurreko irizpidea aplikatu ondoren berdinketa izatekotan, EPEP aurretiko ebaluazio saioan gainditu gisa kalifikatu diren moduluei (eta esparru ez profesionalei, oinarrizko zikloen kasuan) eman zaien batez besteko kalifikazioaren irizpidea baliatuko da, batez besteko nota handienetik txikienera ordenatuta (oinarrizko zikloetako esparru ez profesionalen kasuan, kalifikazio kualitatibotik kalifikazio kuantitatibora igarotzeko uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 111.2 artikuluan ezarritako formula aplikatuko da).

–Berdinketak jarraitzekotan, 2026-2027 ikasturteko onarpen prozesuetako berdinketak desegiteko erabili den zozketaren emaitzaren irizpidea baliatuko da.

Irizpide horien arabera osatzen den lehentasun zerrendaren arabera banatuko dira enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteko enpresak.

Neurri malgutzaile honetan adierazitakoa gorabehera, jarraibide hauek sinatu aurretik ikastetxean bestelako erabakirik hartu izan balitz ikastetxearen antolatzeko autonomiaren esparru barruan, ikastetxeak erabaki horiek mantentzen ahalko ditu.

Neurri malgutzaile hau aplikatzeko, jarraian adierazitakoa kontuan hartu beharko da lehen mailako EPEPa egin behar duten eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzara sartu ez diren ikasleen kasuan, edo partzialki sartu direnen kasuan, jarraibide honetan azaltzen den salbuespenezko egoeraren ondorioz:

–Lehen mailako enpresa edo pareko erakundeko prestakuntza orduak bigarren mailan egin beharko dira, ikaslea hurrengo mailara igarotzen bada.

–Ikastetxeak ohiz kanpoko aldi bat antolatu beharko du lehen mailari dagokion enpresako prestakuntza egin dadin, bigarren mailara igarotzen diren ikasleentzat, eta ohiz kanpoko aldi hori bigarren mailari dagokion enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin aurretik gauzatuko da.

–Lehen mailako lanbide moduluetan lortutako azken kalifikazioa, eta esparru ez profesionaletan lortutakoa oinarrizko zikloen kasuan, ez da behin betiko kalifikazioa izanen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gainditzen ez den arte (enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gainditua eta gorago adierazi den gutxieneko iraunaldiarekin), abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 25. jarraibideak xedatzen duen moduan.

4.–Lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan neurri malgutzailea eskatzeko prozedura.

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin behar duten lehen mailako ikasleentzat enpresa edo pareko erakunde nahikoa ez badago eta aurreko jarraibidean aurreikusi den neurri malgutzailea aplikatu nahi bada, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren baimena lortu beharko da prozedura honi jarraituz:

a) Kanpoko jardueren departamentu buruak neurri malgutzailea aplikatzeko eskaera arrazoitua eginen du, eta lanbide heziketako ikastetxeko zuzendariari helaraziko dio. Zuzendariak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari bidaliko dio eskaera erregistro orokor elektroniko bidez. Eskaeran justifikatu beharko da ikasle guztiei enpresa edo pareko erakundeetan tokiak bilatzeko bide posible guztiak agortu egin direla, baita EPEPa gutxienez bi alditan antolatzearena ere, eranskin honen 3. jarraibidean adierazitako moduan.

Horrez gain, eskaerak honako datu hauek jasoko ditu gutxienez:

–Neurri malgutzailea aplikatu nahi zaion zikloa.

–Eragindako ikasleen zerrenda.

–Prestakuntza ikastetxean jarraituko duten ikasleen hezkuntza arretaren antolaketa.

–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egin behar duten dagokion zikloko lehen mailako ikasle guztientzat nahikoa enpresa edo pareko erakunde ez dagoela frogatzen duen justifikazioa.

–Dagokion zikloko lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza eskainiko duten enpresen zerrenda eta enpresa bakoitzak hartuko duen ikasle kopurua.

–Dagokion zikloko lehen mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteko ikasleak hartzeko eskaerari ezezkoa eman dioten enpresen zerrenda.

–Eskaera ikastetxeko zuzendariak edo ikastetxeko kanpoko jarduera profesionalen departamentuko buruak sinatu beharko du.

b) Eskaera honako hauek osatutako batzorde batek aztertuko du:

–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona.

–Etengabeko Lanbide Prestakuntzako eta Enpresetako Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duena.

–Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen pertsona.

–Akreditazio Profesionalen Ataleko burua edo haren ordezkoa.

c) Aldeko edo aurkako ebazpena ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko zaio zazpi egun balioduneko epe barruan, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariaren ofiziozko zirkular bidez.

5.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzara sartu ez diren ikasleak. Ikastetxean gelditzea.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 25. jarraibidean xedatutakoaren arabera enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzara sartzen ez diren ikasleek lanbide heziketako ikastetxean burutu beharko dute ikasturte osoa; beraz, garai horretan zehar, ikastetxeko prestakuntzarekin jarraituko dute, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 88. jarraibidean adierazten diren gidalerroak beherago adierazi den moduan garatuz.

–Ikasle talde osoak enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza aldi berean egiten badu.

a) Oinarrizko zikloetako ikasleak: prestakuntzarekin jarraituko dute asteko hogeita hamar eskolaldietan zehar.

b) Erdi mailako zikloetako ikasleak: ikastetxeko prestakuntzarekin jarraituko dute asteko hogeita hamar eskolaldietan zehar, horietatik abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 88.1 jarraibidean adierazitako aldiak gutxienez zuzeneko irakaskuntzakoak izanik, jarraibide horren arabera:

  • 3 orduko edo gutxiagoko modulua: Asteko eskolaldi bat zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 4 eta 5 orduko moduluak: Asteko 2 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 6 eta 7 orduko moduluak: Asteko 3 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 8 eta 9 orduko moduluak: Asteko 4 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 10 eta 11 orduko moduluak: Asteko 5 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 12 orduko edo gehiagoko moduluak: Asteko 6 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.

Ikastetxearen esku geldituko da gainerako eskolaldietako hezkuntza arreta antolatzea asteko 30 eskolaldietara iritsi arte.

c) Goi mailako zikloetako ikasleak: ikastetxeko prestakuntzarekin jarraituko dute lehen mailako moduluetako zuzeneko irakaskuntzako eskolaldien baturaren parekoak diren asteko eskolaldietan zehar gutxienez, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 88.1 jarraibidean xedatutakoa betez:

  • 3 orduko edo gutxiagoko modulua: Asteko eskolaldi bat zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 4 eta 5 orduko moduluak: Asteko 2 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 6 eta 7 orduko moduluak: Asteko 3 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 8 eta 9 orduko moduluak: Asteko 4 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 10 eta 11 orduko moduluak: Asteko 5 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.
  • 12 orduko edo gehiagoko moduluak: Asteko 6 eskolaldi zuzeneko irakaskuntzarako.

–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza bi alditan eta data ezberdinetan programatu bada (ikasleen zati batek aldi batean eginen du eta besteak, beste aldian).

