70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak 2026rako. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren prezio publikoak arautzeko ordenantza fiskalak eta arauak.

Onespenaren erabakia 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi dira Tafallako Udalaren ordenantza eta arau fiskalak, eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2026ko otsailaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

0. ARAUA, ARAUTZEN DITUENA UDALAK ZERBITZUAK EMATEKO EDO UDAL JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK

1. artikulua. Arau honetan ezartzen dira zerbitzuak emateko eta jarduerak egiteko prezio publikoak, zehazki, eranskineko tarifetan zehazturiko zerbitzu eta jardueretarako; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. artikulua. Zerbitzu bakoitzaren erabiltzaile edo onuradunak daude behartuak arau honetako prezio publikoak ordaintzera.

3. artikulua. Arau honetako prezio publikoen tarifak eranskinean ageri dira.

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortuko da jarduera edo zerbitzua ematen hastean, edo eskatzen den unean.

1. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO ETA MUSIKA TRESNAK ALOKATZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da parte hartzeko izena ematen denean irakasgai bakoitzean, eta eskatzen denean musika tresna alokatzea. Parte-hartzaileek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Musika eskolan izena emateak berekin ekarriko du inskripzio eskubideen tarifaren sortzapena (matrikula), bai eta beste tarifa batena ere, irakasgaien matrikulengatik, ikasturtearen iraupen osorako.

4. artikulua. Udal bulegoetan eginen da prezio publikoen diru-bilketa.

5. artikulua. Matrikularen prezioa deuseztatuko da bakar-bakarrik baldin musika eskolak uzten badu bertan behera irakasgaia.

6. artikulua. Ikasturtea hasi ondoren izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea.

7. artikulua. Matrikula zabalduz gero, izena emateko eskubideak osorik ordaindu beharko dira eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izen-ematea gertatzen den hilabetea. Halakorik gertatzen bada, ez da kobratuko jatorrizko irakasgaiaren tarifa matrikularen zabaltzea gertatzen den hilabetearen hasieratik.

8. artikulua. Baldin ikasturtea hasia dela (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea) ikasleak musika eskola uzten badu, irakasgaien arabera ikasturte osorako ezarritako tarifak likidatuko dira, hura noiznahi ere utzita; salbuespena da bajaren eskaera urte horretako urriaren 1a baino lehen aurkeztea eta beste ikasle batek plaza betetzea; orduan, lehenak matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko baitu.

Ikasle batek baja ematen badu adierazitako epetik kanpo, baina ikasturtea hasi aurretik (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea), matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko du.

9. artikulua. Irakasgaien tarifak 6 hilabetetan zatikatuko dira, denak zenbateko berekoak; horiek likidatu dira, halaber, ikastaroaren lehenbiziko 6 hilabeteetan. Aipatu likidazioak hilabete bakoitzeko lehenbiziko hamabostaldian eginen dira.

Tarifen aplikazioa

10. artikulua. Arau honetan agertzen diren murriztapenak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren txartela edo familia gurasobakarrarena.

11. artikulua. Aurreko ikasturtean ohorezko matrikula eskuratu duten ikasleek eskubidea izanen dute izena emateari (matrikula) dagokion eskubideen tarifa doan izateko.

12. artikulua. Irakasgaiak baliokidetzen badira eta ikasleak ez badu klaseetara joan behar, ez da irakasgaien araberako hileko tarifarik kobratuko, eta bakar-bakarrik ordaindu beharko da izena emateko eskubideen tarifa (matrikula).

13. artikulua. Aurreko ikasturteetatik musika eskolari oraindik ordaindu gabeko prezio publikoak dituztenak ezin izanen dira matrikulatu. Baldin ikasle batek hiru hileko kuota ordaindu gabe baditu, Udalak baja ematen ahalko dio musika eskolan.

ERANSKINA, 1. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

TARIFAK, 2025/2026 2026/2027 IKASTURTEA

Tafallako Udalaren musika eskolako ikasleek ikasturte osorako ordaindu beharreko tarifak.

1.–Ikasle ofizialak (Hastapena; 1., 2. eta 3. zikloak).

Irakasgai guztiak dira nahitaezkoak:

TARIFA, IZENA
EMATEAGATIK

MUSIKA TRESNA

MUSIKA-HIZKUNTZA

MUSIKA TRESNEN MULTZOA

/ MUSIKA TRESNEN TALDEA

/ AHOTS TALDEA

GUZTIRA

(*) MUSIKA
TRESNA
BAKARRIK

76,35 euro

Hastapena

-

172,50 euro

-

172,50

-

76,35 euro

1. zikloa

241,50 euro

172,50 euro

-

414,00

313,85

76,35 euro

2. zikloa

275,95 euro

172,50 euro

172,50 euro

620,95

358,80

76,35 euro

3. zikloa

310,55 euro

172,50 euro

172,50 euro

655,55

403,70

(*) Salbuespenez, eta betiere musika eskolako zuzendaritzak hala onartu ondoren, 1., 2. eta 3. zikloetan musika tresnen espezialitatea bakarrik ikasten duten ikasleei musika tresnaren tasa %30 igoko zaie.

2.–Ikasle ofizialak (4. eta 5. zikloak).

Irakasgaiak aukerakoak dira.

2.1. 1. tarifa: Taula honetan ageri dira, musika tresnaz gain, taldekako edozein klase ere (prestakuntza, multzoa, taldea) aukeratzen duten ikasleen tarifak:

TARIFA, IZENA
EMATEAGATIK

MUSIKA TRESNA

MUSIKA
PRESTAKUNTZA

MUSIKA TRESNEN MULTZOA / MUSIKA TRESNEN TALDEA

/ AHOTS TALDEA / KONBOA

76,35 euro

4. zikloa

379,45 euro

172,50 euro

138,65 euro

76,35 euro

5. zikloa

417,65 euro

172,50 euro

138,65 euro

2.2. 2. tarifa: Taula honetan ageri dira espezialitate bat bakarrik ikasten duten ikasleen tarifak:

TARIFA, IZENA
EMATEAGATIK

MUSIKA TRESNA

(+ %30)

MUSIKA
PRESTAKUNTZA

(%20)

MUSIKA TRESNEN MULTZOA / MUSIKA TRESNEN TALDEA

/ AHOTS TALDEA-(+%20)

76,35 euro

4. zikloa

493,30 euro

207,00 euro

166,40 euro

76,35 euro

5. zikloa

542,95 euro

207,00 euro

166,40 euro

3. Helduen tarifak.

TARIFA, IZENA
EMATEAGATIK

76,35 euro

Musika tresna (35' ziklo guztietan)

360,90 euro

76,35 euro

Musika-hizkuntza

206,90 euro

76,35 euro

Gitarra, akonpainamendua

206,90 euro

4.–Musika tresnen alokairua.

Musika tresna (ikasturtea):

86,30 euro

Musika tresna (uda):

28,80 euro

5.–Korua.

TARIFA, IZENA
EMATEAGATIK

Ikasle berriendako prezio publikoa

76,35 euro

6.–Prestakuntza ikastaroa, graduz pasatzeko.

Prezio publikoa, graduz pasatzeko prestakuntza ikastaroan, baldin eskolan ikasle berriak badira: 206,95 euro.

7.–Familia ugariendako deskontuak.

–Familia ugariek legeak ezarritako deskontu hauek izanen dituzte:

  • Kategoria orokorra: %50, irakasgai bakoitzean.
  • Kategoria berezia: %100, irakasgai bakoitzean.

–Familia gurasobakarrek deskontu hauek izanen dituzte:

  • %50, irakasgai bakoitzean.

Hiru kasuetako edozeinetan, tarifaren zenbatekoa ordaindu beharko da izena emateko eskubideengatik (matrikula) eta musika tresnak alokatzeagatik, halakorik baldin bada.

2. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK LAGATZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

1) Zerga-egitatea da pertsona natural edo juridikoei Udalarenak diren elementuak lagatzea.

2) Elementu horiek lagatzen ahalko dira Udaleko zerbitzuetarako behar ez direnean.

3. artikulua. Kultur eta kirol ekintzetan edo udal batzorderen batek babesturikoetan, Udala antolatzaileen laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek lagatzen dizkienean ez da prezio publiko hau ordaindu beharko, eta berdin beste udalekin, irabazi-asmorik gabeko gizarte erakundeekin eta Tafallako auzoetan festak antolatzen dituzten auzo elkarteekin (azken horiek aurkeztu beharko dute arau honen eranskinean adieraziriko fidantza).

Halaber, ez da prezio publikoa ordaindu beharko hauek antolatutako ekitaldietan: ikastetxeak, segurtasun-indarrak eta Nafarroako Gobernua.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Arau honetako prezio publikoa ordaintzera behartuta daude 2.1 artikuluan aipatutako tresna edo materialak erabiltzen dituzten pertsona edo entitateak.

Karga-oinarria

5. artikulua. Lagatako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da.

6. artikulua. Erabilera denbora egunetan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegi edo parkeetatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun osotzat hartuko da.

Tarifak eta kuotak

7. artikulua.

1) Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

2) Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek erabiltzeko tarifari gehituko zaio muntaketarengatik eta garraioarengatik dagokiona, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

3) Lagapen horretan material suntsigarriak erabiltzen direnean, haien kostua gehituko zaio prezio publikoari.

4) Lagapen hori dohainik egiten ahalko da, baldin eta hartzaileak erakundeak badira eta haiekin Udalak harreman estua badu aholkularitza teknikoan edo azpiegiturako materialen lagapenean.

Kudeaketa-arauak

8. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, argi azalduz zer behar duten eta zenbat denborarako.

9. artikulua. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.

Obren lantaldeko arduradunak fidantza utzi dela egiaztatuko du, eskatu eta lagatako materialak eman aurretik.

10. artikulua. Lagatako apaindura elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke Udalari.

11. artikulua. Lagatako materialek izaten dituzten haustura eta kalteak erabiltzaileen gain egonen dira. Harreraren arduradunek kalteei buruzko oharrak jasoko dituzte, eta kopia bat erabiltzaileei emanen diete eta jatorrizkoa zerbitzuburuei igorriko diete. Haiek eginen dute behar den tasazioa.

12. artikulua. Materialak eta elementuak nahierara lagako ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

13. artikulua. Udal aldamioak eskuratzeko aldez aurretik fidantza bat jarri beharko da kalte eta hondatzeei erantzuteko. Galdu eginen da, lagapen epea edo horren luzapenak gainditzen badira. Horren zenbatekoa lagapenari dagokion prezio publikoaren %10 izanen da.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 2. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK LAGATZEA

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Langileak.

–Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak izanen dira zerbitzua egiten den garaian indarrean diren soldatei dagozkienak, gehi %35, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea.–Materialak.

–Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak kitatuko dira Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea.–Ibilgailuak, makineria.

III.1 Kamioi arrunta

48,10 euro/ordu

III.2 Dunperra

24,10 euro/ordu

III.3 Konpresoreak, mailu batekin

80,05 euro egunean

III.4 Pala kargatzailea

95,95 euro/ordu

III.5 Atzerako hondeamakina

80,05 euro/ordu

III.6 Udaltzaingoaren garabia

48,10 euro/zerbitzua

III.7 Zisterna-kamioia

48,10 euro/ordu

Ondasuna uztea eta maneiatzen duenaren zerbitzua, biak sartzen dira epigrafe honetako aurreko tarifen barnean.

III.8 Desinfektatzeko makina eta, aparte, ematen diren erabili beharreko produktuak.

41,95 euro egunean

–Desinfektatzailea

23,30 euro/litro

–Intsektizida

26,75 euro/litro

IV. epigrafea.–Oholtzak, aldamioak eta bestelakoak.

IV.1 Hesi metalikoak

1,70 euro/unitate

IV.2 Aldamioak lagatzea Alde Zaharrerako, barne direla garraioa, muntaketa, desmuntaketa eta ziurtagiria eta horren osagarriak (m² eta egun bakoitzeko)

0,95 euro

IV.3 Oholtza handi metalikoa

75,90 euro eguneko

IV.4 Mahaiak

0,85 euro egunean bakoitzeko

IV.5 Aulkiak edo bankuak

0,65 euro egunean bakoitzeko

IV.6 Standak

25,60 euro egunean bakoitzeko

IV.7 Oholtza txikia

30,00 euro egunean bakoitzeko

IV.8 Megafonia

25,00 euro egunean bakoitzeko

V. epigrafea.–Fidantzak.

"Oholtzak, aldamioak eta bestelakoak" lagatzeko fidantza

104,65 euro egunean

Megafonia lagatzeko fidantza

103,40 euro ekitaldiko

Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitate zatiei dagozkie.

3. ARAU FISKALA, UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Sarrera:

Etxeko laguntza-zerbitzuak Nafarroako gizarte-zerbitzuen eskualde oinarrizko guztietan ezarri ziren, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak arautzen dituen urtarrilaren 16ko 11/1987 Foru Dekretuan babespean. Programa berariazkoak dira, beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonak beren etxeetan gelditzea bilatzen dutenak eta horretara bideratuak. Horretarako, bada, prestazioen multzo bat eskaintzen zaie, etxekoak, pertsonalak eta sozialak.

Mendekotasun organikoa dutenez, etxeko laguntza-zerbitzu bakoitzak bere udal araudia du, ordenantza bat, gehienetan. Hala ere, nahiz eta zerbitzu bera izan, eta, hortaz, printzipio, eduki eta prestazio antzekoak izan arren, bakoitzak bere udalerriko araudia du. Egoera horren ondorioz, errealitate ezberdinak sortu dira zerbitzu-ematean, bizilekuaren arabera, eta horrek nahasmena eragin du herritarren ikuspegian.

Egoera hori hobetu nahirik, 2004ko ekitaldiaren amaieran, lan batzorde bat eratu zen eta hartan parte hartu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Atalaren bidez, toki-erakundeen eta oinarrizko gizarte zerbitzuetako profesionalen eskariari erantzunez.

Asmoa izan da guztiendako araudi bera ezartzea etxeko laguntza-zerbitzuen esku-hartzearen alderdi funtsezkoen gainean eta, horrela, Nafarroan zerbitzu horiek homogeneizatzeko aurrerapausoak ematea. Landutako gaien artean, aipatzekoak dira zerbitzu-eskaintza oinarrizkoaren definizioa, tarifa-sistema bat prestatzea eta denendako tresna bera ezartzea balorazioak egiteko.

Horren emaitza da ordenantza eredu bat, toki-erakundeen eskura jarritakoa. Oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalen ekarpen teknikoak bereganatu ditu eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Batzorde Betearazleak onetsi du. Tafallako zerbitzura egokitu da, batez ere jatekoen banaketari dagokionez.

1. artikulua. Prezio publiko hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin.

2. artikulua. Etxeko laguntza-zerbitzuaren definizioa.

ELZa (etxeko laguntza-zerbitzua) udal zerbitzu bat da, beren ohiko ingurunean oinarrizko premiak betetzeko mugak dituzten herritarrei zuzendua, eta banakako zerbitzu batzuk ematen dituena, aldi baterako edo modu iraunkorrean, egoera bakoitzaren arabera. Xedea da pertsona bere ingurunean ahalik eta hobekiena integratzea, haren autonomia funtzionala handitzea eta haren bizi-kalitatea hobetzea.

3. artikulua. Etxeko laguntza-zerbitzuaren esku-hartzeak oinarritzat dituen printzipioak.

Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean bildutako printzipio orokorrak garatzen dituzte. Hona zein diren:

Gizarte zerbitzuen sistemak printzipio hauen arabera jardunen du:

a) Unibertsaltasuna: botere publikoek bermatuko dute gizarte-zerbitzuez baliatzeko biztanle guztiek duten eskubidea, bat etorriz berdintasunaren, ekitatearen eta birbanaketa-justiziaren irizpideekin. Halere, baldintza bereziak ezartzen ahalko dira, zenbait zerbitzu zehatzez baliatzeko bete beharrekoak.

b) Erantzukizun publikoa: botere publikoek bermatu beharko dute gizarte zerbitzuen eskuragarritasuna, horretarako arautuz eta jarriz sistemaren funtzionamendurako eta koordinaziorako beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko tekniko eta finantzarioak.

c) Berdintasuna: Nafarroako Gobernuak bermatu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan gutxieneko prestazio homogeneoak egotea.

d) Solidaritatea: botere publikoen jarduketek populazioaren kohesio sozialari mesede egitera jo beharko dute, eta pertsonen arteko desberdintasunak errespetatzea eta onartzea bultzatuko dute, bizikidetza harmoniatsua izan dadin.

e) Hurbiltasuna eta deszentralizazioa: gizarte zerbitzuak pertsonengandik ahalik eta hurbilen eman beharko dira, kontuan harturik haien izaera eta ezaugarriak.

f) Herritarren partaidetza: botere publikoek sustatu eta bermatu beharko dute pertsonek, taldeek eta entitateek sistemaren funtzionamenduan parte har dezaten.

g) Laguntza pertsonalizatua eta integrala: gizarte zerbitzuen sistemak erantzun integrala eman beharko die behar sozialei, laguntza pertsonalizatua emanez behar horiek ezagutzeko.

h) Prebentzioa: gizarte-zerbitzuen sistemak bere jarduketak eta zerbitzuak bideratuko ditu, batez ere, premia sozialeko egoerak gertatzeko arriskua saihestera.

i) Normalizazioa: gizarte-zerbitzuen lehentasuna izanen da pertsonak beren ingurune sozial, familiar eta pertsonalean atxikitzea, eta bermatzea komunitatearen bizitzan parte hartzen dutela, ahal delarik.

j) Norbere autonomia sustatzea: gizarte zerbitzuen sistema lagungarria izanen da pertsonek behar den gaitasuna beregana dezaten norberaren bizimoduari buruzko erabaki pertsonalak hartzeko eta lehentasunak hautatzeko, eta parte hartu eta molda daitezen alor guztietan (gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan nahiz hezkuntzan).

k) Planifikazioa eta ebaluazioa: botere publikoek ordenan planifikatu beharko dituzte gizarte-zerbitzuen esparruan jarraitu beharreko jomugak, estrategiak, politikak eta jarraibideak, bai eta arazo sozialen eta haiek eragiten dituzten arrazoien berri izateko erabili behar diren bideak eta ekintzak ere, aldizkako ebaluazioaren arabera egoki diren aldaketak ezarriz.

l) Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza: botere publikoek ziurtatu beharko dute gizarte-zerbitzuen sistemaren berdintasuna, eta ahal den efizientzia eta eraginkortasun handienez funtzionatzen duela, horretarako haien arteko eta ekimen pribatuarekiko koordinazio eta lankidetza bideak bultzatuz.

m) Kalitatea: Nafarroako Gobernuak bermatuko du gutxieneko kalitate estandarrak izatea gizarte-zerbitzuen sisteman, eta estandar horiek hobetzea sustatuko du.

n) Boluntarioen lanaren sustapena: botere publikoek herritarren elkartasunezko lankidetza sustatuko dute gizarte-zerbitzuen esparruan, boluntarioen elkarteen parte-hartzearen bitartez, haien eginkizunek behar diren profesionalen zerbitzuak ordezten ez badituzte, betiere.

4. artikulua. Etxeko laguntza-zerbitzuko (ELZ) programaren ezaugarriak.

Etxeko laguntza-zerbitzua honelako zerbitzua da:

–Balioaniztuna, bere gain hartzen baitu erantzuna ematea autonomia pertsonala falta duten pertsona edo familia taldeen premia sorta zabalari.

–Normalizatzailea, inguruneko baliabideak erabiltzen baititu premiak betetzeko.

–Etxekoa, erabiltzailearen etxean egiten baita batez ere.

–Integrala, osotasunean heltzen baitie bizikidetza-unitateen beharrei.

