70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena Akats zuzenketa

Atarrabiako Udalak, martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen, batetik, zuzentzea 2025eko abenduaren 22ko bilkuran hartutako erabaki batean atzemandako akatsa (hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa), eta, bestetik, hasiera batez onestea berriro erabaki hura.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2026ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2605052