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiten ari ez diren ikasle guztiek ikastetxeko prestakuntzarekin jarraituko dute asteko 30 eskolalditako ordutegi berarekin.

6.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza: zenbat aldiz egin daiteke?

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 164. artikuluak xedatutakoarekin bat, gehienez ere bi aldiz egiten ahalko dute enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza prestakuntza eskaintza baten esparruan, hau da, heziketa ziklo batean.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 9.5 artikuluan ezartzen da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza lehen eta bigarren mailan gauzatuko dela. Bai lehen mailan eta baita bigarren mailan ere enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzarako aldi bat dagoela kontuan hartuta, xedatu egin da aldi horietako bakoitza bi aldiz egiten ahalko duela gehienez ikasle batek.

7.–EPEParen ebaluazioa.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 163.4 artikuluan xedatutakoa betez, enpresako tutore dualak ebaluatuko du "gainditua" edo "gainditu gabea" kalifikazioekin ikaskuntzaren emaitza bakoitza, eta ikaslearen prestakuntza egonaldiari eta bere gaitasun profesionalei zein enplegagarritasunari buruzko balorazio kualitatiboa ere eginen du, "gainditua" edo "gainditu gabea" kalifikazioekin. Ikastetxean lanbide modulu bakoitzaren ardura duen irakasleak jasoko ditu bere moduluari dagozkion ikaskuntzaren emaitzen balorazioa eta prestakuntza egonaldiaren balorazio globala, eta bere ebaluazioa eta ondorengo kalifikazioa enpresako egonaldiaren txostenaren arabera doituko ditu.

Enpresako tutore dualak jarraian aipatzen diren jokabide edo egoeretako bat antzematen badu, ikastetxeko tutore dualari jakinaraziko dio ikasleari egokiak diren neurri zuzentzaileak ezarri eta EPEPa behar bezala burutu ahal izateko:

a) Ikaslea, behin baino gehiagotan, justifikaziorik gabe ez bertaratzea eta/edo garaiz ez iristea.

b) Enpresa edo pareko erakundea ez aprobetxatzea, gaitasun profesional, sozial eta pertsonalak behar bezala ez garatzeagatik.

c) Prestakuntza jardueretan jokabide desegokia izatea.

d) Enpresak edo pareko erakundeak laneko arriskuen prebentzio eta babeserako ezarri dituen neurriak ez betetzea.

e) Konfidentzialtasun betebeharra eta, kasuaren arabera, sekretu profesionala urratzea enpresaren informazioari dagokionez.

f) Enpresa edo pareko erakundeak oinarrizkotzat jotzen dituen ikaskuntzaren emaitzak ez garatzea prestakuntzaren hasierako faseetan, ikastetxean emaitza horiek gainditzea lortu badu ere, baldin eta horrek adostu den gainerako prestakuntza plana aplikatu ezin izatea badakar.

g) Ikastetxearen eta enpresa edo pareko erakundearen artean adostutako beste edozein inguruabar.

Ikastetxeko tutore duala, enpresako tutore dualak gorago ageri diren jokabide edo egoeretako bat gertatu dela jakinarazi ondoren, ikaslearekin bilduko da egoera aztertzeko. Egoera aztertu eta baloratu ondoren, ikaslea EPEPa egiten ari den enpresa edo pareko erakundera itzuliko da.

Ikasleak berriz ere jarraibide honetan aipatzen diren jokabide edo egoeretako bat errepikatzen badu, enpresa edo pareko erakundeak gainditu gabetzat jotzen ahalko du enpresako prestakuntza burutu aurretik. Balorazio hori ikastetxeko tutore dualari jakinaraziko zaio, eta hark, era berean, irakasle taldeari jakinaraziko dio EPEPa aurreikusitako data baino lehen burutzeko erabakia har dezan eta gainditu gabetzat jo dezan.

8.–Aurreikusitako EPEPa burutzen ez duten ikasleentzako neurriak.

Ikasleak ezin baditu EPEParen ordu guztiak burutu bere kontrolpekoak ez diren arrazoien ondorioz, hau da, adibidez: enpresa aldi baterako itxi delako, langileak murriztu dituelako, arazo logistikoak direla eta, gaixotasunak, istripuak edo ezinbesteko kasuak direla eta; orduan, jarraibide hauen arabera jardunen da:

–Lehen mailako ikasleen kasuan, egin dituzten EPEP orduak baldin badira EPEPerako oro har aurreikusi diren orduen % 75 baino gutxiago, ikastetxeak ezohiko aldi bat antolatzen ahalko du lehen mailako enpresako prestakuntza osatzeko falta diren orduak egiteko, EPEPa eta gero ikastetxera itzultzeko ezarri den data baino lehen, betiere denbora nahikoa badago eta irakasle taldeak egokitzat jotzen badu ikuspuntu pedagogikotik. Hori posible ez balitz, ezohiko aldia bigarren mailan antolatuko da, bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteko aurreikusitako epea baino lehen.

–Bigarren mailako ikasleen kasuan, egin dituzten EPEP orduak aurreikusitakoak baino gutxiago badira eta ez badira iritsi aplikatzekoa diren estatuko oinarrizko araudian eskatzen den gutxieneko EPEP orduetara, ikastetxeak ezohiko aldi bat antolatu beharko du falta zaizkien bigarren mailako enpresako prestakuntza orduak osatzeko, oro har, EPEPa eta gero ikastetxera itzultzeko ezarri den data baino lehen, eta, ezohiko moduan, ikasturtea burutu baino lehen.

9.–Zikloaren garapena araubide dual orokorrean.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 153. artikuluan aurreikusten den enpresa edo pareko erakundeko prestakuntzak bost helburu ditu:

a) Zikloko gaitasun profesionalen eta ikaskuntzaren emaitzen garapena osatzea.

b) Ekoizpen edo zerbitzuen sektoreko laneko ingurunearen errealitatea ezagutzea, etorkizuneko prestakuntza ibilbide eta ibilbide profesionalei buruzko erabakiak hartu ahal izateko.

c) Bizitza osoan zehar ikasteko identitate profesional ekintzaile eta motibatzailea garatzen laguntzea.

d) Lanbideari lotutako enplegagarritasunerako trebetasun iraunkorrak finkatzea.

e) Laneratze eta harreman esperientzia bat eskaintzea benetako langile talde batean, betiere laneko arriskuak prebenitzeko araudia errespetatuz.

Araubide dual orokorrean, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak zikloaren iraunaldi osoaren % 25 eta % 35 artean hartuko du (500 ordu gutxienez erdi eta goi mailako zikloetan, eta 400 ordu gutxienez oinarrizko zikloetan) eta bi alditan garatuko da, lehenengoa lehen mailan eta bigarrena bigarren mailan.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenak adierazten duen moduan, erdi eta goi mailako lanbide modulu guztiek izanen dituzte ikastetxeko prestakuntza eta enpresako prestakuntza; oinarrizko zikloen kasuan, zikloa egituratzen duten esparru guztiek izanen dituzte ikastetxeko prestakuntza eta enpresako prestakuntza, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren arabera.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 9.6.a) artikuluak ezartzen du ikastetxeen autonomia sustatu behar dela prestakuntza programak lurraldearen eta ikastetxe bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko, eta baita ikastetxearen eragin eremuko enpresa edo pareko erakundeen ezaugarrietara ere.