–Prebentziozkoa, haren bidez ahalegina egiten baita eragozteko edo murrizteko gaitasun pertsonalen narriadura eta sostengu eta harreman sozialen galerak, bai eta beharrik gabeko instituzionalizazioak ere, salbu eta horrela bizi kalitate hobea bermatzen bada.

–Osagarria, bateratu baitaiteke oinarrizko beste laguntza batzuekin, helburuak betetzeko.

–Akuilatzailea eta pizgarria, erabiltzailearen beharrak betetzen laguntzen baitu haren gaitasunak indartuz eta norbere aldaketaren eragile eginez, eta familiaren parte-hartzea bultzatzen baitu.

–Teknikoa, esku hartzeak oinarrian hainbat jarduera baitauzka, teknikoki planifikatuak eta behar bezala kualifikatutako eta gainbegiratutako profesionalek lantaldean prestatuak.

–Pertsonalizatua, erabiltzaile bakoitzak behar baititu bere beharretara egokitutako programa eta jarraipena, baliabide egokienak konbinaturik.

–Laguntza hartzen dutenen eta haien zaintzaileen hobespenekiko errespetuan oinarritua.

5. artikulua. Helburuak.

Etxeko laguntza-programak honako helburu hauek ditu:

–Laguntzea pertsonak beren ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehienean eta ahalik eta bizi kalitate handienarekin atxikitzen, alternatiba egoki baten bidez prebenituz eta saihestuz beharrik gabeko instituzionalizazioak, bai eta ingurunetik deserrotzea ere, horren ondorioz gertatu ohi denez.

–Lortzea pertsonaren eta familiaren trebetasun, gaitasun eta abilezien optimizazioa, zeinek ahalbidetuko baitute ahalik eta autonomia handiena izatea, ohitura osasungarriak bultzatzea eta norberaren segurtasuna eta autoestimua handitzea.

–Ohiko bizilekuan eskaintzea prestazio multzo bat, erraztuko eta lagunduko duena eguneroko bizitzako jarduera guztiak egitea, modu integralean.

–Jarduketak koordinatzea parte hartzen duten profesionalen sarearekin, batez ere sare soziosanitarioarekin, baliabide egokiak erabiliz eta aplikatuz, esku-hartzea eraginkorragoa eta efizienteagoa izan dadin.

–Hobetzea oreka pertsonala, familiarena eta ingurunearena, horretarako sendotuz familia, auzo eta adiskidetasun loturak, bultzatuz eta indartuz lankidetza handiagoa izatea sostengu sare naturalek, bereziki familiarenak, behar bezalako sostenguak emanik zaintzaileei.

–Laguntza ematea autonomia pertsonal eta sozialari eragiten dioten unean uneko krisi pertsonal eta/edo familiarretan.

–Bultzatzea zerbitzuaren hartzaileen gizarte harremanak eta jarduerak, haien komunitate ingurunean, prebenitzeko isolatze eta bakardade arazoak.

–Bultzatzea eta bideratzea komunitateko boluntarioen bidezko sostengu soziala, indargarri gisa, zerbitzuaren hartzaileei lagun egiteko.

6. artikulua. Etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileak/hartzaileak.

ELZaren erabiltzaileak izaten ahalko dira pertsona edo bizikidetzako familia-unitate guztiak, baldin erroldaturik badaude egoki den Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Eskualdeko udalerrietariko batean, baldin badute bizi autonomoa egiteko mugarik eta, ondorioz, ezin badituzte beren kabuz bete premia pertsonala eta sozialak, eta, hortaz, laguntza behar badute ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.

Erabiltzaile izateko, hauexek dute lehentasuna:

–Autonomia pertsonaleko zailtasunak dituzten zaharrek.

–Desgaitasuna dutenek, baldin horrek larriki eragiten badio autonomia pertsonalari.

–Familia-unitateek, baldin beren baitan badituzte adingabeak edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten kideak, eta beren etxean ez badute ematerik behar dituzten zaintza eta arreta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, edo, gizarte, ekonomia edo kultura aldetik, haien egoerak komenigarri egiten badu etxeko laguntza, bermatze aldera haien garapen normal eta orekatsua.

Premia maila bera izanik, lehentasuna izanen dute kargaren eskala progresiboan prezio publikoaren %100 baino gutxiago ordaindu behar dutenek.

7. artikulua. Etxeko laguntza-zerbitzuan parte hartzen duten profesionalak.

Honako profesional hauek osatuko dute etxeko laguntza-zerbitzuko oinarrizko lantaldea:

–Gizarte-langilea: eskaria jasotzea dagokio eta, orobat, haren ardura dira kasuaren azterketa eta balorazioa, komeni den esku-hartze programa diseinatzea eta proiektua gainbegiratzea, haren jarraipena egitea eta ebaluatzea.

–Familia-langilea: bere gain ditu erabiltzaileari berari eta haren etxeari dagozkion egitekoak, bai eta hura laguntzea ere ohiturak eta gaitasunak sortzen eta mantentzen. Horrez gain, aldian behin balorazioa eta txostena egin beharko ditu bere esku-hartze etengabearen ondorioz egoera izaten ari den bilakaeraz.

Aipatutako lanetatik kanpo geldituko dira osasun arlokoak baizik ez diren prestazio guztiak, baldin espezializazioa behar badute eta osasun arloko baliabideen eskumenari badagozkio.

–Administrariak: eginen dituzte zerbitzuaren ondoriozko administrazio eta antolaketa lanak.

Prestazioak hala behar duenean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko beste profesional batzuek esku hartzen ahalko dute, hala nola honako hauek:

–Hezitzailea: erabiltzailearekin, haren familiarekin eta inguruarekin hezkuntza arloko lanak egitea du ardura, bizikidetza gunean familiaren autonomiari on eginen dioten gaitasun eta trebeziak eskuratzen lagungarri izan daitezen.

–Psikologoa: sostengu psikosoziala behar duten egoeretan esku hartzen du, bai eta zaintzaileei sostengua eta orientabidea emateko jardueretan eta zerbitzuko langileen prestakuntza etengabean ere.

–Beste profesional batzuk: eragile soziokulturalak, enplegu teknikariak, berdintasun teknikariak...

8. artikulua. Zerbitzua eskuratzeko irizpideak: mendekotasuna baloratzeko tresnak.

Etxeko laguntza-zerbitzua nork erabiltzen ahalko duen baloratzean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honako hauek hartuko ditu kontuan:

–Onuradun izan daitezkeenek zenbaterainoko autonomia funtzionala duten, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak eta tresna bidezkoak egiteko.

–Ea baduten sare naturalaren sostengua, bereziki familiarena.

–Onuradun izan nahi duenaren egoera soziofamiliarra.

Horretarako, erabiliko dira egungo araudiari jarraikiz indarrean dauden balorazio eskalak.

9. artikulua. Zerbitzuen zorroa.

Etxeko laguntza ematearen barrenean, honelako jardueretako bat edo guztiak sartzen dira:

a) Etxeko lanetan sostengua emateko jarduketak. Honako hauek hartuko dira etxeko lanetan sostengu emateko jarduketatzat:

–Erabiltzailearen elikadurarekin zerikusia dutenak, hala nola:

  • Elikagaiak erostea.
  • Etxean janariak prestatzen laguntzea.
  • Etxez etxeko janari zerbitzua.

–Erabiltzailearen arroparekin zerikusia dutenak, hala nola:

  • Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
  • Arropa berrikustea eta zaintzea.
  • Arropa antolatzea.
  • Arropa lisatzea, etxean nahiz etxetik kanpo.
  • Arropa erostea.

–Bizilekuaren mantentze-lanekin zerikusia dutenak, hala nola:

  • Etxea garbitzea.
  • Konponketa txikiak.
  • Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.

b) Sostengu pertsonaleko jarduketak. Honako hauek hartuko dira eguneroko oinarrizko zereginetan sostengu pertsonala emateko jarduketatzat:

–Norberaren garbitasuna eta higienea: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.

–Janzten eta jaten laguntzea.

–Erabiltzailearen elikadura kontrolatzea.

–Osasun tratamenduaren jarraipena egitea, oinarrizko osasun-laguntzako taldeekin koordinaturik.

–Etxe barreneko mugikortasunerako sostengua.

–Aisialdiko jarduketak bizilekuaren barnean.

c) Sostengu psikosozialeko jarduketak. Honako hauek hartuko dira laguntza psikosozialeko jarduketatzat:

–Autoestimua sendotzea eta bultzatzea.

–Balio positiboak indartzea, familiaren dinamikan agertzen diren egoera guztiak gainditzeko.

–Sostengua ematea, bakartasun eta isolamendu sentimenduen aurrean.

–Antolaketa ekonomikoan eta familiarrean orientazioa ematea.

–Sostengua ematea familiaren higienearen plangintzan.

–Prestakuntza ematea bizikidetza-ohituretan, familian eta ingurukoekin.

–Sostengua ematea gizarteratzeko eta sozializatzeko.

d) Arlo soziokomunitarioan sostengua emateko jarduerak. Honako hauek dira sostengu soziokomunitarioko jarduketak:

–Lagun egitea etxetik kanpo, kudeaketa pertsonaletan laguntzeko.

–Kultura, aisialdi edo denbora libreko jardueretan lagun egitea.

–Boluntarioen esku-hartzea erraztea eta bultzatzea, etxean lagun egiteko.

e) Familiari sostengua emateko jarduketak. Hona hemen familiari sostengua emateko jarduketak:

–Zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.

–Zainketen gaineko berariazko prestakuntza.

–Sostengu teknikoa eta gainbegiratzea.

f) Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak. Etxeko laguntza-zerbitzuaren bitartez argibideak eta orientazioa ematen dira honako hauen gainean:

–Behar den sostengu teknikoko materiala eskuratzea, etxean zainketak ematea errazteko (mailegu sistema, prestazio ekonomikoen kudeaketa, etab.).

–Etxeko sostengurako baliabide osagarriak, beste erakunde batzuen ardurapekoak, hala nola larrialdietarako telefono zerbitzua, etxeko laguntzarako dirulaguntzak, eguneko zentroak etab.

–Etxebizitza egokitzeko baliabideak.

Etxeko laguntza zerbitzuaren zenbaterainokoa, mendekotasunaren arabera:

–III. maila. Mendekotasun handia: 46-70 ordu hilean.

–II. maila. Mendekotasun larria: 21-45 ordu hilean.

–I. maila. Mendekotasun arina: gehienez 20 ordu hilean.

10. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.

Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:

–Zerbitzu unitatearen definizioa, janarirako: erabiltzailearen etxera janaria eramatea izanen da zerbitzu unitatea.

–Zerbitzu unitatearen definizioa, gainerako zerbitzuetarako: zerbitzu unitatea neurtzen da kontuan hartuz ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko zenbat denbora ematen den etxean; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean. Erabiltzaileari dagozkion arrazoiak direla medio, ezin bada zerbitzua egiazki egin, egintzat joko da; hortaz, zerga-egitatea sortuko da, eta prezioa kobratuko.

–Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko, erabiliko da PFEZean definitzen den familia-unitatea (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga):

  • Osatzen dutena legez banandurik ez dauden ezkontideek eta, halakorik bada, adingabeko seme-alabek (salbu gurasoen baimena izanda haiekin bizi ez direnak); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
  • Osatzen dutena berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, halakorik bada, adingabeko seme-alabek (salbu gurasoen baimena izanda haiekin bizi ez direnak); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
  • Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontza-loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, osatzen dutena aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek, baldin aurreko apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

–Ahalmen ekonomikoa zehaztea. Kontuan hartuko dira indarrean dagoen PFEZaren azken aitorpena eta familia-unitatearen datu fiskalak.

  • Errenta: Urteko diru-sarrerak zenbatesteko irizpideak:

Urteko diru-sarrerak = Egiazko diru-sarrerak + Diru-sarrera potentzialak.

  • Egiazko diru-sarrerak: laneko errentengatik, kapital higigarriaren nahiz higiezinaren etekinengatik, lanbide jardueren etekinengatik eta abarrengatik eskuratutako diru-sarrera egiazkoak baloratuko dira atal honetan.
  • Diru-sarrera potentzialak: ondasun eta eskubideen zenbatespenaren bidezko diru-sarrerak, aurreko atalean baloratu ez direnak, baloratuko dira atal honetan.

Hauen etekinen zenbatespena:

  • Hiri-lurreko ondasunak: zenbatespena eginen da erabiliz PFEZaren araudiak ohiko bizitegiak ez diren etxebizitzetarako duen irizpide bera, hau da, %1,30 aplikatuz hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, aldez aurretik kenduta ohiko etxebizitzari dagokiona.
  • Landa-lurreko ondasunak: zenbatespena eginen da parekatuz aprobetxamendu zuzenaren modalitatean herri-lurretako lote arrunt bakoitzagatik ordaindu beharreko kanonaren etekina, eta horretarako %2,30 aplikatuko zaio landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren katastroko balioari.

–Gastu kengarriak: kuotan zerga-arinketa izateko oinarria eratzen dutenak, etxebizitza alokairuan hartu edo erosteagatik, eta mendekotasuna dela-eta emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bestelakoak). Gastu kengarri horiek agertu beharko dira indarrean den PFEZaren aitorpenean.

–Hileko per capita errenta garbia: sortzen dena aurreko kontzeptuak batuta eta zatituta familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.

Erabiltzailea PFEZaren aitorpena egitera behartua ez dagoenean, aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera zehaztuko da ahalmen ekonomikoa. Diru-sarrerarik ez bada, haien gaineko zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.

–Janariaren kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:

Janariaren kostua izanen da enpresa adjudikaziodunak Tafallako udalari otordu bakoitzeko fakturatzen dion kostu egiazkoa (BEZa barne).

–Gainerako zerbitzuen kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:

Zerbitzuaren kostu guztiak egozteko eta benetan emandako laguntzaren guztizko kostuaren balioa kalkulatzeko, ordu bakoitzeko, metodo hau erabiliko da:

Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: lanaldi osoko familia-langile baten kostua eta gizarte-langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute programaren kudeaketan.

Eginen da guztirako kostua zati lanaldi osoko familia-langile batek etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen kopurua (lanaldi horren %80); horrela aterako da laguntza orduaren kostua.

–Janariaren tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:

tarifaren oinarrizko unitatea da otordua erabiltzailearen etxera eramatearen kostu egiazkoa.

Prezio publikoa edo tarifa izanen da janariaren benetako kostuaren %100.

–Gainerako zerbitzuen tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:

Etxean zerbitzua ematen benetan iragandako ordua da tarifaren oinarrizko unitatea. Erabiltzaileari dagozkion arrazoiak direla medio, ezin bada zerbitzua egiazki egin, egindakotzat joko da hala ere.

Laguntza orduaren kostuaren %50 izanen da prezio publikoa edo tarifa.

–Janariaren prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:

Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA OTORDU BAKOITZEKO

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) < OAEAP (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa)

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,20

OAEAP < PCEG > OAEAParen %105

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,40

OAEAParen %105 < PCEG > OAEAParen %120

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,50

OAEAParen %120 < PCEG > OAEAParen %135

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 0,70

OAEAParen %135 < PCEG > OAEAParen %150

Janari bakoitzaren prezio publikoa

OAEAParen %150 < PCEG > OAEAParen %165

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,10

OAEAParen %165 < PCEG > OAEAParen %180

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,20

OAEAParen %180 < PCEG > OAEAParen %195

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,30

PCEG > OAEAParen %195

Otordu bakoitzaren prezio publikoaren 1,40

–Gainerako zerbitzuen prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:

Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFEN ESKALA (Zerbitzu ordua)

PCEG (per capita errenta garbia) < KGP (kontribuziorik gabeko pentsioa)

Prezio publikoaren 0,05

KGP < PCEG > OAEAP

Prezio publikoaren 0,10

OAEAP < PCEG > OAEAParen %105

Prezio publikoaren 0,15

OAEAParen %105 < PCEG > OAEAParen %120

Prezio publikoaren 0,20

OAEAParen %120 < PCEG > OAEAParen %135

Prezio publikoaren 0,30

OAEAParen %135 < PCEG > OAEAParen %150

Prezio publikoaren 0,40

OAEAParen %150 < PCEG > OAEAParen %165

Prezio publikoaren 0,47 (*)

OAEAParen %165 < PCEG > OAEAParen %180

Prezio publikoaren 0,55 (*)

OAEAParen %180 < PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoaren 0,62 (*)

OAEAParen %195 < PCEG > OAEAParen %210

Prezio publikoaren 0,69 (*)

OAEAParen %210 < PCEG > OAEAParen %225

Prezio publikoaren 0,77 (*)

PCEG > OAEAParen %225

Prezio publikoaren 0,84 (*)

(*) Tarte horietan dauden erabiltzaileei laguntza emanen zaie, oinarrizko gizarte-zerbitzuan erabili gabeko baliabideak egonez gero bakarrik, salbu eta erabiltzaile horiek badaude Mendekotasunari buruzko Legean ezarritako mendekotasun-mailetan sailkatuta.

11. artikulua. Esku hatzeko protokolo teknikoa.

Esku hartzeko protokolo teknikoak jasotzen ditu ondotik adierazten diren urratsak, eta haien edukia 1. eranskinean azaltzen da:

–Eskaera hartzea eta aurkeztea.

–Kasua aztertzea.

–Egoera diagnostikatzea.

–Banakako laguntzarako proposatzea. Esku-hartzearen diseinua.

–Alderdien arteko konpromisoak formalizatzea.

–Esku-hartzearen hasiera.

–Jarraipena eta ebaluazio jarraitua.

12. artikulua. Kudeaketa arauak: etxeko laguntza-zerbitzua emateko administrazio prozedura.

a) Prozeduraren abiatzea:

Etxeko laguntza-zerbitzua emateko prozedura abia daiteke ofizioz edo interesdun baten eskariz:

–Ofizioz. Prozedura ofizioz abiatuko da organo eskudunak hala erabakita, dela organoaren beraren erabakiz, dela gorako agintarien agindu baten ondorioz, beste organo batzuek eskaera arrazoitua eginik.

Ofizioz abiatutako prozeduretan, epea kontatzeko, hasiera eguna izanen da ofiziozko prozedura abiarazten duen ebazpenarena.

Betiere, prozedurak bat eginen du azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 68.etik 72.era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

–Alderdi batek eskaturik. Alderdi batek eskaturik abiatuz gero, eskabideekin batera aurkeztu beharko da agiri honen 2. eranskinean aipatutako dokumentazio administratiboa gutxienez, eta behar bezala bete beharko da eskabidea.

Aipatutako dokumentazioa gorabehera, espedientea izapidetzen den bitartean, eskatzen ahal dira egokitzat jotzen diren agiri osagarriak, aurkeztutako eskaeraren inguruan.

Eskabideak aurkeztuko dira zerbitzuaren titularra den entitatearen erregistro orokorrean, horrek galarazi gabe 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoa (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea); eskabidea aipatutako erregistroan sartzen denetik kontatuko da prozedura izapidetzeko epea.

b) Izapidetzea: Interesdunari errekerimendua eginen zaio eskabideak ez baditu biltzen eskatzen diren datu eta agiri guztiak, hamar eguneko epean ekar ditzan falta direnak edo aginduzko agiriekin batera ekarri behar direnak, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskariari uko egintzat joko dela eta, izapide gehiagorik gabe, artxibatu eginen dela.

Eskabidea baloratu eta gero, proposamena helaraziko zaio dagokion organoari, onetsi edo ezeztatu dezan. Proposamenean prestazioaren edukia eta maiztasuna adieraziko dira. Fase honetan sortuko da etxeko laguntza-zerbitzuaren eskaria ebazteko agiri-proposamena.

c) Ebazpena: zerbitzua baiesteari edo ezesteari buruzko ebazpena emateko eskumena duen udal organoa Udaleko alkatea da, edo mankomunitateko edo udalen arteko batasuneko burua, salbu eta eskumen hori beste norbaiti eskuordetu bazaio.

Ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Kontrakoa izanez gero, espedientea artxibatuz burutuko da izapidea; aldiz, ebazpena aldekoa bada, zerbitzuaren altaren edo hasieraren eguna erabakiko da, baldin eta ordurik badago baliagarri laguntza emateko. Ordurik ez dagoenean baliagarri, kasua itxaron-zerrendara pasatuko da.

Ematen den ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere hamar eguneko epean, eta hartan jasoko da zerbitzua baietsi ala ezetsi zaion, edo ea itxaron-zerrendan sartu den, harik eta zerbitzua ematea posible den arte, eta, orobat, ebazpenaren kontra zer errekurtso diren bidezko.

Ebazpenak alderdi hauek aipatuko ditu, besteak beste:

1.–Zerbitzua ukatzen ala ematen den.

2.–Zerbitzua zer baldintzatan ematen den, eta gutxienez ere hauek:

–Banakako arreta programa.

  • Egin beharreko lanak/jarduketak.
  • Laguntzaren iraupena.
  • Laguntzaren ordutegia.
  • Asteko zer egunetan emanen den laguntza.

–Zerbitzuaren prezio publikoa, onuradunak ordaindu beharrekoa.

3.–Onuradunarendako ezarritako beste betebehar edo baldintza batzuk.

4.–Ebazpena dela-eta aurkez daitezkeen administrazio-errekurtsoak.

Interesdunak eskaturik abiatutako prozeduretan, berariazko ebazpenik ez izateak ondorio positiboak sortuko ditu eta, beraz, baietsitzat hartzen ahalko da.

Aurreko puntuak aipatzen duen ebazpenaz gain, prozedurari bukaera emanen dio atzera egiteak, uko egiteak eta espedientea iraungitzat deklaratzeak, bai eta, gerora sortutako arrazoiengatik, prozedurak segitzeko ezintasun materiala gertatzeak ere.

d) Jakinarazpena.

Zerbitzua baietsita, onuradunari edo haren legezko ordezkariari jakinaraziko zaio. Jakinarazpen hori izanen da zerbitzuan alta emateko aginduaren pareko; bertan zehaztuko da zer prestazio mota emanen dioten, zenbat orduz eta zer tarifa dagokion. Era berean, oinarrizko gizarte zerbitzuari eta dagokion profesionalari jakinaraziko zaie.

e) Azkentzea edo etetea:

Azkentzea: Honako egoera hauengatik gertatuko da:

1. Interesdunak hala nahi izateagatik edo uko egiteagatik.

2. Zerbitzua erabiltzeagatik horretarako behar diren baldintzak bete gabe, edo baldintzak betetzeari uzteagatik.

3. Ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

4. Bizilekua beste udalerri batera aldatzeagatik, zahar egoitza batean sartzeagatik edo heriotzagatik.

5. Gerora sortutako arrazoiak direla eta, zerbitzua ematen segitzeko ezintasun materiala gertatzeagatik.

6. Hiru hilabete baino gehiagotan zerbitzua etenda edukitzeagatik.

7. Egoera hobetzeagatik edo ELZaren esku-hartzea ekarri zuten arrazoiak gainditzeagatik.

ELZtik ateratzeko, oinarrizko gizarte-zerbitzuko gizarte-langileak agiri bat sinatu beharko du, non jasoko baitira erabiltzailearen identifikazio-datuak eta baja emateko arrazoiak, bai eta zerbitzua emateari uzteko eguna ere.

Behar den organoak zerbitzuan baja emateko ebazpena emanen du, adierazirik arrazoia eta ebazpenak ondorioak izanen dituen eguna.

Bajaren arrazoiak bigarren eta hirugarren kasuak badira, ebazpena eman aurretik entzunaldia emanen zaio interesdunari.

Etenaldia: zerbitzua aldi baterako emateari uztea izanen da ondorioa.

Gehienez ere 3 hilabete iraunen du.

Lehen hilabetean dagokion tarifa kobratuko da.

Zerbitzua interesdunek eskaturik abiaraziko da berriz. Hilabete baino etenaldi laburragoetan, laguntza berehala berrezarriko da. Etenaldia hilabete baino luzeagoa baldin bada, eskaria zuzenean sartuko da itxaron-zerrendan.

f) Ebaluazioa, jarraipena eta berrikuspenak:

–Jarraipena eta balorazioa:

Behin zerbitzua hasita, etxeko laguntza-zerbitzuaren ardura duen lantalde teknikoak kasuaren jarraipena eginen du, eta hura dagokion espedientean jasoko da.

Ofizioz, eta PFEZaren aitorpen berri bat dagoenean indarrean, eguneratuko dira familia-unitatearen datu ekonomikoak eta dagokion tasa. Aitorpen hori uztaileko lehenbiziko hamabostaldian aurkeztu beharko da oinarrizko gizarte zerbitzuan. Behin esleituta, ikusten bada emandako datuak okerrak direla, zuzendu eginen dira.

–Berrikuspena:

Behin zerbitzua baietsita, aldatzen ahalko dira bai prestazioaren edukia bai esleitutako denbora, erabiltzailearen egoera aldatu baldin bada hasierako baiespena eman zenetik.

Interesdunak eskaturik gertatzen ahalko dira aldaketak. Horretarako, eskaera aurkeztu behar du, berak sinatua edo, bestela, oinarrizko gizarte zerbitzuko profesionalak proposatu beharko du, ikusirik baiespena ekarri zuen egoeran gertatu diren gorabeherak.

Zerbitzua emateko ezarritako ordutegiak ere berrikusten ahalko dira; hala, toki-erakundeak behar diren aldaketak egiteko eskubidea izanen du, bai erabiltzailearen egoerari bai aldi bakoitzean dagoen eskariari egokiturik.

Nolanahi dela ere, aldaketa izapidetzeko, dagokion balorazio teknikoa egin beharko da.

g) Prozedura berezia.

Premia larriei erantzuteko, oinarrizko gizarte zerbitzuak proposamen arrazoitua eginez gero, berehala abiatuko da etxeko laguntza-zerbitzua, horrek galarazi gabe geroago izapidetzea, ezarritako prozedurari jarraikiz.

13. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

a) Eskubideak: Etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileek honako eskubide hauek izanen dituzte:

–Banakako esku-hartze planaren berri izatea.

–Laguntza modu egokian jasotzea, ebazpenean zehazten den eduki eta iraupenarekin.

–Aukerako beste baliabide batzuk egokiagoak badira, haietara bideratuak izatea.

–Laguntzaren araubidean gertatzen diren aldaketen berri garaiz izatea.

–Zerbitzua hartzean edozein gorabehera izanez gero, kexa aurkeztuz erreklamatzea.

b) Betebeharrak: Etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileek honako betebehar hauek izanen dituzte:

–Behar den informazio guztia ematea, ezagutzeko prestazioaren beharra ekartzen duten inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak.

–Jarrera egokia eta laguntzazkoa agertzea, prestazioa gauzatzeko .

–Ez eskatzea banakako arreta programatik kanpoko lan edo jarduerarik.

–Zerbitzuko langileak tratatzea haien duintasunari zor zaion begirunearekin.

–Prestazioaren kostuan parte hartzea, beren ahalbide ekonomikoaren arabera, dagokion ordaina ordainduz, hala behar badu, bai eta zerbitzua ematerik ez dagoenean ere erabiltzaileari egozteko moduko arrazoiak tarteko.

–Egoera pertsonal, familiar, sozial edo ekonomikoan gertatzen zaien edozein aldaketaren berri ematea, baldin badakar etxeko laguntza zerbitzua aldatzea, etetea edo azkentzea.

1. ERANSKINA.–ESKU-HARTZE TEKNIKOAREN PROTOKOLOA

Honako hauek behar ditu etxeko laguntza-zerbitzuaren esku-hartzea zehazteko beharrezkoa den esku-hartze profesionalaren prozesuak:

a) Eskaerari harrera egitea eta aurkeztea:

Profesionalaren eta eskatzailearen arteko lehen harremana da; aukera ematen du hastapenean adierazitako eskariari harrera egiteko, premien lehen balorazioa egiteko, lehen erantzuna emateko eta erreferentziazko harreman profesionala sortzeko.

Zer eskatzen den, eskaria nork aurkezten duen eta zerbitzua norendako eskatzen den, horien guztien berri izanen du profesionalak.

Une horretan, baliabidearen berri ematen da, eta horrek laguntzen du izan daitezkeen espektatibak argitzen; orobat, argibideak eta aholku ematen dira etxeko laguntzarako izan daitezkeen beste baliabide batzuez edo eskariari lehen erantzuna ematen ahal lioketen bestelakoez.

Baliabide honen aplikazioaren komenigarritasuna baloratuta, eskabide-eredua emanen zaio eskatzaileari. Hartan zehazten da ekarri behar duen dokumentazioa.

b) Kasuaren azterketa: Balorazio tresnak erabiliz, beste baliabide batzuekin koordinatuz (osasuna, hezkuntza), etxean bisitak eginez eta erabiltzailearekin eta sostengu sare informalarekin solastatuz, bai eta onuradunak ekartzen duen dokumentazioaren bidez ere, informazioa biltzen da honako hauen gainean: bizikidetza-unitatearen egoera soziosanitarioa, eta zer baliabide dituzten egoerari aurre egiteko pertsonak, familiak eta sostengu sare informaleko beste batzuek (auzoak, komunitatea).

c) Egoeraren diagnosia, honako hauek zehazteko:

–Erabiltzailearen premia zein den.

–Erabiltzaileak bere kasa asetzen ahal dituen premiak.

–Zer premia betetzen ahal dituen haren laguntzan parte hartzen duen sostengu-sare informalak (familia, auzoak, boluntarioak...).

–Zer premia gelditzen diren bete gabe erabiltzailea etxean atxikitzeko, eta horietarik zenbat har litzakeen ELZak bere gain eta horretarako zer beste baliabide behar liratekeen.

d) Banakako laguntzaren proposamena edo esku-hartzearen diseinua, honako hauek zehazteko:

–Esku-hartzearen helburuak.

–Egin beharreko lanak/jarduketak.

–Laguntzaren maiztasuna.

–Esku hartu behar duten profesionalak.

–Laguntzaren ordutegia.

–Laguntzaren iraupena.

–Alderdien konpromisoak.

–Koordinazio premiak, bai barnean, jarraipena jarraitua egiteko, bai kanpoan, koordinazioa egin behar den zerbitzuekin, eta horretarako erabili behar den sistema.

–Erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren kalkulua.

e) ELZak erabiltzaileei eta familiari ematen dien laguntzaren planteamendua, eta konpromisoak formalizatzea egin beharreko lanen gainean eta tarteko diren guztien dedikazio denboraren gainean.

f) Esku-hartzearen hasiera: familia-langilearen esku-hartzearekin abiatzen da, zuzeneko laguntza emanez programatutakoa aplikatuz, eta malgutasun eta egokitasun maila handia izanik erabiltzailearen egoeraren bilakaerari dagokionez. Lehenbizian, funtsezkoa da baloratzea ea hasierako laguntza egokia den, ea bestelako sostengurik behar duen, eta ea aski diren laguntzarako ematen den denbora nahiz esku hartze planean ezarritako jarduketak. ELZaren laguntzaren hasieran, prestazioaren lehen egunean, gizarte-langilea eta familia-langilea izanen dira hartzailearen etxean, alderdi guztiek sina dezaten konpromisoen kontratua.

g) Jarraipena eta ebaluazio jarraitua: Jarraipenean, atzematen ahal dira banakakoarendako proiektuan aldaketak egitea dakarten egoerak. Baldin funtsezko aldaketarik izan bada (esaterako familia-unitateko kideen aldaketa, edo hobekuntza bat autonomian edo gizarte eta familiaren sostenguan, sostengu ekonomikoan, etab.) kasua berriz baloratuko da. Aldaketak beste baloraziorik ez baldin badakar, esaterako ordutegiaren aldaketa, langileena, etab., banakako proiektuan aplikatuko da.

Itxaron-zerrendan daudenen egoerak gehienez ere urtebetean berrikusiko dira.

Espedienteari agiri hauek gehituko zaizkio:

–Gizarte egoerari buruzko txostena.

–Mendekotasuna baloratzeko tresna.

–Zerbitzua abiatzeko proposamena.

–Banakako laguntzarako proiekturako proposamena.

–Zerbitzuaren baldintzen gaineko dokumentua.

–Alderdiek konpromisoak hartuz gero, haien gaineko dokumentua.

Eskaria eta balorazio profesionala erregistratuko dira behar diren euskarri dokumentaletan (espedientea) eta informatikoetan (SIUSS).

2. ERANSKINA.–ELZ-A ESKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

ELZa emateko eskabidea dagokion toki-erakundearen erregistroan aurkeztuko da, horretarako ereduan, eta horri honako agiri hauek erantsiko zaizkio, familia-unitatearen kide guztiei buruzkoa (9. puntuan ezarritakoari jarraikiz):

–NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.

–Osasun txostena, desgaitasunaren ziurtagiria edo mendekotasunarena, halakorik izanez gero.

–Erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria.

–Azken ekitaldi fiskaleko PFEZaren aitorpenaren fotokopia. Egin ez badu, PFEZaren aitorpen negatiboa, Ogasun Departamentuak emana, eta aurreko ekitaldiko diru-sarreren gordekinekin batera (nominak, pentsio eta/edo bestelako prestazioak hartu izanaren ziurtagiria, kapital higigarri eta higiezinaren etekinak), edo, halakorik ez bada, dagozkien diru-sarreren zinpeko aitorpena.

–9. puntuko gastu kengarriak PFEZaren aitorpenean eta datu fiskaletan frogatutakoak izanen dira, eta honako hauetatik datozenak:

  • Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.
  • Familia-unitateko kideen mendekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bestelakoak...

Bizikidetza-unitatearen egoera nolakoa den, beste agiri batzuk aurkezteko errekerimendua egiten ahalko da, baldin behar badira eskabidearen gaineko ebazpena emateko.

Entitatearen esku dagoen dokumentazioa ez da aurkeztu beharko, ez eta hark zuzenean eskuratzen ahal duena ere.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 3. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

2026KO TARIFAK

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da hartaz arduratuko den enpresarekin hitzartutako adjudikazio-prezioa: 9,02 euro/otordu (BEZa barne).

Baldin kontratua adjudikatzen bada aurretik ezarritakoa ez den beste prezio batean, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

25,20 euro da gainerako zerbitzuen 2026ko tarifak kalkulatzeko prezio publikoa.

(Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera).

4. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA KULTUR ETXEKO ARETOAK ETA UDALAREN BESTE LOKAL BATZUK ERABILTZEKO

Kontzeptua

1. artikulua. Arau honetan prezio publikoak ezartzen dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Kultur Etxeko aretoak eta Udalaren beste lokal batzuk erabiltzeko, bai eta, zenbaitetan, ikus-entzunezko materialak ere erabiltzeko, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dien, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena emanen da Udalbatzak udal lokalak erabiltzeko onetsitako arauen arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

7. artikulua. Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak:

a) Kultur ekitaldiak.

b) Kirol ekitaldiak.

c) Udal batzorderen batek babesturiko taldeen ekitaldiak.

Ordaindu beharra duten ekitaldiak

8. artikulua. Ordaindu beharko da ekitaldi mota hauek egiteko:

a) Merkataritza arloko ekitaldiak.

b) Politika arloko ekitaldiak.

c) Sindikalismo arloko ekitaldiak.

d) Agur zibilak.

Betiere, Udalak eskubidea izanen du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, baldin eta bat egiten ez badute Udalaren xede eta helburuekin.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 4. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA KULTUR ETXEKO ARETOAK ETA UDALAREN BESTE LOKAL BATZUK ERABILTZEA

2026KO TARIFAK

EUROAK

I. EPIGRAFEA

A) Ekitaldi aretoa

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

43,70

B) Erabilera anitzeko aretoa

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

27,00

C) 2. aretoa

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

18,90

II. EPIGRAFEA

Multimedia proiektagailua alokatzea

43,15 saio bakoitzeko

5. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN HIRITAR-ZENTROKO LOKALAK ERABILTZEKO

Kontzeptua

1. artikulua. Arau honetan prezio publikoak ezartzen dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Hiritar-zentroko aretoak erabiltzeko, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dien, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Baimena.

5. artikulua. Baimena emanen da Udalbatzak udal lokalak erabiltzeko onetsitako arauen arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

7. artikulua.

–Kultur ekitaldiak.

–Kirol ekitaldiak.

–Udal alorren batek babesturiko taldeen ekitaldiak.

Ordaindu beharra duten ekitaldiak

8. artikulua. Enpresek edo erakunde pribatuek antolaturiko jarduerak.

Betiere, Udalak eskubidea izanen du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, baldin eta bat egiten ez badute Udalaren xede eta helburuekin.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 5. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA HIRITAR-ZENTROKO LOKALAK ERABILTZEA

2026KO TARIFAK

EUROAK

Areto soziala

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

43,70

Gimnastika gela

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

27,00

Eskulan gela

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

18,90

Erabilera anitzeko gela

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

31,05

Telebista gela

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

30,00

Arreta zuzena izateko bulegoa

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

8,00

6. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA PODOLOGIA ZERBITZUAK EMATEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Podologia zerbitzua erabiltzea da zergapeko egintza.

Kudeaketa-arauak

3. artikulua. Zerbitzuaren onuradunak izanen dira 65 urtetik gorakoak, edo adin hori uneko urtean beteko dutenak, edo %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eskaera egitean, eta zerbitzua eskatu dutenek ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Udal bulegoetan bilduko da prezio publikoa.

6. artikulua. Hitzordua erreserbatzeko bidea:

1) Interesdunak zerbitzua eskatuko du Udaleko Bulego Bakarrean, kontuan harturik zerbitzu bakarra eskatzen ahalko dela eta hura jaso artean ez dela besterik eskatzen ahalko.

2) Ezarritako denbora (20 minutu) baino gehiago behar duenik bada, orduan bai erreserbatzen ahalko da txanda bat baino gehiago egun berean. Interesdunak egoera horren berri emanen du eta lehenago podologoaren preskripzioa beharko da.

7. artikulua. Eskatutako podologia zerbitzuko hitzordura ezin bada agertu, beste pertsona batek hitzordu hori betetzen badu soilik itzuliko da kobratutakoa.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 6. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PODOLOGIA ZERBITZUAK ARAUTZEN BAITIRA

2026. URTEA

Podologia zerbitzua Tafallan erroldaturikoendako, baldin eta

–65 urtetik gorakoak badira edo adin hori uneko urtean beteko badute

–edo %65eko edo hortik gorako desgaitasuna badute

12,40 euro

7. ARAU FISKALA, LUDOTEKA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpenaren xedea udal ludoteka izeneko zerbitzua erabiltzea da, bertan egiten diren modalitate edo atalkako zerbitzu guztietan.

Zerga-egitatea eta ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga-egitatea, hura egitetik sortzen baita zerga-betebeharra, gauzatzen da ludotekarako abonua edo sarrera eskatzearekin. Era berean, une horretan berean hasten da zerga ordaindu beharra ere, zeren eta kontsideratzen baita orduan sortzen dela ematen diren zerbitzuen onura, ordain gisa prezio publiko bat daukana.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezartzen den prezio publikoa ordaintzera beharturik daude ludotekaren zerbitzua erabiltzeko oinarrizko Erregelamenduan aipatzen diren pertsona fisikoak, zerbitzuaren hartzaile izateko inskribatuak gertatzen direnak.

