70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik, behin betiko onesten da 2026ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an. Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete daitezen.

Burgin, 2026ko martxoaren 20an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46. Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %33. Egoera: jardunean.

Nahitaezko lanpostua Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatean, betetzen dutena Mankomunitateko kide diren udaletako langileek . Hori, jarraikiz Mankomunitatearen Estatutuak, 6/1990 Foru Legearen VII. Titulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea) eta Batzarraren 2026ko otsailaren 4ko erabakia.

Lanpostuaren izena: idazkaritza/kontu-hartzailetza; maila/taldea: A; araubide juridikoa: beste toki-erakunde bateko langileek egindako zerbitzuak; sarbidea: 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikulua. Txandakako lanaldia: 2 urte. Ordainsariak: A mailaren %15. Osagarriak: haren toki-erakundean lanpostuak aitortuta dituenak.

Lan-kontratudun langileen izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021-02-10.

José Ángel Molinero Torrea: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %33. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2025-10-13.

Iragarkiaren kodea: L2604323