Hortaz, ikastetxeek "Zikloko EPEP prestakuntza plan" bat prestatuko dute, eta hor sartuko dira heziketa zikloa osatzen duten ikaskuntzaren emaitza guztien % 10 eta % 20 artean, heziketa zikloko ikaskuntzaren emaitza guztien artean hautatuko direnak.

Zikloko irakasle taldea arduratuko da zikloko prestakuntza plana egiteaz eta bertan sartuko diren ikaskuntzaren emaitzak hautatzeaz. Erabaki horiek kide anitzeko organo gisa hartuko dira, irizpide pedagogikoen arabera, lanbide profilarekiko koherentzia mantenduz eta bi irizpide hauek errespetatuz:

–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza daraman ikaskuntzaren emaitza erabatekoa izan daiteke, hau da, prestakuntzak eragina izanen du emaitzaren ebaluazio irizpide guztietan, edo partziala, hau da, prestakuntzak eragina izanen du emaitzaren zenbait ebaluazio irizpidetan bakarrik.

–Zikloko irakasle taldea arduratuko da zikloko ikaskuntzaren emaitzak lehen eta bigarren mailen artean banatzeaz.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak 9.6.a) artikuluan adierazten duen zentroek duten prestakuntza programak doitzeko autonomia aplikatuz, zikloko EPEParen prestakuntza plana ikaslearen prestakuntza planean zehaztuko da ikasle bakoitzarentzat, jarraibide hauek errespetatuz:

–Ikasleen prestakuntza plana bi urratsetan zehazten da: lehenik, ahalik eta sektoreko enpresa gehienetan garatzeko eta ebaluatzeko modukoak diren ikaskuntzaren emaitzak hautatuko dira oro har, enpresako prestakuntzaren bideragarritasuna ziurtatzeko, ikasleei prestakuntza aukera homogeneoak eskaintzeko eta zikloko oinarrizko gaitasun profesionalak behar bezala lortzen direla bermatzeko.

–Bigarrenik, EPEPera sartu diren ikasleei enpresa esleitu ondoren, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza ikasle bakoitzaren eta EPEPa egiteko esleitu zaion enpresaren arabera zehaztu eta pertsonalizatuko da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren programazioa. Horretarako, prestakuntza plan pertsonalizatu bat eginen da eta hor adieraziko dira ikaslearen enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan garatuko diren zikloko EPEP programazioko ikaskuntzaren emaitzak. Gainera, hasierako hautaketan ez zeuden beste ikaskuntzaren emaitza batzuk ere sar daitezke.

Ikasle guztiek eskubidea dute dagokien mailako moduluen azken kalifikazioan egin duten EPEParen azken balorazio globala jasotzeko, bai enpresan garatu dituzten ikaskuntzaren emaitzei (osoak nahiz partzialak) dagozkien lanbide moduluetan eta baita enpresan garatu ez dituzten ikaskuntzaren emaitzei dagozkien lanbide moduluetan ere, halakorik balego.

Hortaz, zikloko lanbide modulu guztiek, azken kalifikazioan, EPEParen azken balorazio globala izanen dute barne, ikasleak enpresan modulu horretako IEak (osoak nahiz partzialak) egin baditu edo egin ez baditu ere.

EPEPean garatu diren IEak (osoak nahiz partzialak) dituzten lanbide moduluen kasuan, azken kalifikazioan kontuan hartu beharko da enpresan egin den balorazioa, bai neurri batean enpresan garatu diren IEei dagokiena eta baita EPEParen balorazio globala ere, betiere irakasle taldeak kide anitzeko organo gisa zehaztu dituen irizpide erkideei jarraituz.

EPEPean garatu den IErik (ez osoak ez partzialak) ez duten lanbide moduluen kasuan, azken kalifikazioan kontuan hartu beharko da enpresan egin den EPEParen balorazio globala, betiere irakasle taldeak kide anitzeko organo gisa zehaztu dituen irizpide erkideei jarraituz.

Horrela, irakasle eta modulu guztiak egonen dira integratuta eta bilduta, era batera edo bestera, enpresako prestakuntzan. Horrek koherentzia handiagoa emanen dio modulu guztiek osatzen duten zikloko prestakuntzari.

10.–2025-2026 ikasturteko azken kalifikazioa oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako lehen mailan.

2025-2026 ikasturtean, heziketa zikloetako lehen mailako azken ebaluazioa eta kalifikazioa abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83. jarraibidean xedatutako moduan eginen da.

Jarraibide horretan ezarri dena betez, lanbide moduluek eta esparru ez profesionalek azken egoera hauetako bat izanen dute: "gainditua", "gainditu gabea", "1. partziala gainditua" eta "2. partziala gainditua". Jarraian xehatu dira azken egoera horien zenbait alderdi:

Oinarrizko zikloak.

a) Lanbide modulu gainditua.

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, lehen mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

b) Esparru ez profesional gainditua.

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa hauetako bat bada: N, O, OO edo B, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa (N, O, OO edo B).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, lehen mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

c) Lanbide modulu gainditu gabea.

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo EPEPa egin ez bada (sartzeko baldintzak bete ez direlako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako) edo EPEPa partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe; aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da lehen mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean.

d) Esparru ez profesional gainditu gabea.

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa G bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo EPEPa egin ez bada (sartzeko baldintzak bete ez direlako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako) edo EPEPa partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe; aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa: G.

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da lehen mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean.

e) Lanbide modulua 1. partziala gainditua (EPEPa gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo EPEPa egin ez bada (sartzeko baldintzak bete ez direlako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako) edo EPEPa partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe; aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da lehen mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean (etorkizunean titulazioa lortzeko, EPEPa eginda ageri beharko da, gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat eta "gainditua" kalifikazioarekin).

f) Esparru ez profesionala 1. partziala gainditua (EPEPa gainditzeko zain).

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa hauetako bat bada: N, O, OO edo B, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo EPEPa egin ez bada (sartzeko baldintzak bete ez direlako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako) edo EPEPa partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe; aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa (N, O, OO edo B).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da lehen mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean (etorkizunean titulazioa lortzeko, EPEPa eginda ageri beharko da, gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat eta "gainditua" kalifikazioarekin).

g) Lanbide modulua 2. partziala gainditua (ikastetxean garatu den moduluaren zatia gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, lehen mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

h) Esparru ez profesionala 2. partziala gainditua (ikastetxean garatu den moduluaren zatia gainditzeko zain).

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa G bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa: G.

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, lehen mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

Erdi eta goi mailako zikloak.

a) Lanbide modulu gainditua.

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, lehen mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

b) Lanbide modulu gainditu gabea.