Zergadunaren ordezkoa izanen da, ondorio guztietarako, adingabearen legezko ordezkaria.

Kuota eta kobrantza zehaztea

5. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa eranskinean finkatuko da, eta izena ematen den une berean eskatuko da ordaintzeko, kontsideratzen baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen. Udal bulegoetan bilduko da prezio publikoa.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.

Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

Kudeaketa-arauak

6. artikulua. Udal zerbitzu honen onuradun izan daitezkeen eta ludotekan izena emateko interesa duten pertsonek zerbitzurako prestatzen den lokalean agertu beharko dute, haien legezko ordezkariarekin batera, eta bertan egiten ahalko dute izen-ematea, behar den bezala esaten zaien gisan.

Iraungitzea

7. artikulua. Pertsona bat zerbitzuaren onuradun bihurtzen duen izen-emateak denboraldiaren bukaera arte balioko du, eta, beraz, hurrengoaren hasieran berriz ere egin beharko dira inskripzioa eta prezio publiko osoaren ordainketa.

8. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko eskubidearen hasiera eta bukaerarako adinaren mugari dagokionez, lehenbizikorako beharrezkoa izanen da gutxieneko adina izatea; bigarren edo gehieneko adinaren kasuan, berriz, denboraldiaren barrenean gertatzen bada, ez da orduantxe onuradun izaera galduko, baina besterik gabe utziko zaio izateari hasitako denboraldi hori burutzen denean, horretarako inolako baja edo aitorpenik izapidetu beharrik izan gabe.

Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Tafallako Udaleko Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPENA

10. artikulua. Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Tafallako Udaleko Ordenantza fiskal orokorra.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 7. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ LUDOTEKA ZERBITZUA ARAUTZEN BAITA

2026KO TARIFA

Ludobebe, 0-3 urte

Urte osoko txartela, familiako

30,70 euro

15 sarrerako bonua

15,35 euro

Eguneko sarrera

1,05 euro

Ludoteka, 4-9 urte

Urte osoko txartela, familiako

40,70 euro

10 sarrerako bonua

20,50 euro

Eguneko sarrera

2,20 euro

Gazte Lokala, 10-12 urte

Urte osoko txartela, familiako

30,70 euro

15 sarrerako bonua

15,35 euro

Eguneko sarrera

1,05 euro

Txartela berritzea (galtzeagatik edo bestelakoengatik)

3,10 euro

8. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO JANTOKI ZERBITZUA EMATEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako zerbitzuez baliatzen diren adingabekoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua.

3.1. artikulua. Hilabete osoetan eta aurretiaz ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

3.2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako zerbitzuaz baliatzen diren haurren gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek aurkeztu beharko dute beren diru-sarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena, eta horrekin batera ziurtagiri guztiak, besteak beste, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak, ikasturtea hasi aurreko urtekoak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko betebeharrik ez dutenek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria, adierazten duena ez dela aurkeztu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena.

–Nafarroako Gobernuan aurkeztutako agiria, adierazten duena ezen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena ez aurkezteko arrazoia dela zerga horren subjektu pasibo izateko adina diru-sarrerarik ez izatea.

Tarifen aplikazioa

4. artikulua.

4.1. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak zehaztuko dira arau honen eranskinean ezarritakoaren arabera.

4.2. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da honako zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpeneko familia-unitatearen zerga-oinarria zati matrikula egiten denean familiak dituen kide guztiak. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu banandu nahiz dibortziatzeko epaia dagoenean edo legezko neurriak daudenean ezkontzaz kanpoko seme edo alabarendako. Kasu horietan haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

4.3. artikulua. Errentaren azkeneko aitorpena edo 5. artikuluko bigarren paragrafoan zehaztutako diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako gehieneko kuota aplikatuko zaie.

ERANSKINA, 8. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO JANTOKI ZERBITZUA EMATEKO

2025-2026 IKASTURTEA

ERANSKINA.–OINARRIAK, EZARTZEN DITUZTENAK FAMILIEI APLIKATU BEHARREKO TARIFAK JANTOKI ZERBITZUA EMATEKO, 2025-2026 IKASTURTEAN, NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREKIN EGINDAKO HITZARMENEN BIDEZ FINANTZATUTAKO HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO UDAL IKASTETXEETAN ETA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENDEKO HAUR ESKOLETAN

Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.

1. Familia horiei aplikatu beharreko tarifak familiaren diru-sarreren eta aukeratutako ordutegi-modalitatearen arabera ordainduko dira, betiere Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe horretarako onartua baldin badu. Familia-unitatearen per capita errentaren arabera aplikatuko dira tarifak, dagokion taula erreferentziatzat hartuta, eranskin honen bosgarren oinarrian ageri direnen artetik.

Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

–Eskola: 0 euro.

–Jantokia: 95 euro.

Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Honako hau izanen da familia-unitatearen kontzeptua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan araututakoa:

"71. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua.

1.–Zerga honi dagokionez, ondokoak dira familia-unitateak:

a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak.

b) Legeria berekiaren araberako bikote egonkor batek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak.

c) Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko apartatuetan aipatzen diren betekizunak betetzen badituzte.

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Seme-alabekin, halaber, parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, aurrekoez bestelako egoeretan daudenak.

2.–Ezin da aldi berean bi familia-unitatetako kidea izan.

3.–Familia unitateko kideak zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera aintzat hartuko da, familia-unitateko kideren bat urtean hil ezean; izan ere, kasu horretan familia-unitateko gainerako kideek zergak, hildakoaren errentak barne, batera ordaintzea aukeratu ahal izanen dute.

Aukera hori ez da bidezkoa izanen, ezkontideetako bat hil, eta urtea amaitu baino lehen alarguna berriro ezkontzen denean."

2. Per capita errenta eta, ondorioz, aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira, halaber, honako bitarte honetan jaiotako haurrak: 2025eko urtarrilaren 1etik hasita, matrikula egin den Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxean ikasturtea hasten den egunera arte.

3. Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

4. Inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira erakunde ofizialek emandako indarreko agirien bidez.

5. Matrikula egin eta gero, ez da aldaketarik kontuan hartuko, salbu eta familia gurasobakarraren frogagiria aurkeztea, baldin eta aurkezten bada matrikula egin ondotik eta hura egin den haur-eskolan ikasturtea hasi bitartean; inguruabar hori, betiere, behar bezala justifikatu beharko da.

6. Era berean, familia-unitatearen diru-sarrerak nabarmen jaitsi badira 2025. urtean, eta ikasturtea hasi bitartean, errentak jasotzen zituen familia-unitateko kideren bat hil delako, inguruabar hori jasota uzten ahalko da, horren frogagiriak erantsirik.

7. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia-unitateko kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

Hirugarrena.–Familia-unitatearen urteko errenta eta per capita errenta kalkulatzea.

1. Familia-unitatearen errenta hau izanen da: familia-unitateko kide konputagarri izanik PFEZaren aitorpena egitera beharturik dauden familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenean ageri diren likidazio oinarrien batura (550 laukia).

2. Per capita errenta lortzeko, "familia-unitatearen errenta zati familia-unitateko kideak" eginen da. Familia-unitatea arestian azaldu bezala zehaztuko da, eranskin honen bigarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

3. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2024ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko dira familia-unitatearen diru-sarrerak. Aitorpena egitera behartuta ez badaude, hori frogatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, bestelako errentak edo diru-sarrerak jasotzen direla frogatzen duten agiriekin batera. Azken buruan, diru-sarreren zinpeko deklarazio bat aurkezten ahalko da, egoera sozioekonomikoa frogatzen duen txosten sozial batekin batera.

4. Interesdunek berek aurkeztu beharko dituzte aipatutako agiriak.

5. Ezartzen den epearen barrenean 2024ko aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

Laugarrena.–Kuota ordaintzetik salbuestea.

1. Kuota ordaintzetik salbuestea baloratuko da haurra arrisku sozialeko edo psikosozialeko faktoreen mende dagoenean eta garapenean atzerapena duenean, egoera ekonomikoaren eta familiarraren arabera. Betiere, salbuespen hori onesteko, beharko da egoera hori frogatzen duen txosten sozial bat.

2. Kuotatik salbuesteko eskaera haur eskolako zuzendaritzak proposatuko du, udal honetako Alkatetzak onets dezan, gizarte zerbitzuek egindako txostenarekin batera. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko zaio, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

3. Dagokion tarifa Hezkuntza Departamentuak hartuko du bere gain.

Bosgarrena.–Murriztapenak.

1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

a) Familia arruntak:

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

JANTOKIKO TARIFA

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

> 15.000

95

12.400,01

15.000

95

10.700,01

12.400

95

9.300,01

10.700

95

7.980,01

9.300

84

6.650,01

7.980

84

5.500,01

6.650

66

4.500,01

5.500

58

3.350,01

4.500

56

< 3.350,01

52

b) Familia gurasobakarrak.

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK

JANTOKIKO TARIFA

Zenbateko honetatik
(eurotan)

Honetara
(eurotan)

> 15.000

84

12.400,01

15.000

84

10.700,01

12.400

84

9.300,01

10.700

84

7.980,01

9.300

66

6.650,01

7.980

66

5.500,01

6.650

52

4.500,01

5.500

42

3350,01

4.500

32

< 3.350,01

25

2. Bi senidek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.

Seigarrena.–Tarifen doikuntza.

1. Jantokiko tarifak ikasturtean zehar ordainduko dira, 10,5 hileko kuotatan.

2. Haurrek jantokiko kuota osoa ordaindu beharko dute ikasturte osoan zehar, kasu hauetan izan ezik:

–Haur berriak: haur eskolan sartu berri diren haurrek 10 hilekotan ordainduko dute jantokiko kuota.

–Matrikula ikasturtea hasita dagoenean egitea: hilekoak ordainduko dira hura egiten den hilabetetik aurrera. Hala ere, hilaren 15etik aurrera egiten bada (egun hori barne), lehen hileko ordainketa izanen da hileko tarifaren %50.

–Erabiltzailearen borondateari egotzi ezin zaizkion kausak: Hezkuntza Departamentuak ezarriko du zer epe eta baldintza egonen diren kasu hauetan jantokiko hileko kuota aldatzeko.

–Justifikatutako hutsegiteak: salbuespenez, jantokiko tarifa egokitzea baloratuko da, behar bezala justifikatutako hutsegite asko badago.

3. Hilabetea hasi ondoren nahitaezko baja gertatzen bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

Zazpigarrena.–Bajak.

1. Baja eskaera bat aurkeztu beharko dute haurraren matrikula egin ondoren haur eskolan baja eman nahi duten familiek.

2. Baja eman nahi bada ikasturtea hasi aurretik, baja eskaera eskabide orokorraren bidez aurkeztuko da Tafallako Udalaren Erregistroan (Nafarroa plaza 5, Tafalla), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein tokitan, Haur Eskolen Zerbitzuari zuzendua (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

3. Ikasturtea hasi ondoren, haur eskolan baja emateko eskaerak idatziz aurkeztu beharko dira, ikastetxeko zuzendaritzak emaniko inprimaki baten bidez.

4. Jantokiaren ordainagiria igor ez dadin, bajaren eskaera aurkezteko muga-eguna izanen da aurreko hilabeteko azken eguna.

5. Justifikatutako hutsegiteen kasuan, erabiltzaileak eskubidea izanen du plaza behar-beharrezkoa den epean soilik mantentzeko, betiere dokumentu bidez justifikatuta badago.

6. Tafallako Udalak eskumena izanen du familiak alegatzen duen kausa justifikatutzat hartzeko edo ez hartzeko, bai eta plaza zenbat denboraz gordeko zaion erabakitzeko ere.

7. Eskolara ez joateko arrazoia desagertu ondoren haurra ikastetxera itzultzen ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.

Zortzigarrena.–Ez-ordaintzeak.

Erakunde titularreko arduradunek bidezko lege-prozeduren bidez eskatuko dituzte familiek ordaindu gabe utzitako kuotak.

9. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA GAZTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO

Kontzeptua

1. artikulua. Arau honetan prezio publikoak ezartzen dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Gazte Etxeko aretoak erabiltzeko, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dien, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena emanen da Udalbatzak udal lokal horiek erabiltzeko onetsitako arauen arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

7. artikulua. Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak.

d) Kultur ekitaldiak.

e) Kirol ekitaldiak.

f) Udal batzorderen batek babesturiko taldeen ekitaldiak.

Ordaindu beharra duten ekitaldiak

8. artikulua. Ordaindu beharko da ekitaldi mota hauek egiteko:

e) Merkataritza arloko ekitaldiak.

f) Politika arloko ekitaldiak.

g) Sindikalismo arloko ekitaldiak.

Betiere, Udalak eskubidea izanen du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, baldin eta bat egiten ez badute Udalaren xede eta helburuekin.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 9. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA GAZTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEA

2026KO TARIFAK

I. EPIGRAFEA

1.–Ordenagailu guztiak (ordu erdiko tarteak)

Cyber-aretoa: gehienez 2 ordu

Jokoak: gehienez ere ordubete

0,75 euro

2.–Entsegu gela (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko)

Gehieneko jende kopurua: 10

5,95 euro

3.–DJendako edo bideosorkuntzarako aretoa (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko)

Gehieneko jende kopurua: 6

3,60 euro

4.–Sukaldea (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko, egunean)

18,25 euro

5.–Bilera gelak-tailerrak-erabilera anitzetakoa (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko, egunean)

18,25 euro

HILEKO TASAK

ENTSEGU GELA

ELEKTRONIKA ARETOA

2 orduko bi saio astean

35,80 euro

21,50 euro

2 orduko saio bat astean

21,50 euro

14,35 euro

Ordubeteko bi saio astean

21,50 euro

14,35 euro

Ordubeteko saio bat astean

11,90 euro

11,90 euro

–Gazte elkarteak: doakoak izanen dira taldeka egiten diren erabilera guztiak.

–Udal entitateak: doakoak izanen dira taldeka egiten diren erabilera guztiak.

10. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA PRESTAKUNTZA ZENTROKO ARETOAK ERABILTZEKO

Kontzeptua

1. artikulua. Arau honetan prezio publikoak ezartzen dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Prestakuntza Zentroko ikasgelak, bulegoak eta tailerra erabiltzeko, bai eta, zenbaitetan, ikus-entzunezko materialak edo tailerra ere erabiltzeko, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Eskaeren kudeaketa

2. artikulua. Prozedura.

2.a) Areto eskaerak horretarako prestatu den dokumentuan beteko dira, eta Tafallako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (bulego bakarrean dagoena), edo bestela egoitza elektronikoaren bidez. Posta elektronikoko helbide bat utzi behar da, harremanetan jartzeko.

2.b) Prestakuntza Zentroko arduradunak berretsi beharko du aretoa erabilgarria dagoela posta elektronikoaren bidez eskatutako egun eta orduetan. Mezu horretan esanen da aretoa lagatzeagatik ordaindu behar den prezio publikoaren zenbatekoa, guztira, bai eta aretoa erreserbatzeko zenbat ordaindu behar den ere (erdia konturako ordainketa gisa). Diru hori Udalaren kontuan sartu behar da 3 eguneko epean. Erreserba ordaintzen ez bada esandako epean, eskaera bertan behera geratu dela ulertuko da. Konturako ordainketa jaso eta gero, baimena izapidetuko da alkatearen ebazpen baten bidez. Interesdunak aretoa erabili baino lehen ordaindu behar du prezio publikoa osorik ordaintzeko falta dena.

2.c) Aretoa erabiltzeari uko egiten bazaio jarduera egin baino 48 ordu lehenago, bigarren ordainketaren zenbatekoa itzuliko da. Epe hori baino beranduago egiten bada, ez da ordaindutako zenbatekorik itzuliko.

2.d) Zentroko giltzak Udalean jaso eta itzuliko dira. Aretoan ez dela kalterik izan egiaztatuko da.

2.e) Kalterik izan bada, kanpoan zein barruan, eskatzaileari ordainaraziko zaizkio kaltetuta dagoena leheneratzeko gastuak.

2.f) Ez da garbiketa berezirik izanen Covid-aren protokoloarengatik; beraz, garbiketa beharrezkoa bada, eskatzaileak kudeatu eta ordainduko du.

2.g) Lokala garbi lagako da eta ohiko garbiketak baino ez dira eginen.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

3. artikulua. Prezio publikoa ordaintzeko obligazioa baimena ematen denean sortuko da.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dien, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera

5. artikulua. Baimena emanen da Udalbatzak udal lokalak erabiltzeko onetsitako arauen arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

7. artikulua. Ordaintzetik salbuetsirik daude udal batzorderen batek babesturiko edo onetsiriko ekitaldiak.

Ordaindu beharra duten ekitaldiak

8. artikulua. Ordaindu beharko da ekitaldi mota hauek egiteko:

a) Prestakuntza jarduerak.

b) Merkataritza arloko ekitaldiak.

c) Politika arloko ekitaldiak.

d) Sindikalismo arloko ekitaldiak.

Betiere, Udalak eskubidea izanen du halako ekitaldi batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, baldin eta bat egiten ez badute Udalaren xede eta helburuekin.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 10. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA PRESTAKUNTZA ZENTROKO IKASGELAK, BULEGOAK, TAILERRA ETA BESTE ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

2026KO TARIFAK

EUROAK

I. EPIGRAFEA

B) Ikasgelak (1 eta 2)

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

Lehen 150 orduak

Hurrengo orduak

Prezioaren barrenean sartzen da ordenagailu eramangarri baten edo proiektagailu baten erabilera, halakorik bada.

20,00 euro/ordu

10,00 euro/ordu

B) Tailerra

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean

Lehen 150 orduak

Hurrengo orduak

Tailerra argiztatzeaz gain, konexio elektrikoak ere erabiltzen badira (adibidez, soldadura ikastaroak eta abar), kWh franko kontsumituta, argindarraren kostu estimatua gehituko da, aurreikusita dagoen kontsumoaren arabera:

20,00 euro/ordu

10,00 euro/ordu

11. ARAU FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA TAFALLAKO UDALAREN TAFALLA KULTURGUNEKO ARETOAK ERABILTZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena. Ordenantza honen xedea da Tafallako Udalaren Tafalla Kulturguneko areto eta guneen erabilera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Udalarena den Tafalla Kulturguneak dauzkan aretoak erabiltzea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Prezio publikoaren subjektu pasiboak dira aipatu lokalak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Prezio publikoaren sortzapena eta ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da eta aretoa erabili baino 24 ordu lehenago, gutxienez, ordainduko da.

Erabilera

5. artikulua. Baimena emanen da honako erabilera-arau hauen arabera:

1. Tafallako Udalaren Tafalla Kulturguneko gune eta aretoak jabari eta zerbitzu publikoko udal ondasunak dira, batez ere kultur jardueretan erabiltzekoak, musika, antzerki, eszenografia, gorputz adierazpen eta plastika arloetan, eta tarteka, inguruabarren bat dela medio, beste jarduera mota batzuetarako erabiltzen ahalko direnak.

2. Tafallako Udalari dagokio instalazio honen funtzionamendua arautzea.

3. Indarrean dauden tarifei egokituko zaie kulturarako guneak erabiltzeko araubide ekonomikoa, salbu eta Udalak dohainik erabiltzeko baimena ematen dituen kasuetan; tarifa horiek arau fiskal honen eranskinean ageri dira.

4. Tafallako Udalak kontratuak edo hitzarmenak egiten ahalko ditu partikular edo entitateekin instalazioen erabilera arautzeko, denboraldi luze eta/edo jarraian erabili behar direnean (hiru edo sei hilabetez, denboraldi batez, urte osoan, etab.). Horretarako baldintza ekonomikoak eta bestelakoak hitzarmen horretan arautuko dira.

