70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko Batzarrak, 2026ko martxoaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitate horren 2026rako aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen udalerria), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Monteagudon, 2026ko martxoaren 18an.–Batasuneko burua, María Luisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2604260