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo EPEPa egin ez bada (sartzeko baldintzak bete ez direlako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako) edo EPEPa partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe; aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da lehen mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean.

c) Lanbide modulua 1. partziala gainditua (EPEPa gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo EPEPa egin ez bada (sartzeko baldintzak bete ez direlako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako) edo EPEPa partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe; aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako edo eranskin honen 3. jarraibideko salbuespena gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da lehen mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean (etorkizunean titulazioa lortzeko, EPEPa eginda ageri beharko da, gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat eta "gainditua" kalifikazioarekin).

d) Lanbide modulua 2. partziala gainditua (ikastetxean garatu den moduluaren zatia gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, lehen mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

11.–Mailaz igotzea.

Lehen mailatik bigarren mailara igotzeari buruzko erabakiak modu ezberdinean hartuko dira heziketa zikloaren mailaren arabera, hau da, era batera hartuko dira oinarrizko zikloetan (oinarrizko hezkuntza) eta beste era batera erdi eta goi mailako zikloetan (derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondokoa eta goi mailako hezkuntza, hurrenez hurren).

Oinarrizko zikloak.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83.4 jarraibideko d) eta e) apartatuetan xedatutakoa aplikatuko da. Ondorioz, jarraibide hauek errespetatu behar dira:

–Lehen mailan gelditzea salbuespenezko neurria izanen da, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren e) apartatuaren arabera.

–2025-2026 ikasturtean oinarrizko ziklo bateko lehen maila egiten ari diren eta 2026-2027 ikasturterako bigarren mailara igotzen ez diren ikasleek, 2026-2027 ikasturtean, oinarrizko zikloko lehen mailako esparru ez profesional eta lanbide modulu guztietan matrikulatu beharko dute, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren e) apartatuaren arabera.

Erdi eta goi mailako zikloak.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83.6 jarraibidearen d) apartatuan xedatutakoarekin bat, aplikagarriak izanen dira 21/2019 Foru Aginduak, martxoaren 5ekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa arautzen duenak, ezarritako xedapen eta irizpide hauek:

a) Zikloan jarraitzeko irizpidea:

–Lehen maila aurreneko aldiz egiten duten ikasleek gutxienez lanbide modulu bat gainditu beharko dute. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du hurrengo mailara iragan ezina eta hasitako heziketa zikloko lehen maila errepikatu beharra. Ondorio horretarako, ez dira gainditutako modulutzat hartuko baliozkotutako edo aitortutako moduluak.

–Lehen maila errepikatzen duten ikasleek, hurrengo mailara iragateko, hurrengo apartatutan ezarri den mailaz igotzeko irizpidea bete beharko dute. Baldintza hori ez betetzeak hurrengo mailara iragateko eta hasitako heziketa zikloko lehen maila berriz errepikatzeko ezintasuna ekarriko du berekin.

–Zikloan jarraitzeko irizpideak ez betetzea ebaluazio agirietan jaso beharko da "EDJ" adierazpenarekin.

b) Mailaz igotzeko irizpidea: baldintza hauetako bat bete beharko da:

–Egin diren lanbide modulu guztiak gainditu izana.

–Lanbide modulu batean edo gehiagotan kalifikazio negatiboa izatea, honako kasu hauetan: (1) Lanbide modulu bakarra izatea gainditu gabe gehienez ere 11 eskolaldiko iraupena badu, (2) Zenbait modulu izatea gainditu gabe, betiere modulu guztien iraupenaren batura gehienez ere asteko 9 eskolaldikoa bada, o (3) Beste autonomia erkidego batzuetatik edo Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Ministerioaren lurralde eremutik lekualdatu izana, betiere jatorrizko lurraldeko araudian posible bada bigarren mailara iragatea.

Eranskin honen 6. jarraibidean ezarritakoa betez, izaera dualarekin eta Nafarroan izan duen aplikazioarekin, lanbide moduluetarako azken egoera berriak agertu dira, orain arte erabili izan direnen ezberdinak. Zikloan jarraitzeko eta mailaz igotzeko irizpideei dagokienez, jarraian adierazi dira egoera berri horien ondorioak, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83.6 jarraibidearen d) apartatuan xedatutakoarekin bat:

a) Zikloan jarraitzeari dagokionez:

–"Modulu gainditu"tzat hartuko da gorago definitutako egoera hauetako batekin bat datorrena: "Gainditua", "1. partziala gainditua" eta "2. partziala gainditua".

–"Modulu gainditu gabe"tzat hartuko da gorago definitutako egoera honekin bat datorrena: "Gainditu gabea".

b) Mailaz igotzeari dagokionez:

–"Modulu gainditu"tzat hartuko da gorago definitutako egoera hauetako batekin bat datorrena: "Gainditua" eta "1. partziala gainditua".

–"Modulu gainditu gabe"tzat hartuko da gorago definitutako egoera hauetako batekin bat datorrena: "Gainditu gabea" eta "2. partziala gainditua".

–2025-2026 ikasturtean erdi mailako edo goi mailako ziklo bateko lehen maila egiten ari diren eta 2026-2027 ikasturterako bigarren mailara igotzen ez diren ikasleek, 2026-2027 ikasturtean, "modulu gainditua" azken egoera ez duten lanbide modulu guztietan matrikulatu beharko dute, abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83.6 jarraibidearen c) apartatuaren arabera, Educa kudeaketa sistemari ematen zaion garapenaren arabera emandakoak.

–Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83.6 jarraibidearen e), f) eta g) apartatuetan, mailaz igotzeari lotutako ikasleen zenbait kasuistika aipatzen dira, lehen mailako lanbide moduluen azken egoerei dagokienez.

12.–2025-2026 ikasturteko azken kalifikazioa oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako bigarren mailan.

2025-2026 ikasturtean, heziketa zikloetako bigarren mailako azken ebaluazioa eta kalifikazioa abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83. jarraibidean xedatutako moduan eginen da.

Jarraibide horretan ezarri dena betez, lanbide moduluek, proiektu intermodularrek eta esparru ez profesionalek azken egoera hauetako bat izanen dute: "gainditua", "gainditu gabea", "1. partziala gainditua" eta "2. partziala gainditua". Jarraian xehatu dira azken egoera horien zenbait alderdi:

Oinarrizko zikloak.

a) Lanbide modulu gainditua. Lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodular gainditua.

–Lanbide moduluaren edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, bigarren mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

b) Esparru ez profesional gainditua.

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa hauetako bat bada: N, O, OO edo B, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa (N, O, OO edo B).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, bigarren mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

c) Lanbide modulu gainditu gabea. Lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodular gainditu gabea.

–Lanbide moduluaren edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo bigarren mailako EPEPa egin ez bada edo partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da bigarren mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean.

d) Esparru ez profesional gainditu gabea.

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa G bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo bigarren mailako EPEPa egin ez bada edo partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa: G.

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da bigarren mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean.

e) Lanbide modulua 1. partziala gainditua. Lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularra 1. partziala gainditua (EPEPa gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo bigarren mailako EPEPa egin ez bada edo partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da bigarren mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean (etorkizunean titulazioa lortzeko, lehen eta bigarren mailako EPEPa eginda ageri beharko da, gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat eta "gainditua" kalifikazioarekin).

f) Esparru ez profesionala 1. partziala gainditua (EPEPa gainditzeko zain).