5. Erabiltzaileen kontura izanen dira:

I.–Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II.–Egile eskubideak ordaintzea, behar denean.

III.–Administrazioaren baimenak.

IV.–Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta desmuntatzea, betiere Udaleko langileek une bakoitzean ematen dituzten oharrei kasu eginez.

6. Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu, prest dituen udal langileak eta eskaerak zenbat diren begiratuz.

7. Udalak antolatzen edo babesten dituen jarduerek erabiltzeko lehentasuna izanen dute beti, entitate edo partikularrei emandako baimenen aurretik.

8. Oro har, instalazioak erabiltzen dituzten erakunde edo partikularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

I.–Erakunde antolatzaile guztiek beren gain hartuko dituzte eskatzen ahal zaizkien erantzukizun zibil, penal, administratibo zein laneko zergei buruzkoak, edo edozein tankeratakoak, eta beren ardura eta ez beste inorena izanen da haien erantzukizunpean eraginiko kalte-galerak ordaintzea, Udala erabat salbu geldituko delarik.

II.–Erakunde antolatzaileak agintari eta erakunde eskudunei eskatu beharko dizkie egitekoa den jarduerarako behar diren baimen guztiak.

III.–Instalazioak erabiltzeko eskaerak hamar egun lehenago bederen aurkeztu beharko dira, Udalaren Bulego Bakarrean.

Presako kasuak: pertsonek nahiz entitateek Tafalla Kulturguneko lokalak erabili behar izan eta, arrazoi bereziengatik edo halako presa izateagatik, erregelamenduzko izapideari jarraiki ez bazaio, beren eskabidea idatziz aurkeztuko dute Udalaren Bulego Bakarrean, gutxienez egun bat lehenago. Eskabide horretan azalduko dute aretoa zertarako nahi duten eta presaren arrazoia zein den.

IV.–Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen bertaratutako publikoak egiten dituengatik, entitate antolatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.

V.–Jarduera buruturik, erakunde antolatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko prest geldi daitezen, jarduera hasi aurretik zuten egoera berean. Instalazioaren langile arduradunek eman beharko dute horren gaineko ikus-onetsia.

VI.–Erakunde antolatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondatze edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak behar den likidazioa aurkeztuko dio, salbu eta bera egiten bada, zuzenean, beharrezko konponketen kargu, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

VII.–Udaleko zerbitzu teknikoek noiznahi ikuskatzen ahalko dituzte jarduera egiteko instalazio osagarrien muntatze eta desmuntatze lanak, eta entitate antolatzaileek onartu eta bete beharko dituzte horren gainean egiten dizkieten ohar eta jarraibide guztiak.

VIII.–Halaber, Udalak eskatzen ahalko dio antolatzaileari erantzukizun zibileko poliza bat kontrata dezala, egin beharreko jardueraren ondoriozko edozein ustekaberi aurre egin ahal izateko.

9. Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena izan ezik.

10. Baliabide teknikoak eta/edo ikus-entzunezkoak Udaleko langileek erabiliko dituzte, edo, bestela, Udalak kontrataturiko laguntzaile teknikoek, entitate antolatzaileak ekartzen dituen aditu behar bezala akreditatuekin koordinaturik eta Udalak adostasuna eman ondotik.

Salbuespenak

6. artikulua. Ezartzen diren kuotak ordaintzetik salbuetsirik daude honako jarduera hauek:

a) Tafallako Udalak eta herriko ikastetxeek antolatzen dituztenak.

b) Herrian egoitza soziala duten irabazi-asmorik gabeko kultur eta gizarte elkarteek antolatzen dituztenak, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan behar bezala erregistraturik badaude eta betiere eskaeraren xedeko ekitaldia doakoa bada.

c) Nafarroako Gobernuak eta berarekin lankidetzan ari diren entitateek antolatzen dituztenak.

d) "Tafallako eskualdeko espazio berria kudeatzeko atxikimendu-akordioa" sinatu duten udalek antolatzen dituztenak: Leotz, Beire, Berbintzana, Mendigorria, Murillo el Cuende, Oloritz, Pitillas, Puiu eta San Martin Unx.

e) Proiektu sozialak, kulturalak edo kirol arlokoak finantzatuz Udalarekin lankidetzan jardun duten entitateek antolatzen dituztenak, Alkatetzak ebazpena eman baino lehen aurretiko txostenarekin justifikatu beharrekoak.

f) Kultur ekitaldiak antolatzen dituzten pertsonak edo kolektiboak, eskaeraren xede den ekitaldia doan egiten denean.

g) Udalak berak antolatzen dituen jarduerak.

Tarifak

7. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira.

ERANSKINA, 11. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA TAFALLAKO UDALAREN TAFALLA KULTURGUNEKO ARETOAK ERABILTZEKO

2026KO TARIFAK

1. Orduak kontatzen hasiko dira jardueraren muntaketa abiatzen denetik desmuntatzen den arte, barnean direla prestakuntza, entseguak eta jarduera bera. Nolanahi ere, denbora ez da kontatuko Kulturgunea itxita eta jarduerak gauzatu gabe dauden bitartean.

ERABILERAREN PREZIOA
(ORDUA EDO HORREN ZATIA)

ARETOAK ALOKATZEA

1

Areto nagusia

113,75 euro

Barnean da laguntza teknikoa, arau fiskal honen 5.10 artikuluari jarraikiz

2

Zinema aretoa

2.1

46,60 euro

Laguntza teknikorik gabe

2.2

70,35 euro

Laguntza teknikoarekin

3

Diziplina anitzeko aretoa

3.1

90,00 euro

Laguntza teknikorik gabe

3.2

113,75 euro

Laguntza teknikoarekin

Atezaintza, Tafalla Kulturgunea irekitzeko ordutegitik kanpo, beharrezkoa bada

28,70 euro ordua edo horren zatia

AGUR ZIBILAK

4

Diziplina anitzeko aretoa, agur zibiletarako

Ekitaldiaren lehen ordua

113,75 euro

Laguntza teknikorik gabe

Ekitaldiaren gainerako orduak

30,70 euro ordua edo horren zatia

Laguntza teknikoarekin, beharrezkoa bada

Atezaintza, Tafalla Kulturgunea irekitzeko ordutegitik kanpo, beharrezkoa bada

28,70 euro ordua edo horren zatia

2. Baldin, aurretik erreserba eginik, toki bat erabiltzen bada erabaki baino denbora gehiagoz, kobratuko da benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona.

12. ARAU FISKALA, JUBILOTEKA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Jubiloteka zerbitzua erabiltzea da zerga-egitatea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua.

3,1. Prezio publiko horien subjektu pasiboak izanen dira jubiloteka zerbitzua erabiltzen duten pertsonak.

3.2. Zerbitzu honen onuradunak izaten ahalko dira Tafallan edo Orbaibarko udalerrietan erroldatuta daudenak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

–65 urtetik gorakoak edo adin hori uneko urtean beteko dutenak.

–Edo adin hori baino gazteagoak izan arren, eritasun neurodegeneratibo bat dutenak (iktus, parkinson, dementzia, etab.).

–Edo, salbuespen gisa, eta betiere irizpide teknikoei jarraikiz, beren autonomian dituzten mugengatik bestelako baliabide soziokulturalak erabili ezin duten pertsonek, beren garapen pertsonal eta familiarrerako zerbitzu hau onuragarritzat jotzen bada.

Kudeaketa-arauak

4. artikulua. Zerbitzua eskatzeko prozedura.

Jubilotekan parte hartzeko interesa dutenek Tafallako Udalean eskatu beharko dute, Bulego Bakarrean, Gizarte Zerbitzuan eta Udalaren web-orrian eskuragarri egonen den eskabide-eredu bat betez.

Gizarte Zerbitzuak egiaztatuko du baldintzak betetzen diren ala ez, haren egokitasuna baloratuko du eta horretarako informazio osagarria eskatzen ahalko du (medikuaren txostena, desgaitasunaren ziurtagiria eta balorazio horretarako beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri). Ondoren, kontuan hartuz dauden lekuen eskuragarritasuna, eginen ditu txosten bat eta Alkatetzaren ebazpen-proposamen bat, eskaera baiesten edo ezesten dela adierazten duena.

Ematen den ebazpena interesdunari edo haren legezko ordezkariari jakinaraziko zaio gehienez ere hamar eguneko epean, eta hartan jasoko da zerbitzua baietsi edo ezetsi zaion, edo itxaron-zerrendan sartu duten.

5. artikulua. Ordaintzeko betebeharra sortzen da Alkatetzaren erabakiaren arabera ebazpen baten bidez eskaera onartzen den unean.

6. artikulua. Hamabost eguneko probaldi bat ezarriko da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak baloratu dezan haren egokitasuna, jubilotekako monitoreak emandako informazioan oinarrituz.

7. artikulua. Prezio publikoa ordainduko da kargua helbideratuz eskabidean emandako kontu zenbakian.

Prezio publikoa aldez aurretik ordainduko da, hilabete osoka, salbu eta 15 eguneko probaldia iragan eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak baloratzen badu baliabide hori ez dela egokia pertsona horrendako. Kasu horretan hamabostaldi hori bakarrik kobratuko zaio.

Prezio publikoaren kargua hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunetan eginen da; aitzitik, zerbitzua hilabetea hasi eta gero ematen hasten bada, kargua hurrengo hilabetearen lehenengo bost egunetan eginen da, dagokion hilabeteko ordainketa aurreratuarekin batera.

8. artikulua. Azkentzea edo etetea.

Zerbitzua azkenduko da honako kasu hauetan:

1. Interesdunaren borondatez.

2. Probaldia ez gainditzeagatik.

3. Erabiltzailearen mendekotasun mailak ezinezko egiten badu erantzun ahal izatea haren beharrei eta taldeak dituenei, taldearen jardueren garapena eragozten duten portaerak dituelako edo taldean egokitzen ez delako.

4. Zerbitzua etenda edukitzen bada hilabetean baino gehiagoan.

Zerbitzuan baja emateko, zerbitzu horretako gizarte-langile edo animatzaile soziokultural arduradunak agiri bat sinatu beharko du; agiri horretan, erabiltzaileari dagozkion datuak eta baja emateko arrazoiak azalduko dira, bai eta zerbitzua emateari utziko dion eguna ere.

Behar den organoak zerbitzua uzteko ebazpena emanen du, eta hartan arrazoia eta ondorioetarako data agertuko dira.

Bajaren arrazoiak bigarrena eta hirugarrena badira, ebazpena eman aurretik entzunaldia emanen zaio interesdunari.

Etenaldia: zerbitzua aldi baterako etenen da, gehienez ere hilabetean. Bitarte horretan lekua gordeko da eta dagokion tarifa kobratuko da.

Etenaldia bukatzen denean ez badago itxaron-zerrendarik, luzatu ahalko da lekua gordetzeko epea, eta dagokion tarifa kobratuko da, gehienez ere bi hilabetez.

Interesdunak eskaturik hasiko da berriz zerbitzua.

Tasaren kudeaketa baja gertatzen denean:

–Azkentzea gertatzen denean, ordainketa honela eginen da:

  • Baja gertatzen den hilabetea osorik kobratuko da.
  • Probaldian, azkentzea gertatzen bada teknikari arduradunek zerbitzuaren egokitasuna baloratu ondoren proposaturik, hamabostaldi hori bakarrik kobratuko da.

Tarifa:

9. artikulua. Jubiloteka zerbitzua erabiltzeko tarifak eranskinean ageri dira.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, 12. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA JUBILOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO

2026KO TARIFAK

Tarifa, erabiltzaile eta hilabete bakoitzeko: 41,00 euro.

0. ORDENANTZA FISKALA
ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

I. KAPITULUA.–PRINTZIPIO OROKORRAK

Xedea

1. artikulua. Honako ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea.

2. artikulua. Tokian tokiko ordenantza fiskalek, eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere –halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan– agintzen duten bezala, guztioi dagokigu zergak ordaintzeko betebeharra, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen dira aplikatu foru lege batean espresuki ezartzen diren hobari fiskalak baizik, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zerga-egitatearen edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik harago hedatzeko.

Aplikazio-eremua

3. artikulua. Ordenantza fiskalek arauak udal-mugarte osoan betearaziko dituzte.

II. KAPITULUA.–TRIBUTU-HARREMANERAKO ELEMENTUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea betebehar bat da, izaera juridikoa edo ekonomikoa duena, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zerga-egitatearen zehaztapena, eta aipatuko du lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den.

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridiko bat da, zeina zergak ordaintzera beharturik baitago, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona fisiko edo juridiko bat da, zeinari ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularrak ezartzen baitio zerga-egitatetik datorren zerga, bakarka edo modu solidarioan.

Zergadunaren ordezkaria subjektu pasibo bat da, zeina behartua baitago betetzera zerga betebeharraren prestazio material eta formalak, ordenantzak hala beharturik eta zergadunaren ordez.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen jasogabeak, ondasun erkidegoak eta gainerako entitateak, baldin eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, bereizitako ondare bat osatzen badute, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeena.

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga-betebeharraren gainerako elementuak ezin dira aldatu partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, ukatu gabe berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak.

Egoitza fiskala

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea beren ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, beren egoitza soziala, bertan baldin badago zentralizatua haien administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokia izanen da.

Udal administrazioak subjektu pasiboei eskatzen ahal die beren egoitza fiskala aitor dezatela. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, jakinarazi egin beharko dio, horretarako berariazko aitorpena eginez. Administrazioari dagokionez, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko, harik eta zerga aitorpen hori aurkezten ez den arte. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzen dezake subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. artikulua. Karga-oinarritzat hartuko da:

a) Zerga-egitatea zergapetze modulutzat kalifikatzea, zerga-zorra kopuru finkotan zehazten denean.

b) Zerga-egitatearen kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, azkenean zerga-zorra zehazteko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, udal administrazioak kontuan hartutakoa. Horri buruz, eta kasuan-kasuan, behar diren murriztapenak egin ondoren, tasa egokia aplikatuko zaio, azkenean zerga-zorra zehazteko.

9. artikulua. Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zerga-egitateak jarraitutasunez gertatzen badira.

III. KAPITULUA.–ZERGA-ZORRA

Kuota zehaztea

10. artikulua. Kuota honela zehaztuko da:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Ordenantza partikularretan finkatutako tarifen arabera. Tarifa horiek aplikatuko dira karga-oinarriaren gainean.

c) Zerga-oinarriaren balioari aplikatuz dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa.

d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztiendako, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa banatuz subjektu pasiboen artean, nork berea ordain dezan, bat etorriz dagokion ordenantzan finkatutako moduluekin.

Salbuespenak eta hobariak

11. artikulua. Honetan jarraikiko zaio xedaturik dagoenari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi dituen edo etorkizunean onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan.

Zerga-zorra

12. artikulua. Zerga-zorra da subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua. Kopuru horretan zerga-kuota sartzen da eta, hala behar denean, kontzeptu hauek gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Aurrekontuen Legean zehaztutako berandutze-interesa.

c) Tributuei buruzko Lege Orokorraren 52. artikuluko 3. apartatuan aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu-errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Erantzukizuna zerga-zorra ordaintzean

13. artikulua. Zerga-egitatean bi titular edo gehiago batera agertzen badira, zergapeko solidarioak dira denak udal ogasunaren aurrean. Salbuespen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak adierazten badu subjektu pasiboekin batera beste erantzulerik badela, izaera nagusikoa edo subsidiariokoa subjektu pasiboekiko, ulertuko da erantzukizuna solidarioa dela beti, nor bere graduaren barrenean.

14. artikulua. 6. artikuluko b) apartatuak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoetako partaidekideek edo titularkideek solidarioki erantzun beharko dute entitate horien zerga-betebeharretan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. artikulua.

1) Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arin, omisiozko nahiz iruzurrezkoen erantzule izanen dira subsidiarioki horien administratzaileak, baldin, asmo txarrez edo zabarkeria larriz, ez badituzte egiten hautsitako zerga-betebeharrak betetzeko beren ardurapeko egintza beharrezkoak, edo onartzen badute beren mendeko direnek egin behar dutena ez egitea, edo hartzen badute arau-hauste horiek ekartzen dituen erabakirik. Halaber, administratzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin ordaindu gabeko zerga-betebeharrik uzten badute beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek.

2) Sozietate edo, oro har, entitateetako administratzaileak, sindikoak, kontu-hartzaileak, porrot edo konkurtsoen likidatzaile diren aldetik, baldin eta, zabarkeriaz edo fede gaiztoz, ez badituzte egiten beharrezko diren zuzemenak erabat betetzeko sortu diren eta subjektu pasibo bakoitzari egozten ahal zaizkion zerga-betebeharrak, entitateari dagokionez haiexek izanen dira erantzule subsidiarioak, baina era solidarioan, duten graduaren neurrian.

16. artikulua. Zerga-betebeharren erantzule solidario izanen dira, betebehar horiek ukitu ez arren, iruzur gisa kalifikatzen diren zerga arloko hausteetan doloz eragile diren guztiak, edo, era berean, subjektu pasiboarekin zuzenki eta nagusiki lankidetzan ari direnak.

17. artikulua.

1) Erantzukizun subsidiarioa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen zorrak kobraezin deklaratzea aldez aurretik, horrek deusetan galarazi gabe, baina, deklarazio horren aurretik bidezko diren kautela-neurriak hartzea.

2) Administrazio ekintza erantzule subsidiarioen gain bideratzeko, aldez aurretik administrazio jarduketa bat beharko da, arauei jarraikiz jakinaraziko dena, eta une hartatik aurrera haiek subjektu pasiboaren eskubideen jabe eginen dituena. Erantzuleari diru-sarrera egiteko emanen zaion borondatezko epea iragan ondoren, ordainketa egiten ez badu, besterik gabe derrigorrezko diru-bilketan aurreikusitako errekargua gehituko zaio erantzukizunari, eta zorra bide hori erabiliz galdatuko zaio.

Zerga-zorra azkentzea

18. artikulua. Zerga-zorra arrazoi hauengatik azkenduko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu duelako.

c) Kaudimengabezia frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

19. artikulua. Bitartekoei, moduari, epeei eta sortzen dituen gainerakoei dagozkienez, udal ordainarazpenen ordainketa arautuko da diru-bilketari buruz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen IV. kapituluko 5. atalean ezartzen diren preskripzioen bidez.

20. artikulua. Honako eskubide eta ekintza hauek lau urteren buruan preskribatuko dute:

a) Subjektu pasiboen alde:

–Zerga-zorra zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, epea zenbaturik sortzapenaren egunetik hasita.

–Likidatutako zerga-zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.

–Zerga arloko zehapenak ezartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik hasita.

b) Administrazioaren alde, sarrera bidegabeak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

21. artikulua.

a) Aurreko artikuluaren a) apartatuak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

–Edozein ekintza administratibo egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dela, eta haren asmoa bada zerga-egitate bakoitzagatik sortutako ordainarazpena aitortzea, erregularizatzea, ikuskatzea, segurtatzea, egiaztatzea, likidatzea eta biltzea.

–Edozein motatako erreklamazio edo errekurtso aurkezten bada; udal administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez duenean hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

–Subjektu pasiboak edozein jarduketa eginda zerga-zorra ordaindu edo likidatzeko.

b) Aurreko artikuluaren b) apartatuaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da diru-sarrera bidegabea itzultzeko subjektu pasiboak egiten duen edozein ekintza fede-emailerengatik, edo udal administrazioak egiten duen edozein ekintzagatik, bertan hori hala izan dela aitortzen bada.

22. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da; ez da beharrezkoa subjektu pasiboak eskatzea edo salbuespen gisa alegatzea.