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa hauetako bat bada: N, O, OO edo B, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo bigarren mailako EPEPa egin ez bada edo partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa (N, O, OO edo B).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da bigarren mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean (etorkizunean titulazioa lortzeko, lehen eta bigarren mailako EPEPa eginda ageri beharko da, gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat eta "gainditua" kalifikazioarekin).

g) Lanbide modulua 2. partziala gainditua. Lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularra 2. partziala gainditua (ikastetxean garatu den moduluaren/proiektu intermodularraren zatia gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo lankidetzako ikaskuntza proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, bigarren mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

h) Esparru ez profesionala 2. partziala gainditua (ikastetxean garatu den moduluaren zatia gainditzeko zain).

–Esparru ez profesionalaren azken kalifikazioa G bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da esparru ez profesionalari eman zaion azken kalifikazioa: G.

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, bigarren mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

Erdi eta goi mailako zikloak.

a) Lanbide modulu gainditua. Proiektu intermodular gainditua.

–Lanbide moduluaren edo proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, bigarren mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

b) Lanbide modulu gainditu gabea. Proiektu intermodular gainditu gabea.

–Lanbide moduluaren edo proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo bigarren mailako EPEPa egin ez bada edo partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da bigarren mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean.

c) Lanbide modulua 1. partziala gainditua. Proiektu intermodularra 1. partziala gainditua (EPEPa gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren edo proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 5 puntukoa edo handiagoa bada, eta bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditu gabea" kalifikazioa lortu bada edo bigarren mailako EPEPa egin ez bada edo partzialki egin bada (gutxieneko ordu kopurura iritsi gabe aurreikusitako EPEP osoa egitea galarazi duen inguruabarren bat gertatu delako).

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (5 puntu edo gehiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, islatuko da bigarren mailako EPEPa ez dagoela "gainditua", baizik eta apartatu honetan adierazitako egoera batean (etorkizunean titulazioa lortzeko, lehen eta bigarren mailako EPEPa eginda ageri beharko da, gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat eta "gainditua" kalifikazioarekin).

d) Lanbide modulua 2. partziala gainditua. Proiektu intermodularra 2. partziala gainditua (ikastetxean garatu den moduluaren zatia gainditzeko zain).

–Lanbide moduluaren edo proiektu intermodularraren azken kalifikazioa 4 puntukoa edo txikiagoa bada, eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan (EPEP) gutxieneko ordu kopurua egin, prestakuntza ebaluatu eta "gainditua" kalifikazioa lortu bada.

–Azken ebaluazio saioaren aktan Educan adierazi beharko da lanbide moduluari edo proiektu intermodularrari eman zaion azken kalifikazioa (4 puntu edo gutxiago).

–Ziurtagiri akademikoan, Educak eginen duen garapenaren arabera, bigarren mailako EPEPa "gainditua" dagoela islatuko da, eta egindako ordu kopurua ere adieraziko da.

13.–Plan zaharreko ikasleak.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 83. jarraibideak xedatutakoarekin bat, Lanbide Heziketaren Sistemako graduen ebaluazioa arautzen duen foru agindu berria 2026-2027 ikasturtean indarrean sartu eta aplikatu arte, 2025-2026 ikasturtean, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduak xedatutakoa aplikatzen jarraituko da erdi eta goi mailako zikloetarako, betiere martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta hori garatzen duen araudian xedatutakoa aurkaratzen ez duten alderdi guztietan.

2025-2026 ikasturtean ikasketa plan zaharra egiten ari diren eta ikasketa plan berria egiten ari diren ikasleak daude ziklo berean, bi kasuetan ere, aurreko jarraibidean esan bezala, antzeko ordu kopuruarekin bai lantokiko prestakuntzaren moduluan eta baita bigarren mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzan.

Ikasketa plan zaharreko erdi mailako edo goi mailako heziketa ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleei martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduko 21. artikuluan ezarritako lantokiko prestakuntzaren modulura sartzeko irizpideak aplikatuko zaizkie.

14.–Modalitate erdipresentziala.

Aurreko jarraibideetan modalitate presentzialeko zikloen lehen mailarako xedatu dena aplikatuko zaie ere modalitate erdipresentzialean eskaintzen diren zikloen lehen eta bigarren mailei. Aurreko jarraibideetan modalitate presentzialeko bigarren mailarako xedatu dena aplikatuko zaie ere modalitate erdipresentzialean eskaintzen diren zikloen hirugarren mailei.

15.–Lanbide moduluak ebaluatzeko deialdiari uko egitea erdi eta goi mailako zikloetan. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari uko egitea.

Martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduak arautzen duen lanbide moduluak ebaluatzeko deialdiari uko egitea aplikagarria izanen da martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora egokitutako curriculuma duten zikloetan, lanbide heziketaren izaera dual berria dutenak, alegia, jarraian adierazitako moduan:

–Lanbide moduluak/proiektu intermodularra ebaluatzeko deialdiari uko egiteak barne hartuko ditu bai uko egin nahi zaion lanbide modulu/proiektu intermodularraren ikastetxeko prestakuntzaren zatia eta baita uko egin nahi zaion lanbide modulu/proiektu intermodularraren enpresako prestakuntzaren zatia. Horrez gain, oro har, dagokion mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari uko egitea ere ekarriko du. Egin ez den lehen mailako EPEPa bigarren mailan metatuko da eta, oro har, bigarren mailako EPEPa hasteko aurreikusi diren datetan eginen da; lehen mailako EPEP hori egin eta gainditu ondoren, bigarren mailako EPEPari ekiten ahalko zaio, eta hurrengo ikasturteko lehen hiruhilekoan burutu beharko da. Lanbide moduluak ebaluatzeko deialdiari uko egitea eskatu eta onartzen zaien ikasleek ikasturteko irakaskuntza jarduerarekin jarraituko dute ikastetxearekin adostutako moduan.

–Lanbide moduluak ebaluatzeko deialdiari uko egitea eskatzean, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 24. artikuluaren 1. apartatuan adierazitako mugak errespetatu beharko dira eskaera kopuruari eta lanbide moduluen kopuruari dagokienez.

–Eskatzeko, izapidetzeko eta ebazteko datak martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 24. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoak izanen dira.

–Ebaluatzeko deialdiari uko egitea jasota utziko da ikaslearen ebaluazio agirietan, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 24. artikuluaren 4. apartatuan eta jarraian adierazitako moduan: uko egiteak eragina izanen du uko egitea onartu den moduluaren/proiektu intermodularraren edo lanbide moduluen/proiektu intermodularraren deialdian, bai ikastetxean egiten den prestakuntzaren zatian eta baita enpresan egiten de prestakuntzaren zatian ere; horrez gain, adierazi den moduan, dagokion mailako enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari uko egitea ere ekarriko du oro har.

Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari uko egiteak esan nahi du uko eginen zaiola moduluetako/proiektu intermodularreko azken kalifikazioa izateari, ezin baita kalifikazio hori jarri dagokion EPEPa burutu gabe. Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza egiteari uko egitea eskatu eta onartzen zaion ikasleak ikastetxeko prestakuntzarekin jarraituko du, taldeko gainerako ikasleekin batera, eta lanbide modulu/proiektu intermodular horren zati hori ebaluatu eta kalifikatuko zaio.

EPEPa egiteari uko egitea EPEPa hasteko aurreikusi den data baino hilabete lehenago egin beharko da gutxienez.

16.–Titulazioa.

659/2023 Errege Dekretuak, uztailaren 18koak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duenak, 9.4 artikuluan xedatzen du oinarrizko ziklo bateko esparruak eta proiektu intermodularra gainditzen badira derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortuko dela, eta baita oinarrizko teknikari titulua ere dagokion espezialitatean. Oinarrizko teknikari tituluarekin justifikatuko dira tituluari dagozkion gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak eta enplegagarritasunerako gaitasunak, lan esparruan. Irakasle taldea izanen da oinarrizko zikloa gainditu dela erabakiko duena, kide anitzeko organo gisa, gako gaitasunen, gaitasun profesionalen eta enplegagarritasunerako gaitasunen ebaluazio positiboaren bitartez. Lanbide heziketaren izaera dualarekin, oinarrizko zikloa gainditzeko beharrezkoa izanen da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gainditzea, eskatzen den gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak 18.9 artikuluan xedatzen du edozein prestakuntza eskaintza gainditzeko beharrezkoa izanen dela eskaintza osatzen duen/duten lanbide moduluaren edo moduluen ebaluazio positiboa eta, egokia bada, proiektu intermodularrarena. Erdi eta goi mailako zikoetan, irakasle taldeak kide anitzeko organo gisa jardunen du titulazioa lortzeko erabakiak hartzerakoan, eta, betiere, eskaintza gainditzeari buruzko erabakiak hartzeko erreferente gisa, erdi mailako edo goi mailako zikloari lotutako gaitasunen multzo osoa hartuko du kontuan. Lanbide heziketaren izaera dualarekin, erdi mailako eta goi mailako zikloak gainditzeko beharrezkoa izanen da enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gainditzea, eskatzen den gutxieneko ordu kopuruarekin behintzat, zikloari dagokion araubide dualaren arabera.

Aurreko betekizun horiek beharrezkoak izanen dira irakaskuntza modalitate guztietan: presentziala, erdipresentziala eta birtuala. Beharrezkoak izanen dira ere titulazioa azterketa libreen bidez eskuratu nahi izatekotan, lanbide heziketako tituluetako modulu profesionalak gainditzeko.

17.–Unibertsitatera sartzeko proba (USP).

Goi mailako zikloetako ikasleak USPa egitetik salbuetsita egonen dira; beraz, ikasle horien unibertsitatera sartzeko nota heziketa zikloko batez besteko nota izanen da. Kasu horretan, unibertsitatera sartzeko nota 10 puntura artekoa izanen da gehienez.

Unibertsitatera sartzeko nota = Heziketa zikloko batez besteko nota

Ikasle horiek USParen fase boluntariora aurkezten ahalko dira unibertsitatera sartzeko nota hobetzeko, gehienez ere 14 puntukoa izanen dena eta formula honekin kalkulatuko dena:

Unibertsitatera sartzeko nota = [Heziketa zikloko batez besteko nota] + [a x M1] + [b x M2]

M1 eta M2 dira haztapena aplikatu ondoren sartzeko nota onena ematen duten fase boluntarioan gainditutako bi irakasgaien kalifikazioak.

a eta b haztapen parametroak dira, eta 0,1 edo 0,2 balioa izanen dute.

2024-2025 ikasturtera arte, ikastetxeek ziurtagiri bat bidaltzen zioten Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) USParen unitate kudeatzaileari, ikastetxeko zuzendariaren eta idazkariaren sinadurekin, goi mailako zikloetako ikasleek USParen ohiko deialdian izena eman ahal izateko. Ziurtagiri horretan adierazten ziren ikasleak USParen fase boluntarioan egin nahi zituen irakasgaiak. Ziurtagiri horrek honako hau ziurtatzen zuen: "Lanbide heziketako goi mailako zikloetatik, edo arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetatik, edo goi mailako kirol irakaskuntzetatik datozen eta fase boluntarioan matrikulatu diren ikasleek dagokien heziketa zikloko modulu guztiak gainditu dituzte, prestakuntza praktikoko moduluak izan ezik eta, kasuaren arabera, proiektu intermodularra izan ezik".

2025-2026 ikasturte honetatik aurrera, aurtengoa barne, ikastetxeek beste ziurtagiri bat bidali beharko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) USParen unitate kudeatzaileari, ikastetxeko zuzendariaren eta idazkariaren sinadurekin, goi mailako zikloetako ikasleek USParen ohiko deialdian izena eman ahal izateko. Ziurtagiri horretan ere adieraziko dira ikasleak USParen fase boluntarioan egin nahi dituen irakasgaiak. Ziurtagiri horretan aldatu eginen da aurreko ikasturteetako testua, eta honelako testu batekin ordezkatuko da: "Ziurtatzen da lanbide heziketako goi mailako zikloetatik, edo arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloetatik, edo goi mailako kirol irakaskuntzetatik datozen eta fase boluntarioan matrikulatu diren ikasleek dagokien heziketa zikloko titulua dutela edo heziketa zikloko titulua eskuratzeko egoeran egonen direla deialdi honi dagokion fase boluntarioaren emaitza txartelak eman aurretik. Bestela, ikasle horien emaitzak ezeztatu eginen dira".

Aurrekoak esan nahi du ikastetxeak ziurtatu egiten duela ikasleak bigarren mailan matrikulatuta daudela eta ez diotela uko egin inolako moduluri edo EPEPa egiteari, eta, ondorioz, titulua eskuratzeko aukera dutela.

Izena eman ondoren, ziurtagiria helaraziko zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) USParen unitate kudeatzaileari, NUPk zehazten duen prozedurari jarraituz. Ziurtapen hori egiteko datak izanen dira 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako graduak eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako zikloak ematen dituzten ikastetxeetako eskola egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak onartzen dituen eta azaroaren 13ko 795/2025 Ebazpen bidez aldatu zen apirilaren 14ko 221/2025 Ebazpenaren eranskineko "Egutegia" jarraibidearen 3.a) baldintzan ezarritakoak.

Baldintza horretan, honako hau xedatzen da goi mailako zikloetarako: "eskolak 2025eko irailaren 9an hasiko dira (goi mailako toki hutsak esleitzeko prozedura bukatu ondoren), eta 2026ko ekainaren 18an bukatuko dira. Unibertsitatean sartzeko probaren deialdi arruntean izena eman ondotik aurkezten diren bigarren mailako ikasleentzat, eskolak ekainaren 18a baino lehen bukatuko dira, eta, horrela, ikasleek 2026an USParen behin betiko emaitza argitaratu baino lehen egiaztatzen ahalko diote Nafarroako Unibertsitate Publikoari goi mailako zikloa gainditu dutela, bai eta batez besteko nota jakinarazi ere. Ikastetxeak, bere autonomia baliatuz, eskolen bukaera dataren aitzineratze hori goi mailako bigarren mailako ikasle guztiei aplikatzea erabakitzen ahalko du".