23. artikulua. Behin-behinean azkendutzat deklaratuko dira subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia egiaztatuaren ondorioz ordaindu ezin izan diren zerga-zorrak, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko azkenduta geldituko da.

IV. KAPITULUA.–ZERGA ARLOKO ARAU-HAUSTEAK ETA HAIEN ZEHAPENA

Zerga arloko arau-hausteak

24. artikulua.

1) Zerga arloko arau-hausteak dira foru lege honetan eta toki-erakundeen ogasuna arautzeko beste lege-xedapen guztietan tipifikatutako eta zehatutako egiteak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2) Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako egiteak eta ez-egiteak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, honako hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Lege honen 62. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza ematera beharturik dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3) Legez arau-haustetzat hartzen diren egiteek edo ez-egiteek honako kasu hauetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Zerga arloko gaietan jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasuetan.

c) Erabakia kolektiboa denean, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zen bileran egon ez zirenendako.

4) Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako zergapekoen tributu egoera erregularizatzean, behar diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutze-interesa eskatuko da.

5) Toki administrazioak irizten badio arau-hausteak Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen, harik eta agintari judizialek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Fiskaltzak espedientea itzultzen ez duen arte.

Agintaritza judizialak zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6) Deliturik atzematen ez bada, toki-erakundeak segida emanen dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

25. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Astunak.

26. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da ez betetzea tributuen kudeaketan edozein pertsonari (subjektu pasiboa izan edo ez) eskatzen zaizkion zerga-betebeharrak edo -betekizunak, arau-hauste astunak ez direnean, eta horiek zehapena mailakatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. artikulua. Arau hauste astunak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea zerga-zor osoa edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki-erakundeak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da honako hauen gainean: zerga-kuota, ordaindu gabeko kopuruak eta bidegabe lorturiko onuren edo itzulketen zenbatekoa.

29. artikulua.

1) Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52 eurora bitarteko zehapena izanen du.

2) Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3) Arau-hauste larriei diru bidezko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik %150era bitartekoa, deusetan ukatu gabe 32. artikuluan aipatutako murriztapena.

4) Orobat, zilegi izanen da berandutze-interesak eskatzea borondatezko epea bukatzen denetik zerga-egoera bere onera ekartzen duen likidazioa egin arte iragandako denboraren arabera.

Zehapenen mailakatzea

30. artikulua.

1) Zehapenak mailakatzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin izana.

b) Toki-erakundearen ikerketa-lanei trabak jarri, uko edo aurka egin izana.

c) Arau-haustea egitean iruzurrezko bideak erabili izana edo beste norbaiten bitartez egin izana.

d) Aitorpenik aurkeztu ez izana edo aitorpen faltsu, osatugabe edo zehaztugabeak aurkeztu izana, horrek zerga-zorra gutxitzea badakar berekin.

e) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez izana edo berandu bete izana.

f) Eman gabeko datu, txosten edo aurrekarien garrantzia zerga kudeaketari begira, eta, oro har, betebehar formalak, kontabilitate edo erregistrokoak eta toki-erakundeari lagundu edo informatzekoak bete ez izanaren garrantzia.

2) Mailakatze irizpideak aldi berean aplika daitezke.

Aurreko e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak erabiliko dira, soil-soilik, arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko. Aurreko d) letran aipatzen den irizpidea erabiliko da, soil-soilik, arau-hauste astunei dagozkien zehapenak mailakatzeko.

Zehapen-prozedura

31. artikulua. Tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak egiteko administrazio egintzak zer organok eman behar dituzten, horiexek erabaki eta ezarriko dituzte zehapenak, interesdunari entzunaldia eman ondoren; betiere, behar den espedientea irekiko da aurretik.

Zehapena murriztea

32. artikulua. Zerga arloko arau-hauste astunen zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, baldin subjektu arau-hausleak edo, bestela, erantzuleak adierazten badu ados dagoela egiten zaion erregularizazio proposamenarekin.

33. artikulua.

1) Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean azkentzen da, edo preskripzioz.

2) Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko zerga-betebeharrak jaraunsleei transmitituko zaizkie, deusetan ukatu gabe legeria zibilean jaraunspena eskuratzeari buruz ezarritakoa. Zehapenak ez dira inoiz transmitituko.

3) Sozietateak edo entitateak desegin eta likidatu badira, halakoek betetzeko dituzten zerga-betebeharrak bazkide edo kapital-partaideei transmitituko zaizkie, eta haiek solidarioki erantzunen dute haien aurrean, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

V. KAPITULUA.–KUDEAKETA ARAUAK

Tributu kudeaketa hasteko moduak

34. artikulua. Tributu kudeaketa honako hauen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpenaren edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Zerga-aitorpena

35. artikulua.

a) Zerga-aitorpentzat hartuko da dokumentu oro, baldin eta adierazten edo aitortzen badu gertatu edo sortu direla zerga-egitate baten inguruabarrak edo elementuak. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zerga-egitatea biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga-aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren hartu-agiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Frogagiri bat aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak, erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

36. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, zerga-egitatea gertatzen den egunaren ondotik. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da, eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak

37. artikulua.

a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez dakar berekin kargaren bidezkotasuna onartzea edo aitortzea.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago eman daitezela, bai eta aurkitu diren okerrak zuzen daitezela ere, ordainarazpena likidatzeko eta egiaztatzeko beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren betebeharrak ez egitea arau-hauste arintzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Izapidetzeko epeak

38. artikulua.

a) Ordenantza partikularretan aditzera emanen da zein izanen diren bete beharreko epeak izapide bakoitza egiteko. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora, baldin behar bezala justifikatutako aparteko arrazoirik ez bada hori galarazteko. Ikuskatze kasuan, epe hori bi urtekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du esan nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, baimena ematen die interesdunei kexa-erreklamazioa aurkezteko.

c) Noiznahi egiten ahal dira izapidetze-akatsen kontrako kexako erreklamazioak, bereziki, akats horiengatik prozedura geldiarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo egiten ez badira arazoa behin betiko ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena

39. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zerga-egitatea osatzen edo baldintzatzen duten era guztietako gertaerak, egintzak, egoerak, jarduerak, ustiapenak eta gainerako inguruabarrak, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

40. artikulua. Ikerketa egiteko, aztertuko dira subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren beste aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.

41. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zerga-egitatearekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

42. artikulua.

a) Ikuskapen jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, dokumentatuko dira aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

–Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

–Zerga-egitatearen funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.

Bidezko jotzen diren zerga-egoerak.

–Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bere adostasuna adierazten ez badu bertan bildutako inguruabarrekiko, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsona batek izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da, izenburutzat aipatu akta izanen duena, eta bertan hamabost eguneko epea emanen zaio subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa

43. artikulua.

a) Toki-erakundeen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Ez dira bat salaketa jartzea eta administrazioari laguntza emateko obligazioa.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

Ordainarazpenen likidazioa

44. artikulua.

a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraitu eginen du: likidazioa eginen da, zerga-zorra zehazteko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

–Zerga-egitatearen ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

–Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko apartatuan adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, izan konturakoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak.

45. artikulua.

a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

46. artikulua.

a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

–Haien funtsezko elementuak.

–Erabil daitezkeen aurkaratze bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

–Zerga-zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak espresuki onartzen duenean jakinarazi zaiola, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo zerga-zorraren ordainketa egiten duenean.

c) Subjektu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta, egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, salbu eta epe horren barrenean protesta formala egin bada Administrazioak akatsa zuzen dezala eskatzeko.

47. artikulua. Egintza bakar batean bateratzen ahalko dira subjektu pasibo beraren gaineko tributuen likidazioa eta diru-bilketa; alabaina, horretarako beharko da:

–Likidazioan, kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak jaso beharko dira; gisa hartara, zehazturik eta banakaturik geldituko dira bateratzen diren likidazio guztiak.

–Diru-bilketan bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor bateratua.

Zergadunen erroldak

48. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondotik. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

49. artikulua.

a) Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Zergadunek udal administrazioari jakinarazi beharko diote erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketa sor dezakeen gorabehera oro, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

50. artikulua. Zergadunen erroldek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

VI. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

Ordainketa aldiak

51. artikulua.

a) Diru-bilketa egin daiteke:

–Borondatezko aldian.

–Derrigorrezko aldian.

b) Borondatezko aldian ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatu beharko dituzte beren zorrak. Derrigorrezko aldian, indarreko legediari atxikiz, baldin zerga ordaindu behar duenak borondatezko aldian bere betebeharra betetzen ez badu, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez

52. artikulua.

a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako zerga-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak zerga-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpenik gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako, zerga-zorra aldian-aldian aldatzen bada ere, dagokion ordenantzan aurretiaz zehaztutako errekargu edo tasa igoerak aplikaturik.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, efektu tinbratuen bidez edo aitorpen-likidazioa egitean, zerga-zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordainketa tokia

53. artikulua.

a) Udalaren aldeko zorren diru-sarrera haren Kutxan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak ez duen espresuki agintzen diru-sarrera egin daitekeela edo egin behar dela udal zerbitzuek gaitutako kutxetan.

b) Era berean, zerga-zorra sartzen ahalko da bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan, ordaindu behar duenak ordenantza honen 56. artikuluan aipatutako bitartekoetako bat erabiliz.

Ordainketa epeak

54. artikulua.

a) Zerga-zorrak honela ordainduko dira:

1.–Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2.–Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, bana-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, gutxienez aurreko zenbakian adierazitako epean; borondatezko ordainketarako epearen lehenbiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka komunikatuko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan.

3.–Subjektu pasiboak berak autolikidatutako zorrak ordaindu beharko dira dagozkien aitorpenak aurkeztean, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zerga-egitatea sortzen den egunetik aurrera.

Ordaintzeko modua

55. artikulua. Zerga-zorrak eskudirutan ordaindu beharko dira edo, bestela, efektu tinbratuen bidez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, ordainketa eskudirutan egin beharko da.

56. artikulua.

a) Zerga-zorrak eskudirutan ordaindu behar badira, honako bitarteko hauetako bat erabiliko da:

–Legezko dirua.

–Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

–Bankuko edo aurrezki kutxako kontu korronteko taloia.

–Banku-txekea.

–Abonu edo transferentzia gutuna, Udalak banku edo aurrezki kutxetan horretarako irekitako kontuetan.

b) Arestian adierazia gorabehera, zor horien banku edo aurrezki kutxa bidezko helbideratzea erabakitzen ahal da, eta horrelakoetan entitatea subjektu pasiboaren administratzaile ariko da eta horrek baimendu dizkion zorrak ordainduko ditu. Helbideratze horretarako, idatzizko abisua helarazi behar zaio Udal Gordailuzaintzari, bankuari edo aurrezki kutxari, besterik ez, non aditzera emanen baitira helbideratze horretan sartzen diren zerga kontzeptuak.

c) Geroko muga-eguna duen ordainagiri baten kobrantzak ez du esan nahi lehenagokoak ordaindu direla, eta ez du azkentzen zorpekoak diren ordainagiriak jasotzeko Udalak duen eskubidea ere.

VII. KAPITULUA.–ERREKURTSOAK

57. artikulua. Aurkaratzen ahalko dira ordenantza fiskalen eta horien aldaketen behin betiko onespena, bai eta tributuen kudeaketa, ikuskapen eta bilketarako egintzak ere, Nafarroako toki-erakundeen egintzen eta erabakien kontra jotzeko errekurtsoen araubide orokorrari jarraikiz, indarreko legedian ezarri bezala.

58. artikulua.

1) Bidezko errekurtsoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2) Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko aurkaratu den egintzaren betearazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, interesen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Nolanahi ere, interesdunak hala eskatzen badu, aurkaratutako egintzaren betearazpena eten eginen da, kasu hauetan:

a) Udal Gordailuzaintzan honako berme hauetako bat aurkezten bada:

–Gordailua, eskudirutan.

–Abal edo fidantza solidarioa, banku, aurrezki kutxa, kreditu kooperatiba edo elkarren bermerako sozietate batek emana.

–Fidantza pertsonala eta solidarioa, hiriko bi zergadunak emana, baldin zorrek 1.502,53 euro baino gutxiago egiten badute soilik; zergadun horiek egunean izan behar dituzte Tafallako Udalari ordaintzeko betebeharrak.

b) Salbuespenez, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarreko arauekin bat.

3) Emaniko bermea balioduna izanen da administrazio bidean etendura mantentzen den bitartean. Berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu, baldin bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, interesak edo gehitutako beste erantzukizun batzuk direla eta.

Zorra premiamenduko prozeduraren barnean dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 berdindu beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4) Zerga arloko zehapenen betearazpena berehala etenen da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekurtsoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin izanen dira betearazi administrazio bidean irmoak izan arte.

59. artikulua. Zergak ordaintzeko betebeharraren edo ordainarazpen bat dela-eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat aurkezteko, ez da eskatuko diru kopurua aurretik ordaintzeko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere oztopatuko zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena, interesdunak ez badu Udal Gordailuzaintzan uzten likidazioaren zenbatekoa, gehi %25, sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

VIII. KAPITULUA–KALEEN SAILKAPENA

60. artikulua. Ondorio fiskalei dagokienez, kontuan hartuko dira katastroko poligonoak eta eremuak, horiek aplikatuko baitira ordenantza partikular bakoitzean ezarritakoari jarraikiz.

1. ORDENANTZA FISKALA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

I.–Zerga-kuotari hobari hauek aplikatuko zaizkio:

a) %25eko hobaria ECO ibilgailuendako.

b) %50eko hobaria 0 isuriko ibilgailuendako.

Hobaria aplikatzeko, ibilgailuaren titularrak aldez aurretik eskatu egin beharko du; horretarako, aurkeztuko ditu ibilgailua "ECO" edo "0 isurikoa" dela frogatzen duten agiri ofizialak.

2. ORDENANTZA FISKALA, ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; zehazki, II. tituluko VIII. kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da udal-mugartean diren etxebizitzen titulartasuna, Etxe Hutsen Erregistroan alta emanda agertzen badira.

3. artikulua. Zergaren ondorioetarako, etxe huts gisa hartzen da Etxe Hutsen Erregistroan alta emanda agerturik, holakotzat deklaratu dena.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik izan ez arren unitate ekonomikoa osatzen duten entitateak edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta:

a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean gozamenerako bestelako eskubide errealik ez denean.

b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamen- edo erabilera-eskubide erreal baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.

Salbuespenak

5. artikulua.

1) Zergaren aplikaziotik salbuetsita egonen dira:

a) Etxebizitzen titularrak funtzionario publikoak badira, eta haiek etxebizitza dagoen herritik kanpora betetzen badituzte beren eginkizunak, aplikatzekoa zaien legediari jarraikiz.

b) Etxebizitzen titularrak baldin badira ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak, arrazoi teknikoengatik, antolamendukoengatik nahiz ekoizpenekoengatik edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkion kontratazioengatik, edo langileek lanean tokiz aldatu behar izateagatik.

c) Administrazio Publikoaren esku jarri diren etxebizitzak (Nasuvinsa edo kasuan kasuko entitatearen esku), gizarte-alokairurako erabiltzeko.

2) Betiere zerga-salbuespena etxebizitza bakar batek izanen du.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga-oinarria izanen da indarrean dagoena hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako.

Kuota

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena.

Karga-tasa

8. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Zergaren sortzapena

9. artikulua.

1) Zerga lehen aldiz sortuko da ebazpen bat ematen denean deklaratzen duena etxebizitza hutsik dagoela.

2) Gero, zerga urte bakoitzeko lehen egunean sortuko da, Etxebizitza Hutsen Erregistroan etxebizitza alta emanda dagoen bitartean.

3) Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta murriztezinak.

4) Subjektu pasiboek, dagokion espedientea izapidetuz, eskatzen ahalko dute itzul dakiela zergaren sortzealdiari dagozkion kuoten zati proportzionala, etxebizitzak okupatzen diren unetik aurrerakoa.

Zergaren kudeaketa

10. artikulua. Zergaren ordainarazpena eginen da Etxebizitza Hutsen Udal Erroldan oinarriturik.

11. artikulua. Aurreko artikuluan xedatuaren ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ofizioz jakinaraziko dizkio Tafallako Udalari Etxebizitza Hutsen Erregistroan gertatzen diren altak eta bajak, kasuko udal-mugarteari dagozkionak.

12. artikulua. Erregistroan alta emanda, Udalak titularrari jakinaraziko dio alta hori, zerga-oinarria eta karga-tasa indarduna adierazita.

13. artikulua. Zerga kudeatzeko, erabiliko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioa kudeatzeko erabiltzen diren arau berak, eta batera eginen dira kasuko likidazioak eta kobrantza-agirien igorpenak.

ERANSKINA, 2. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA

TARIFEN ERANSKINA

Karga-tasa:

–Lehen urtea: %0,25.

–Bigarren urtea: %0,50.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,50.

Karga-tasa bat bera izanen da udal-mugarte osoan.

2 BIS ORDENANTZA FISKALA, HOBARIAK ARAUTZEN DITUENA ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGARAKO

Babes harturik Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen 170 bis artikuluan ezarririk dagoena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan aplikatzeko aukerako hobariari buruz (hura onetsi zen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen bidez), honako hobari hauek onetsi dira:

Hobariak

1. artikulua.–Hobaria energia berriztagarriei lotutako obretarako.

Eraikuntza, instalazio edo obrek %95eko hobaria izanen dute zergaren kuotan, baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako.

Hobari hori soilik aplikatuko da energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemetara bideratutako gauzatze materialaren kostuaren zatian, betiere sistema horiek instalatzea nahitaezkoa ez denean, arloaren gaineko araudi espezifikoaren arabera.

Hala, aurrekontuan helburu espezifiko horrekin bat ez datozen obrak jasotzen badira, obra horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa behar bezala xehatua aurkeztu beharko da.

Hobaria aplikatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.

b) Hobariaren eskaera eta frogagiriak Udal Ogasunari zuzendutako eskabide baten bidez aurkeztea obrarako lizentzia eskatzean edo erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

2 TER ORDENANTZA FISKALA, KARGA-TASA ETA AUKERAKO HOBARIAK ARAUTZEN DITUENA TAFALLAKO UDALAREN LUR-ONDASUNEN GAINEKO KONTRIBUZIOAREN ZERGARAKO

1. artikulua. Izaera.

Ondasun higiezinen gaineko zerga zuzeneko zerga erreala da, ondasun higiezinen balioaren gainean kargatzen dena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko II. kapituluko 133.etik 158.era bitarteko artikuluetan, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ordenantza honetan arautzen da aipatu foru legearen 140.4 artikuluan xedatzen den aukerako hobari berria, eta karga-tasa ezartzen da.

2. artikulua. Karga-tasa eta errekargua.

Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako: 1. ERANSKINEAN ageri dena.

3. artikulua. Hobariak familia ugariendako, guraso bakarreko familiendako edo gurasobakartasun egoeran daudenendako.

Zergaren kuotaren %50 bitarteko hobaria izanen da, adierazitako errenta-tarteen arabera, kasuan kasuko etxebizitza ohiko bizilekua denean familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboendako. Hobari hori aplikatuko zaio ohiko bizilekua den bizitegi-erabilerako hiri-unitateari soilik.

Hobari hori aplikatuko zaie, orobat, kotizazio gabeko pentsioak dituzten zergadunei eta errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren hartzaile direnei.

Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).