Zikloa gainditu izanaren ziurtagiri hori, lortutako batez besteko notarekin batera, 2026ko ekainaren 14an bidali beharko da beranduenez, NUPk jakinarazi duenaren arabera.

18.–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren plangintza 2026-2027 ikasturterako.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 88. jarraibidean aipatzen dira irakasleek, enpresako edo pareko erakundeko prestakuntza gauzatu bitartean, egin beharreko lanak. Lan horietako bat plangintzarena da, hau da, hurrengo 2026-2027 ikasturteko enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren plangintza egitea. Lan horrek barne hartzen dituen plangintza jardueren artean daude 2026-2027 ikasturteko EPEPa egiteko enpresen prospekzio eta bilaketa.

19.–Proiektu intermodularra garatu eta ebaluatzea.

Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluan (Proiektu intermodularra) xedatutakoa eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 96. artikuluan garatutakoa betez, lortzen diren gaitasunen izaera integratzaileak eragina izanen du heziketa zikloko lanbide moduluen ikaskuntzaren emaitzetan. Aipatu artikuluetan xedatzen da ere proiektu intermodularrak jarraipen eta tutoretza indibidual eta kolektiboak izanen dituela. Era berean, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 41. artikuluak xedatzen du proiektua irakasle taldearen aurrean defendatu beharko dela.

Abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 82.4 jarraibideak proiektu intermodularra garatu eta ebaluatzeko jarraibideak ematen ditu, alderdi batzuetan jarraian adierazitakoa aldatuz eta, beste batzuetan, garatuz:

a) Honako jarraibide hauek gehitu dira:

–Proiektu intermodularraren irakaslana ziklo bakoitzeko oinarrizko araudian ezarritako irakasle espezialitateetako bati egokituko zaio. Irakasle hori izanen da proiektu intermodularraren azken kalifikazioaren arduraduna.

–Proiektu intermodularraren izaera integratzailea kontuan hartuta, irakasle taldeko gainerako irakasleek proiektu intermodularraren tutoretza kolektiboan parte hartuko dute.

b) 82.4 jarraibideko aldaketek jarraian aipatzen diren alderdiei eragiten diete, eta honela garatuko dira:

–Proiektuaren defentsa abuztuaren 4ko 534/2025 Ebazpenaren 82.4 jarraibidean aipatzen diren bi aukeretako baten bidez eginen da. Jendaurreko bi aurkezpen horiek, aipatu jarraibidean adierazitakoarekin bat, heziketa zikloko irakasle taldearen ordezkaritza baten aurrean eginen dira. Ordezkaritza hori, gutxienez, hiru kidek osatuko dute, eta, ondorio horietarako, epaimahai gisa jardunen du. Proiektu intermodularraren irakasle titularrak entzule moduan parte hartzen ahalko du epaimahaian, baina balorazio lanetan parte hartu gabe.

–Epaimahaiak, lana eta jendaurreko aurkezpena aztertu ondoren, aginduzko balorazio txosten bat eginen du eta proiektu intermodularraren irakasleari entregatuko dio. Balorazio txosten horretan, heziketa zikloko irakasle taldeak horretarako ezarri dituen errubrikei jarraituko zaie. Errubrika horiek publikoak izan beharko dira, eta ikasleek ezagutu beharko dituzte.

–Proiektu intermodularraren irakasle titularrak proiektu intermodularraren azken kalifikazioan integratuko ditu bai epaimahaiaren balorazio txostena eta baita proiektuaren zuzeneko irakaskuntzan egindako lana ere, betiere kontuan hartuta kalifikazioaren % 40 epaimahaiaren balorazio txostenari dagokiola eta % 60 zuzeneko irakaskuntzan egindako lanari.

20.–Lanbide heziketaren izaera duala garatzeko alderdiak.

Lanbide heziketaren izaera duala garatzean kontuan hartu beharreko alderdiak:

–Enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzak erabateko telelana edo telelan partzial izan dezake ikasleentzat, enpresa edo pareko erakunde bakoitzak ezartzen dituen baldintzen arabera, eta aplikatzekoa den araudiaren arabera ere.

–Ikasleen EPEParen jarraipena eta tutoretza egiteko modua ikastetxeko tutore dualak eta enpresako tutore dualak adostuko dute.

–Lanbide heziketaren izaera dualetik eratorritako gastuen konpentsazioa: irakasleek ikasleen jarraipena egiteko egin behar dituzten lekualdaketei zerbitzutik eratorritako kalte-ordainei aplikatzen zaien indarreko araudia aplikatuko zaie. Lekualdaketa horiek baimendu, justifikatu eta konpentsatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzura dauden langileentzat ezarri diren prozedura orokorrei jarraituko zaie.

Lokomozio gastuak sortzen dituzten lanbide heziketaren izaera duala kudeatu, jarraitu eta ebaluatzeko lanak lanbide heziketako ikastetxeetako zuzendaritzak baimendu beharko ditu. Ondoren eta behar bezala justifikatuta, zuzendariak oniritzia emanen du ikastetxeak irakasleari dagokion zenbatekoa ordain diezaion.

21.–Ebazpen honetan eta 2025-2026 ikasturteari dagozkion beste jarraibide ebazpen batzuetan xedatu ez diren auzien ebazpena.

Ebazpen honetan eta 2025-2026 ikasturteari dagozkion beste jarraibide ebazpen batzuetan aurreikusi ez diren egoerekin lotutako auzi guztiak, baldin eta erantzuna eta irizpidea behar badituzte, posta elektronikoz bidaliko zaizkio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzari (sfpeduca@navarra.es).

Ikastetxeko zuzendaritza taldeak erabakitzen duen zuzendaritza taldeko kideak jasoko ditu ikastetxean sortu diren eta jarraibide ebazpenen bidez argitu ezin izan diren zalantzak, edo sortzen diren interpretazio zalantzak. Ondoren, jarraibide honen lehen paragrafoan ageri den helbide elektronikora bidaliko da kontsulta. Aipatu pertsona ez diren beste pertsona batzuek bidaltzen dituzten kontsultak ez dira erantzunen.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaritzak argitzen dituen zalantzak lanbide heziketako ikastetxe guztiei eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinaraziko zaizkie.

22.–Jarraibide hauek aplikatzeko dataren aurretik ikastetxeek hartutako erabakiak.

Jarraibide hauek sinatu aurretik, ikastetxeak antolatu eta kudeatzeko duten autonomia baliatuz, ikastetxeek hartu dituzten erabakiak mantentzen ahalko dira, eranskin honen 5. jarraibidean zehaztu dena aurkaratze badute salbu.

2. ERANSKINA.–EPEP AURRETIKO EBALUAZIO SAIOAREN AKTARAKO EREDUAK

ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZA (EPEP) AURRETIKO EBALUAZIOAREN AKTA - OINARRIZKO ZIKLOA

Ikasturtea: ..........................................................................

Zikloa: .................................................................................... Maila: 1.2. Taldea: .......................