–Errenta tarteak eta hobariaren ehunekoa:

ERRENTA TARTEA

HOBARIA (%)

6.000,00 euroko edo hortik beherako per capita errenta

%90

6.000,01 eurotik 12.000,00 eurora bitarteko per capita errenta

%50

12.000,01 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko per capita errenta

%25

Errenta-tarteen araberako aurreko hobarien ehunekoak kalkulatzeko, familiaren diru-sarrera gordinak hartuko dira kontuan (baturik zerga-oinarri orokorra eta ondare-gehikuntzen saldo garbiaren zerga-oinarri berezia, hots, PFEZaren –pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren– egungo aitorpen-ereduko 507 eta 524 laukiak), eta horiek zatituko dira familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz.

Hobari hori eskatu egin behar da, eta zerga-onura horren titularrak higiezin bakar baterako soilik erabiltzen ahalko du, eta eskatzen den ekitaldi beretik aplikatuko da, baldin eta betetzen badira zergaren sortzapen egunean aitortua izateko baldintzak, eta eskaera egiten bada likidazioa irmoa eta onartua izan aurretik.

Eskatzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du, nahitaez:

–Etxebizitzarako hobaria familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboendako, haien ohiko bizilekua denean:

a) Eskaera sinatua, adierazten duena familia-unitatearen ohiko bizilekua dela kasuan kasuko hiri-unitatea, alegia, eskatzen den hobariaren xedeko hiri-unitatea, bizitegi-erabilerakoa.

b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, titulua edo txartel ofiziala, ziurtatzen duena dagokion ekitaldirako zerga sortzen den unean (urtarrilaren 1a) subjektu pasiboa dela familia ugari baten titularra, guraso bakarreko familia baten titularra edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia baten titularra.

c) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera beharturik. Bestela, eskatzaileak aurkeztuko du familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa, agiri bidez frogaturik.

–Etxebizitzarako hobaria, ohiko bizilekua denean kotizazio gabeko pentsioak dituzten subjektu pasiboendako edo errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta hartzen duten subjektu pasiboendako:

a) Eskabidea, non jasoko baitira katastroko erreferentzia, etxebizitzari dagokion hiri-unitatea adierazirik, eta hobariaren xedeko ondasun higiezinaren helbidea.

b) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera beharturik. Bestela, eskatzaileak aurkeztuko du familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa, agiri bidez frogaturik.

Subjektu pasiboa ez da beharturik egonen agiriak aurkeztera, baldin Udalari lehendik eman badizkio beste izapide batzuetan. Kasu horretan, inguruabar hori eskaeran jaso beharko da, eta adierazi beharko da zer prozeduratan aurkeztu ziren.

Ohiko bizilekuaren helbidea aldatzeak berekin ekarriko du hobaria izateko eskubidea galtzea familia ugariarendako; hala, higiezin berrirako, hobaria eskatu beharko da, ondorioak izanen dituen zergaldiaren lehen eguna baino lehen. Eskaera aurkeztu beharko da uneko urteko abenduaren 31 baino lehen, ondorioak izan ditzan aurkeztu den urtearen ondoko ekitaldietan.

Behin zerga-hobaria emanda, ez da beharrezkoa izanen eskaera berriz egitea hurrengo hiru ekitaldietan aplikatzeko (hobaria lau ekitalditan eginen da, guztira), salbu eta aldatzen badira hobaria ematea justifikatu zuten inguruabarrak edo aplikatu beharreko araudia. Laugarren urtetik aurrera, beste eskaera bat egin beharko da, bidezkoa bada.

Dena dela, Udalak agiri bidezko justifikazioa eskatzen ahalko dio onuradunari, hobaria izateko eskubidea egiaztatze aldera.

Subjektu pasiboek nahitaez jakinarazi beharko dute gertatzen den aldaketa oro, baldin eta eragina badu hobari honen ondorioetarako.

Hobari hau izateko, egunean egon beharko da Udalarekiko zorren ordainketan.

Azken xedapena.

Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte. Ordenantza fiskal hau zati batean aldatuz gero, aldatzen ez diren artikuluek indarrean segituko dute.

1. ERANSKINA–KARGA-TASA

Karga-tasa: %0,332 urtean.

3. ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea); zehazki, lehen tituluko IV. kapituluko 8. ataleko 109.etik 120.era bitarteko artikuluak, biak barne.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zerga-egitatea: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri lanak egitearen ondorioz edo zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua.

1) Honako hauek hartuko dira Udalaren obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartuta egiten dituenak.

c) Udalak dirulaguntza emanik, beste entitate publikoren batek edo haien emakidadunek egiten dituztenak.

2) Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko obra edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emaniko emakidadunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Zein obra edo zerbitzutarako biltzen diren kontribuzio bereziak, haiexen gastuak ordaintzeko bakarrik erabiltzen ahalko dira.

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1) Kontribuzio berezien subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak zein juridikoak eta unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten nortasun juridikorik gabeko entitateak, onura berezia jasotzen badute haiek ordaindu beharra sortzen duten obrak egiteagatik edo Udalaren zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik.

2) Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:

a) Kontribuzio berezia sortzen bada ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien jabeak.

b) Kontribuzio berezia sortzen bada enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo entitateak.

c) Kontribuzio berezia sortzen bada su-itzaltze zerbitzuak handitu edo hobetzeagatik, ukitutako ondasunen jabeak eta, gainera, arlo horretan udalerrian diharduten aseguru-etxeak.

d) Kontribuzio berezia sortzen bada lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3) Jabetza horizontalaren araubideko kasuetan, jabeen erkidegoko ordezkaritzak udal administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta erkidego horretan bakoitzak duen parte-hartzearen koefizientea, kuota indibidualak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta erkidegoak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria

6. artikulua.

1) Gehienez ere, obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren %90 osatuko du kontribuzio berezien zerga-oinarria. Udalak, antolatzeko erabakia hartzean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ehunekoa finkatuko du.

2) Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lanen, proiektuak idaztearen eta obra-zuzendaritzaren eta plan eta egitarau teknikoen kostu erreala.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.

c) Obra edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari doan eta nahitaez lagatako lurrak, edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari lagatako eraikinak.

d) Eraikinak eraisteagatik eta landaketak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, bai eta eraitsi edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Obra edo zerbitzuetan inbertitu den kapitalaren interesa, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo, berdinduta ere, kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3) Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuaren kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Kostu erreala handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4) Obra edo zerbitzuak baldin badira 3.1 artikuluko c) letrak aipatzen dituenetakoak, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoak, Udalak dirulaguntza emanik emakidadunek egindakoak, alegia, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ezertan ukatu gabe beste administrazio publiko batzuek obra edo zerbitzu horrexengatik ezar ditzaketenak. Nolanahi ere, artikulu honen lehen zenbakian aipatzen den muga begiratuko da, %90 alegia.

5) Zerga-oinarria finkatzeko, hau izanen da udal administrazioak bere gain hartutako kostua: kostu osoaren zenbatekoari udal administrazioak erdiesten dituen dirulaguntzak edo laguntzak kenduz ateratzen den kopurua.

6) Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo erakunde horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Dirulaguntzaren edo laguntzaren balioa kuota hori baino handiagoa bada, soberakinak gainerako subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko hainbanatuko ditu.

Kuota

7. artikulua.

1) Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, kontuan hartuz obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren, eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, banaketa modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta lurraren kontribuziorako duten katastro-balioa.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetu beharra delarik, udalerrian dauden ondasunengatik arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean eginen da banaketa, aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan egin ere. Subjektu pasibo bakoitzari eskatu beharreko kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa, soberakina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) apartatuan aipatzen diren obren kasuan, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien sekzio osoarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. artikulua. Lege aplikagarriek edo nazioarteko tratatuek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei egokitzen zaizkien kuotak ez dira banatuko beste zergadunen artean.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Udalbatzak zilegi izanen du agintzea, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo geroratu dadila, gehienez bost urtez.

Tributuaren sortzapena

10. artikulua.

1) Obrak gauzatzen diren unean berean edo zerbitzua ematen hasten denean gertatzen da kontribuzio berezien sortzapena. Obrak zatikatzea zilegi baldin bada, obraren tarte edo zatiki bakoitza gauzatu denetik izanen da sortzapena subjektu pasibo bakoitzarendako.

2) Aurreko zenbakian xedatu dena ukatu gabe, ezartzeko eta antolatzeko erabaki zehatza hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak, hurrengo urterako ezartzen den kostuaren arabera. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura gauzatu ez bada, ez da zilegi izanen beste urte batekoa aurreratzeko eskatzea.

3) Kontribuzio berezien sortzapen unea hartuko da kontuan finkatzeko nor dagoen beharturik ordaintzera 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, nahiz eta antolatzeko erabaki zehatzean beste subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena, alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2. zenbakian xedatzen denarekin bat. Baldin eta antolatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak (jakinarazpena jasota) eskualdatzen baditu ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak, erabaki hori onestetik hasi eta sortzapena gertatu arteko epean, egin den eskualdaketaren berri eman beharko dio Udalari eskualdaketaren datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko ekintza zuzentzea espediente horretan subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra.

4) Obrak osorik nahiz partez gauzatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi delarik, zehaztuko dira subjektu pasiboak, oinarria eta behin betiko kuota indibidualizatuak, bidezko likidazioak igorriko dira, eta konturako entrega gisa konpentsatuko dira ordainketa aurreratuak, halakorik egin bada. Udalak eginen du behin betiko zehaztapen hori, jarraikiz obra edo zerbitzuari dagokion tributua antolatzeko erabaki zehatzaren arauei.

5) Tributuaren sortzapen egunean subjektu pasibo ez diren pertsona batzuek egin badituzte ordainketa aurreratuak, edo berez egokitzen zaien behin betiko kuota indibiduala gainditu badute, udal administrazioak ofizioz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta antolamendua

11. artikulua.

1) Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasu bakoitzean hura ezartzeko erabakia hartu beharko da aldez aurretik.

2) Ez da zilegi izanen kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obra bat egiteari edo zerbitzu bat ezarri nahiz handitzeari buruzko erabakia betearaztea, harik eta kontribuzio berezien antolamendu zehatza onesten den arte.

3) Antolatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu zenbatetsia finkatu beharko du, bai eta onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa eta banaketa irizpideak ere. Antolatzeko erabaki zehatzak ordenantza honi eginen dio aipua.

4) Behin kontribuzio bereziak antolatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio kuota horiek, baldin subjektua edo beraren helbidea ezagunak badira, eta, bestela, ediktu bidez. Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak ezartzen duen moduan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

12. artikulua.

1) Udalaren eskumeneko obrak eta zerbitzuak Udalak beste toki-erakunde baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra egitea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen erakundea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten erakunde bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea, ezartzeko eta antolatzeko erabakiei dagokienez.

2) Erakunde horietako batek onesten ez badu antolatzeko erabaki zehatza, jarduketa-unitatea baliogabetuko da, eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren laguntza

13. artikulua.

1) Lanek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute, sustatzeko Udalak obrak egin ditzan edo zerbitzuak paratu edo handitu ditzan, konpromisoa hartuz –obra edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain– hari dagokion zatia ere ordaintzeko, Udalaren finantza egoerak hala eskatzen duenean.

2) Orobat, Udalak sustatutako lanak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean ukituriko jabeek edo titularrek berek sortzen ahal dituzte zergadunen elkarte administratiboak, kontribuzioak antolatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakita eginen den obran edo zerbitzuan parte hartzeko.

3) Zergadunen elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuek Udalaren onespena beharko dute. Nolanahi dela ere, zergadunen elkarteak gehiengo osoz hartzen dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, lotesleak izanen dira gainerakoendako. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, zuzendaritza batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesdun guztiendako.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aipatzen diren zergadunen elkarte administratiboak eratzeko, ukitutakoen gehiengo osoz hartu beharko da erabakia, baldin ordaindu beharreko kuoten bi herenak ordezkatzen baldin badituzte edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak.

4. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da izapidetzea, alderdi baten eskariz, udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten edo ardurapean dauzkaten agiri hauek:

1) Ziurtagiriak.

2) Fotokopiak.

3) Arma txartelak.

4) Lanpostuak betetzeko deialdiak izapidetzea.

5) Agiriak konpultsatzea.

6) Ahalordeak askiestea.

7) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

8) Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea.

9) Lizentziak eta baimenak ziurtatzen dituzten tituluak.

10) Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

11) Aparkatzeko tokia erreserbatzeko lizentzia, desgaitasuna duenarendako (zeina jasotzen baita Trafikoari buruzko ordenantzaren 23. artikuluan).

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zerga-egitatea izanen da Udalak egin beharreko jarduera, alderdi batek eskaturik izapidetzeagatik ordenantza honen xede diren agiriak eta espedienteak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin, edo ordainarazpen honen xedeko agiri bat egiteko eskatzearekin.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak izapidetzeko eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak, bai eta haien onura jasotzen duen pertsonak ere.

Tarifak

6. artikulua. Eranskinean ageri dira ordenantza honetan arautzen diren agiriak izapidetzeagatik ordaindu beharreko tarifak.

7. artikulua. Ziurtagiriak emateko jarraiki beharko zaie Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauei, barnean direla egindako aldaketak, hain zuzen, Foru Kontseiluak eta Foru Parlamentuak 1978ko abenduaren 28an eta 1980ko urtarrilaren 29an egindakoak, hurrenez hurren, bai eta gai honetan gero onesten diren arauei ere.

Ziurtagiriak egin ahal izateko txosten bat prestatu behar baldin bada, horixe azaldu beharko da ziurtagirian berean. Txostena egin duenak idatziz adierazi beharko du zenbat denbora eman duen horretan. Tarifa hori gehitu eginen zaio III. epigrafean ezartzen den tarifa orokorrari.

Kudeaketa-arauak

8. artikulua. Diru-bilketarako honako arau berezi hauek ezartzen dira:

a) Udaltzaingoko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko dira arma txartela egiteagatik ordaindu beharreko tasak. Udaltzaingoak eginen ditu ordainagiriak, eta kontuak eman beharko dizkio Udal Ogasunari.

b) Ziurtagiriak egiteagatik ordaindu beharreko tasak erregistroko arduradunari ordaindu beharko zaizkio, eskaera egiten den unean berean, eta horrek kontuak eman beharko ditu egindako ziurtagiriez eta bildutako diruaz.

c) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuak eman beharko ditu.

d) Kontsultak egiten badira jakiteko zenbat ordaindu beharko litzatekeen etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero, halakoetan interesdunak aldez aurretik eskatu egin beharko du, eta gordailuan utzi beharko du eranskinean azaltzen den diru kopurua. Zenbateko hori kendu eginen zaio deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik. Deskalifikazioa egiten ez bada, ez da itzuliko berme gisa jarritako gordailua.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien guztian, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

ERANSKINA, 4. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO

2026KO TARIFAK

EUROAK

I. epigrafea.–Informazioa euskarri magnetikoan, honako hauei buruz: katastroa, kartografia, topografia, hirigintzako planeamendua eta bestelakoak

a) Kontribuzioaren gaztiguaren kopia

1,10

II. epigrafea.–Ziurtagiriak

1.–Ziurtagirien lehen orria

3,75

2.–Bigarren orria eta hurrengoak

1,10

3.–Agiriaren data zehatza ematen ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko.

0,70

III. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak

1.–Fotokopia bakoitza

0,25

2.–Eraikinaren libururako proiektuaren kopia: kopiaren kostuaren zenbatekoa + bidalketaren eta bilketaren garraioa, %20 gehituta.

IV. epigrafea.–Arma txartela izapidetzea

1.–Txartel bakoitza

22,80

V. epigrafea.–Langile-plazak betetzeko deialdiak izapidetzea

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat) izena ematea

18,30

2.–C mailan sartzeko izena ematea

10,45

3.–D eta E mailetan sartzeko izena ematea

3,75

Baldin deialdiko lanpostuak lan-kontratukoak badira, ikusiko da deialdiko ordainsariak zer funtzionario-mailari dagozkion, eta horren araberako tasak aplikatuko dira.

VI. epigrafea.–Agirien konpultsa

1.–Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua

29,65

2.–Bestelako agirien konpultsa.

Horri dagokionez, konpultsa bakartzat hartzen dira lagun bakarrak espediente bakarrera ekarri beharreko agiriak.

3,80

VII. epigrafea.–Ahalmenak askiestea

1.–Askieste bakoitza

10,15

VIII. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

1.–Aurrekontua

13,70

2.–Ordenantza fiskalak

6,55

IX. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak ematea

1.–Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenak

45,40

X. epigrafea.–Lizentziak ziurtatzen dituzten tituluak

1.–Titulartasun-aldaketa, irekitzeko lizentzietan

51,70

XI. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak

1.–Hirigintza-zedulak

45,40

2.–Hirigintza Alorraren txosten teknikoak

94,20

3.–Udaltzaingoaren txostenak egitea

76,95

4.–Banaketa horizontalaren beharrik ezaren deklarazioa edo horren baimena

45,00

XII. epigrafea

Aparkatzeko lizentzia desgaitasuna dutenendako

0,00 euro

XIII. epigrafea

Herritar txartelak eta horien kopia ematea

6,50 euro

5. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AUTOTAXIEN ETA ALOKATZEKO DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN TASAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Honako kontzeptu hauek dira zerga-egitatea:

1) Lizentziak eman eta egitea.

2) Lizentziak eskualdatzeko baimena, Tafallako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduan aurreikusitako kasuetan.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da:

1) Lizentziak ematean eta egitean.

2) Lizentziak eskualdatzean.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:

1) Lizentziak eman eta egitean, lizentzia nori eman zaion, titular horrek.

2) Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu den, pertsona horrek.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri dira zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak.

Kudeaketa-arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion ordainarazpena honela eginen da:

1) Lizentziak eman eta egitea: lizentzia onartu dela komunikatu eta biharamunetik aurrera, hamabost egun baliodunean, eta betiere hura entregatu baino lehenago.

2) Lizentziak eskualdatzeko baimenak: eskualdatzeko baimena eman dela komunikatu eta biharamunetik aurrera, hamabost egun baliodunen barnean. Eskualdatze hori indarrik gabe geldituko da baldin aipatutako epean ez badira tasak ordaintzen.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien guztian, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

TARIFEN ERANSKINA, 5. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA AUTOTAXIEN TASAK

Hauek dira Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak:

2026KO TARIFAK

EUROAK

I.–Autotaxien lizentziak ematea

Ateratzen dena lizentziak emateko lehiaketa ebatzitakoan

II.–Lizentziak eskualdatzea

3.606,70

6. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZA-JARDUKETAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarrean dauden hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Udalaren honako hirigintza-jarduketa hauek daude tasei loturik:

–Partikularrek aurkeztutako urbanizazio proiektuak izapidetzea.

–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. eta 192. artikuluetan zehaztutakoak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Salbuetsirik daude eta, beraz, ez dute zerga oinarririk osatzen honako hauek:

–Aldamioak eta hesiak paratzea.

–Garabiak paratzea.

–Edukiontziak eta siloak paratzea.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1) Zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia ematen den unean edo, lizentzia eskatu behar ez denean, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztean edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean.

Ez da tasarik sortuko baldin Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edo Udalak lizentzia ematen ez badu, hura beharrezkoa denean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez baina unitate ekonomiko edo ondare bereizia diren entitateak, baldin eta, haiek eskatuta, egindako hirigintza-jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Lizentziak izapidetzea eta haien ondorioak

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko eskabide oro bete beharko da Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, jarraikiko zaio Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari.

Kudeaketa-arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidetzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoren. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak izapidetzeko, proiektua onestean eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak obraren aurrekontuaren kostuaren arabera likidatuko dira behin-behinekoz.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, salbu ordainsariak eta industria mozkina.