IKASLEEN ZERRENDA ALFABETIKOA

M.L.

S.E. EPEP

OHARRAK

Zk.

Deiturak, izena

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

S.E. EPEP:EPEPera sartzeko erabakia (SO= Sarrera osoa.SM= Sarrera mugatua.ES= Ez sartzea).

Oharrak:

EPEPera sartzeko erabakia "SO" (sarrera osoa) bada:LMetaEEP-G = Lanbide modulu eta esparru ez profesional guztiak gaindituta (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte);LMetaEEP-GG = Lanbide modulu eta esparru ez profesionalak gainditu gabe (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte): adierazi gainditu ez den LMaren kodea eta gainditu ez diren esparru ez profesionalak (CieApl-I, CoCiSo-I).

EPEPera sartzeko erabakia "SM" (sarrera mugatua) bada:Sarrera mugatuaren arrazoiaeta eginen diren EPEP orduak;LMetaEEP-G = Lanbide modulu eta esparru ez profesional guztiak gaindituta (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte);LMetaEEP-GG = Lanbide modulu eta esparru ez profesionalak gainditu gabe (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte): adierazi gainditu ez den LMaren kodea eta gainditu ez diren esparru ez profesionalak (CieApl-I, CoCiSo-I);MALG-EEB = Neurri malgutzailea, ekoizpen ehuna bateraezina izatearen ondoriozkoa, orduak EPEPera sartzen diren ikasle guztien artean banatzen dituena.

Sartzeko erabakia "ES" (ez sartzea) bada: <16u = Ez ditu 16 urte bete EPEPa hasteko datan;LAP-GG = Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gainditu gabe;BBKP = Bizikidetzarako bereziki kaltegarriak diren portaerak;HAI = Hezkuntza arreta ikastetxean;MALG-EEB = Neurri malgutzailea, ekoizpen ehuna bateraezina izatearen ondoriozkoa.

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren izena

...................................................., 202............(e)ko ...............................................ren ...............(e)(a)n

Zuzendariak O.E.

Deiturak, izena

Tutorea

Deiturak, izena

ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZA (EPEP) AURRETIKO EBALUAZIOAREN AKTA - OINARRIZKO ZIKLOA

Ikasturtea: .........................................................................

Zikloa: .................................................................................... Maila: 1.2. Taldea: .......................

IKASLEEN ZERRENDA ALFABETIKOA

M.L.

S.E. EPEP

OHARRAK

Zk.

Deiturak, izena

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

S.E. EPEP:EPEPera sartzeko erabakia (SO= Sarrera osoa.ES= Ez sartzea).

Oharrak:

EPEPera sartzeko erabakia "SO" (sarrera osoa) bada:LMetaEEP-G = Lanbide modulu eta esparru ez profesional guztiak gaindituta (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte);LMetaEEP-GG = Lanbide modulu eta esparru ez profesionalak gainditu gabe (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte): adierazi gainditu ez den LMaren kodea eta gainditu ez diren esparru ez profesionalak (CieApl-I, CoCiSo-I).

Sartzeko erabakia "ES" (ez sartzea) bada: <16u = Ez ditu 16 urte bete EPEPa hasteko datan;LAP-GG = Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gainditu gabe;BBKP = Bizikidetzarako bereziki kaltegarriak diren portaerak;HAI = Hezkuntza arreta ikastetxean;MALG-EEB = Neurri malgutzailea, ekoizpen ehuna bateraezina izatearen ondoriozkoa.

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / esparru ez profesionalaren / proiektu intermodularraren izena

...................................................., 202............(e)ko ...............................................ren ...............(e)(a)n

Zuzendariak O.E.

Deiturak, izena

Tutorea

Deiturak, izena

ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZA (EPEP) AURRETIKO EBALUAZIOAREN AKTA - ERDI ETA GOI MAILAKO ZIKLOA

Ikasturtea: .........................................................................

Zikloa: ................................................................................... Maila: 1.2. Taldea: .......................

IKASLEEN ZERRENDA ALFABETIKOA

M.L.

S.E. EPEP

OHARRAK

Zk.

Deiturak, izena

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

S.E. EPEP:EPEPera sartzeko erabakia (SO= Sarrera osoa.SM= Sarrera mugatua.ES= Ez sartzea).

Oharrak:

EPEPera sartzeko erabakia "SO" (sarrera osoa) bada:LM-G =Lanbide modulu guztiak gaindituta (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte);LM-GG= Lanbide moduluak gainditu gabe (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte): adierazi gainditu ez den LMaren kodea.

EPEPera sartzeko erabakia "SM" (sarrera mugatua) bada:Sarrera mugatuaren arrazoiaeta eginen diren EPEP orduak;LM-G= Lanbide modulu guztiak gaindituta (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte);LM-GG =Lanbide moduluak gainditu gabe (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte): adierazi gainditu ez den LMaren kodea.

Sartzeko erabakia "ES" (ez sartzea) bada: <16u = Ez ditu 16 urte bete EPEPa hasteko datan;LAP-GG =Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gainditu gabe; BBKP = Bizikidetzarako bereziki kaltegarriak diren portaerak.HAI =Hezkuntza arreta ikastetxean;MALG-EEB =Neurri malgutzailea, ekoizpen ehuna bateraezina izatearen ondoriozkoa.

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren izena

...................................................., 202............(e)ko ...............................................ren ...............(e)(a)n

Zuzendariak O.E.

Deiturak, izena

Tutorea

Deiturak, izena

ENPRESAKO EDO PAREKO ERAKUNDEKO PRESTAKUNTZA (EPEP) AURRETIKO EBALUAZIOAREN AKTA - ERDI ETA GOI MAILAKO ZIKLOA

Ikasturtea: .........................................................................

Zikloa: .................................................................................... Maila: 1.2. Taldea: .......................

IKASLEEN ZERRENDA ALFABETIKOA

M.L.

S.E. EPEP

OHARRAK

Zk.

Deiturak, izena

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

S.E. EPEP:EPEPera sartzeko erabakia (SO= Sarrera osoa.ES= Ez sartzea).

Oharrak:

EPEPera sartzeko erabakia "SO" (sarrera osoa) bada:LM-G =Lanbide modulu guztiak gaindituta (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte);LM-GG =Lanbide moduluak gainditu gabe (ikastetxean emandako zatian EPEPa egin arte): adierazi gainditu ez den LMaren kodea.

Sartzeko erabakia "ES" (ez sartzea) bada:<16u =Ez ditu 16 urte bete EPEPa hasteko datan;LAP-GG =Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza gainditu gabe; BBKP = Bizikidetzarako bereziki kaltegarriak diren portaerak.HAI =Hezkuntza arreta ikastetxean;MALG-EEB =Neurri malgutzailea, ekoizpen ehuna bateraezina izatearen ondoriozkoa.

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

Deiturak, izena

Lanbide moduluaren / proiektu intermodularraren izena

...................................................., 202............(e)ko ...............................................ren ...............(e)(a)n

Zuzendariak O.E.

Deiturak, izena

Tutorea

Deiturak, izena

Iragarkiaren kodea: F2602931