Barne-urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa bada tasaren zerga-oinarriaren elementu bat. Horretarako, interesdunek barne-urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola altzariak eta beste, ez eta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hura eman dela ziurtatzen duen adierazpena aurkeztuko da, eta, horrekin batera, obraren zuzendariak egindako ziurtagiria, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, horren bidez ziurtatzeko obren kostu osoa.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute, eta ikusten badute errealitateari ez zaiola egokitzen, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, oinarritzat hartuz obren kostu erreal eta benetakoa.

Partikularraren aldeko kopuru-alderik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, inolako gaztigurik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.

14. artikulua. "Izapidetze laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Gordailuzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geldituko da lizentziaren eta haren aplikazioaren jakinaren gainean.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

TARIFEN ERANSKINA, 6. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZA-JARDUKETAK EGITEKO

2026KO TARIFAK

I. Epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen babesean emandako lizentziak.

I.1) Partzelazio-lizentziak:

Azaleraren arabera likidatuko dira partzelazio-lizentzia bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak; 1.000 m² edo zatiki bakoitzeko: 52,35 euro.

Landa-lurretan, gehienez ere zenbateko hau ezartzen ahalko da espediente bakoitzeko: 627,95 euro.

I.2) Obra-lizentziak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, honako tasa hau sortuko da: 49,70 euro.

I.3) Obra-lizentziak, izapidetze laburrekoak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, honako tasa hau sortuko da: 46,40 euro.

I.4) Honako hauetarako obra-lizentziak: eraisteak, eraikitzeak, berritzeak, instalazioak, zuhaitzak botatzea, errotuluak paratzea eta, oro har, lizentzia behar duten gainerako egintzak, baldin aurreko apartatuetan ez badaude, betiere.

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,70.

I.5) Eraikinak eta instalazioak lehenengoz okupatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetzeagatik eta ebazteagatik honako tasa hau ordaindu beharko da etxebizitza bakoitzeko: 45,75 euro, gehienez ere 824,75 euro izanik espediente bakoitzeko.

Tasa honen ondorioetarako, ez da kontuan hartuko igogailuak paratzea edo haiek paratzeko egokitzapenak edo erabilera nagusiaren osagarri diren beste batzuk.

II. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez baldin badira iristen ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Partzelazioak (lurzati bakoitzeko): 61,45 euro.

Obra-lizentziak (I.4 epigrafea): 46,40 euro.

III. epigrafea.–Obrak egindakoan kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

–Aplikatuk da I.4) epigrafeko tarifa.

IV. epigrafea–Argitalpen-gastuak jasanaraztea..

Ekimen partikularreko planeamendu-tresnak izapidetzean, sustatzaileari likidatuko zaizkio aipatutako aldaketek dakartzaten argitalpen-gastu guztiak (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, prentsa eta bestelakoak).

7. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATUAK ETA SAILKATU GABEKOAK ETA ESTABLEZIMENDUEN IREKIERA KONTROLATZEKO LIZENTZIAK EMATEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea honako hau da: ingurumena kontrolatzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea jarduera sailkatuak gauzatzeari buruz, edo jarduera sailkatu gabekoak gauzatzeari buruz, eta kontrol-jarduera administratiboak egitea, lizentziaren ordez aurkeztu behar denean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, honako kasu hauetan:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez aurkeztu behar denean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa.

g) Etxeko ukuilurako baimena.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da lizentzia eskatzen denean edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko baldin interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia ematen, aldatzen edo berrikusten bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa-arauak

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek Udalean aurkeztuko dute lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, zehazturik lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena, eta, horrekin batera, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioa.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dagoela, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztua dagoela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak horren berri eman beharko dio Udalari, eta horretarako behar diren frogagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

TARIFEN ERANSKINA, 7. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA JARDUERA SAILKATUAK ETA SAILKATU GABEKOAK ETA ESTABLEZIMENDUEN IREKIERA KONTROLATZEKO LIZENTZIAK EMATEKO

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena, jarduera hasitakoan kontrolak egitea, baldin lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

–Jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezarriko da tarifa, barnean dela hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak.

–Handitzeko lizentzien berrikuspenetan, handitze horri dagozkion metro koadroak soilik kontatuko dira.

–Jarduera aldatzeagatik lizentziaren berrikuspena egin behar denean, azalera bera mantenduz, eta azalera hori beste jarduera bati lotua badago, aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

–Likidazioa tarte hauei jarraikiz eginen da:

  • Ukitutako azalera, 50 m²-ra bitarte: 625,60 euro.
  • 51tik 100 m²-ra bitarteko gainerakoak: 2,10 euro/m².
  • 101etik 400 m²-ra bitarteko gainerakoak: 1,70 euro/m².
  • 401etik 2.500 m²-ra bitarteko gainerakoak: 1,35 euro/m².
  • 2.501 m²-tik hasita, gainerakoak: 1,15 euro/m².
  • Gehienez ere: 6.230,75 euro.

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, baldin lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

–Jarduera sailkatuaren espedientea: 0,00 euro.

–Jarduera sailkatu gabekoaren espedientea: 353,20 euro.

III. epigrafea.–Etxeko ukuilurako baimena.

Etxeko ukuiluaren espedientea: 60,00 euro.

8. ORDENANTZA FISKALA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN EZARRITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea dakar Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak, zeinak egiten baitira frogatzeko zorrotz betetzen direla osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen gaineko arauak eta gainerako ordenantzetan eta udal erabakietan agertzen diren arauak, uste denean haiek urratu direla edo ez direla betetzen.

3. artikulua. Ikuskapenak honako bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu egindako arau-hausteak, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan, arau horietan ezarritako baldintzak beterik.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egiten ahalko ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. artikulua. Tasa sortuko da udal langileek ikustaldiak eta egiaztapenak egiten dituztenean, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, eta arau hauek izanen ditu osagarri:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, ez du inolako tasarik sortuko lehenbiziko bisitaldiak, helburua izanik lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzea.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik egonen dira:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa egiten denean, uste bada ezen, txosten teknikoaren arabera, salaketa hori ausartegi justifikatu gabea dela edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela, salatzaileak ordaindu beharko ditu ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batera, ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek ikustaldia egin izanaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta adieraziz ea salaketa, kasua bada, ausartegitzat edo arrazoitu gabetzat hartzen den, eta hark kasuari dagokion likidazioa eginen du, eta, behar izanez gero, zigorra gehituko da, eta behar den organoari onespena proposatuko zaio.

Onetsitakoan, zergapekoari jakinaraziko zaio, eta kuota ordaindu beharko da jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

ERANSKINA, 8. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN EZARRITAKO IKUSKAPENEN TASAK

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako taula honetan ageri dira:

2026KO TARIFA

EUROAK

I. epigrafea.

Egiten diren ikustaldiak, jarraikiz jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoari, bai eta Udalaren ondarean sortutako kalteengatik egindakoak ere. Ikustaldi bakoitzeko:

151,15

II. epigrafea.

Eraikinen segurtasun baldintzen azterketa, eta aurri espedienteetako ikuskapena

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

208,70

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

106,00

9. ORDENANTZA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK GORDETZEKO ZERBITZURAKO ETA BARNE NAHIZ KANPOKO IBILGETZE-BALIABIDE MEKANIKOAK PARATU ZAIZKIEN IBILGAILUAK IBILGETZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

a) Honela sortzen da zerga-egitatea: Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz eramaten hastea, eta ondotik, interesdunari itzuli bitartean gordailuan edukitzea, eta ibilgailuak ibilgetzea, gurpiletako edo bolanteko zepoen bidez.

b) Honela sortzen da zerga-egitatea: Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz eramaten hastea, eta ondotik gordailuan edukitzea, harik eta, epaile baten edo errekerimendua egiteko eskumena duen agintari baten aginduz, interesdunari itzuli arte.

3. artikulua. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek:

a. Ongi aparkaturik daudenean, behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatua dagoen toki batean.

b. Zuzen aparkatutako ibilgailu bat kendu behar denean eremu publikoa garbitu behar delako edo konpondu behar delako edo bertan mantentze lanak egin edo seinaleak paratu behar direlako.

c. Jabeei ebatsitako ibilgailuak bide publikotik kentzen direnean. Jabeak, horretarako, aurkeztu beharko du ebasketa salaketaren kopia.

d. Larrialdietan.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

4. artikulua.

a) Zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzu egitean edo egiten hastean, eta, halaber, une horretan bertan sortuko dira ibilgailua kentzeko edo ibilgetzeko tasa.

b) Ordenantzaren 2.b) artikuluko kasuetan, zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzu egitean edo egiten hastean, eta, halaber, une horretan bertan sortuko da ibilgailua kentzeko edo ibilgetzeko tasa.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 48 ordu iraganik sortuko da ibilgailua gordetzeko tasa.

Subjektu pasiboa

6. artikulua.

a) Indarra duen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta subsidiarioki ibilgailuaren titularrak.

b) Ordenantzaren 2.b) artikuluko kasuetan, epaitegiak edo errekerimendua egin duen agintari eskudunak ordaindu beharko du tasa; hura azken erantzuleari jasanarazten ahalko zaio.

Karga-oinarria

7. artikulua. Karga-oinarria izanen da kendu, gorde edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza.

Salbuespenak

8. artikulua. Soilik onartzen dira lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak.

Tarifak

9. artikulua. Ordenantza honetako eranskinean dago ezarrita zer tarifa aplikatu behar diren ibilgailuak eramateagatik edo eramaten hasteagatik eta gordetzeagatik edo ibilgetzeagatik.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisa, ezarri da Udaltzaingoaren diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla zerbitzu honek sortuko dituen tasak. Udaltzainek, ordainketa frogatzeko, behar den ordainagiriak edo tributu efektuak emanen dituzte.

11. artikulua. Eramandako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko harik eta ordaintzen edo bermatzen diren arte hura eramateak eta gordetzeak edo ibilgetzeak sortu dituen eskubideak.

12. artikulua. Eramateko lanak bertan behera uztea.

Baldin eta, ibilgailua eramateko lanak hasita, gidaria agertzen bada, bertan behera utziko dira lan horiek; betiere, ordaintzen bada behar den ordenantza fiskalean kontzeptu horrengatik agertzen den tasa.

13. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du baztertzen inola ere ordaindu beharra zirkulazio arauak hausteagatik bestalde dauden zehapen edo isunak, halakorik baldin badago.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

14. artikulua. Udalak bere gordailuan dauzkan ibilgailuak adjudikatuko ditu, jarraikiz 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko aginduei (agindu horiek hizpide dituzte eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuak), eta jarraikiz, orobat, 1974ko otsailaren 14ko Aginduari (agindu horrek hizpide du ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kentzea eta gordetzea).

TARIFEN ERANSKINA, 9. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK GORDETZEKO EDO IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUA

2026KO TARIFAK

Epigrafeak

1.–Zerbitzua egitera joan, eta ibilgailua Udalaren gordailura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertu delako, lana burutzerik ez dagoenean:

1.1. Tarifa bakarra

75,90 euro

2.–Zerbitzua osorik egiten denean eta araua hautsi duen ibilgailua Udalaren gordailura eramaten denean:

2.1. Tarifa bakarra

115,90 euro

3.–Ibilgailua gordailura eraman eta inork hartu gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko

7,20 euro

4.–Ibilgailuen berezitasunengatik (baimendutako gehieneko masa edo neurriak) Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari Udalak ordaindu behar diona gehi %25, administrazio arloko gastu orokorrengatik eta Udaltzaingoak parte hartzeagatik.

5.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoen bidez ibilgetzen denean, gordailura ezinbestean eraman beharra ez dakarren arrazoiren bat tarteko

32,95 euro

6.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoan bidez ibilgetzen denean, ibilgailua garabi bidez eramateko ezintasun fisikoa tarteko (betiere ibilgailu ibilgetua kendu eta gordetzeari dagokienaz gain, ibilgailu ibilgetua gordailura eraman behar izan badute).

55,00 euro

10. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZTEKO AGINDUETARAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

1) Zerga-egitatea da honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea:

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea, baldin lur eta lokalen jabeek eta okupatzaileek –edo pilaketaren arduradunek– uko edo aurka egiten badiote kentzeko aginduari.

b) Betearazteko aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa eta, oro har, Udalaren ordenantzak nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpen eginbideak.

c) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, partikularrek eraginak.

2) Ordainarazpena sortuko dute interesdunek eragindako zerbitzuek (nahiz eta interesdunek ez eskatu), edo bereziki haien mesederako diren horiek, bai eta ondasunak berreskuratzeko presagatik eman beharrekoak direnek ere, ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, betiere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak emateko. Presako kasuetan, eta kontratazio araudian xedaturikoarekin bat, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak. Gero horren berri eman beharko diote Alkatetzari edo, hala badagokio, Udalbatzari.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten den momentuan berean, eta zilegi da eskatzea ordaindu daitezela konturako nahiz zatikako likidazioak.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan ordaintzera behartuta daude legez erantzule diren pertsona natural nahiz juridikoak; hots, honako hauek:

a) Ondasunen jabeak edo zerbitzua eragin duten egitateen erantzuleak, bai eta zerbitzua ematearekin onura partikularrak jasotzen dituzten horiek ere.

b) Halakorik bada, errentariak edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazteko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarriak:

a) Betearazteko agindua: egin beharreko obraren edo lanaren baloraziotik datorrena.

b) Ordezko betearazpena: egin den exekuzioaren guztizko kostutik datorrena.

Karga-tasa

7. artikulua.

a) Betearazteko agindua: kuota kalkulatzeko zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karga-tasa %3 izanen da, egin beharreko obraren balio osoaren gainean.

b) Ordezko betearazpena: zerga-oinarriaren zenbatekoa zein den jakinda, haren gainean %120 aplikatuko da kuota ezartzeko.

Kudeaketa-arauak

8. artikulua. Obren kasuan, Udalak zilegi izanen du kautelazko likidazioak aldez aurretik egitea, tasen zenbateko zenbatetsien adinakoak. Ordainarazpena eta bilketa ordenantza fiskal orokorrean jasotako moduan eginen dira. Obrak bukatu ondoren, tasak likidatuko dira, eta ondoriozko soberakinak itzuli edo eskatuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea edo, erabiltzaile nahiz errentari gisa, borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen den zehapen-espedientetik –halakorik irekiz gero– sortzen diren zehapenen aurrean; hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeari.

11. ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko berariazko zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrerako (6. epigrafea), nitxo edo panteoien jabeak izanen dira subjektu pasiboa, eta ez, beraz, kontzesioen adjudikaziodunak.

Zerga-oinarria eta tarifak

4. artikulua. Zerga-oinarria finkatuko da ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera:

–1. epigrafea.–Ehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–2. epigrafea.–Desobiratzeak.

–3. epigrafea.–Gorpuzkiak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.

–4. epigrafea.–Gorpuzkiak garbitzea panteoietan, nitxoetan nahiz lurrean.

–5. epigrafea.–Nitxoen, kolunbarioen eta panteoietarako lurren kontzesioak.

–6. epigrafea.–Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrak.

5. artikulua. Zerbitzuetako bat egiteko eskatzen den unean sortuko dira tasak, salbu 6. epigrafekoak, haiek sortuko baitira zergaldiko lehen egunean, esan nahi baita, urte naturaleko lehenean. Kuota ezin da murriztu, ezta hainbanatu ere.

Tarifen errekarguak eta murriztapenak

6. artikulua. Baldin hilerri honetako hilobi batzuetatik gorpuzkiak ateratzen badira eta beste hilobi batean berriz ehorzten badira, eskubideak ordaindu beharko dira lekualdatzeagatik; beraz, ez dira ordainduko desobiratzeagatik eta berriz ehorzteagatik. Gorpuzkiak beste hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa baizik ez da ordainduko.

7. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek izanen dute gorpuzkiak ehorzteko tratamendu bera, ordenantza honi dagokionez.

Kudeaketa-arauak

8. artikulua. Hilotzak hilerriraino eramateaz arduratzen diren ehorzketa enpresek ehorzketa eskubideak likidatuko dituzte Udalean hartarako dagoen bulegoan, eta ordainagiria emanen zaie. Hilerriko kargudunak, enplegatuak edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den ordainagiria, hilotza bertaratzen denean. Salbuetsirik daude ezinbesteko premia duten kasuak edo udal bulegoetan jaiegun denean gertatzen diren kasuak; horrelakoetan, enplegatuak datuak jaso, eta dagokion bulegoari igorriko dio informazioa, horren bidez egin dadin ordainarazpena.

9. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkiak eramateko zerbitzua hartzeko interesa duenak dagokion udal bulegora jo beharko du, hantxe eskatu, eta behar diren eskubideak ordaindu; eta ordainagiria emanen zaio. Hilerriko kargudunak, enplegatuak edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den ordainagiria, zerbitzuak egin baino lehen.

10. artikulua. Urtero eginen da honako hauen errolda edo zentsua, urte bakoitzeko urtarrilaren lehena hartuz erreferentziatzat: udal hilerrian dauden nitxo, panteoi eta hilobi guztiak. Horretan oinarriturik ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak emateko tasak.

11. artikulua. Ordenantzaren 4. artikuluko 6. epigrafean ezarritako tasen kasuan, diru-bilketa urtero eginen da, Udalari komenigarri zaion unean. Horien ondoriozko tributu-zorrak "jakinarazpen gabetzat" joko dira, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari. Ordaintzeko borondatezko epea iragarriko da udaletxeko iragarki-taulan, ediktu bidez; hala ere, "ordaintzeko gaztiguak" igortzen ahalko dira; horien ondorio bakarra izanen da argibide gehiago ematea, besterik ez.

12. artikulua. Ateratzen diren kuotak 30 egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko dira, aipatutako ediktua argitaratu eta biharamunetik hasita.

13. artikulua. Nitxoen aldi baterako lagapenak, 10 urtekoak, bukatu aurretik noiznahi luza daitezke: bi luzapen egin daitezke gehienez ere.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Arau-hausteei, tributazioari eta zehapenei dagokien guztian, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

Xedapen osagarriak

15. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan, arau osagarri izanen dira Hilerriko Erregelamendua eta Hileta Osasunari buruzko Xedapenak.

TARIFEN ERANSKINA, 11. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Ehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

ERRAUTSAK
(euroak)

HILOTZAK
(euroak)

Lurrean/kolunbarioan

37,20

46,55

Nitxoan

74,95

93,80

Panteoian

112,25

140,30

II. epigrafea.–Desobiratzea.

EUROAK

Hilotzak

103,15

Gorpuzkiak

64,75

III. epigrafea.–Lekualdatzeko eskubideak (ez da ez desobiratzea ez berriz ehorztea kobratuko).

DESTINOAREN ARABERA:

EUROAK

Lurrera/kolunbariora

46,55

Nitxora

93,80

Panteoira

140,30

IV. epigrafea.–Garbiketa eskubideak.

EUROAK

Kolunbarioan

46,55

Nitxoan

93,80

Panteoian (gorpuzki bakoitzeko)

140,30

V. epigrafea.–Nitxoen, kolunbarioen eta panteoietarako lurren kontzesioak.

A) Panteoiak:

EUROAK

Panteoietarako lurren kontzesioa, 75 urterako

2.815,50

B) Nitxoak:

EUROAK

Aldi baterako lagapena (10 urte)

356,35

10 urteko luzapen bakoitzeko

469,30

75 urteko kontzesioa

3.050,00

C) Kolunbarioak:

EUROAK

Aldi baterako lagapena (10 urte)

178,20

10 urteko luzapen bakoitzeko

234,60

VI.–Zerbitzu orokorrak ematea.

EUROAK

1. mailako panteoia

99,30

2. mailako panteoia

74,85

3. mailako panteoia

51,90

4. mailako panteoia

37,85

5. mailako panteoia

24,25

6. mailako panteoia

7,50

Nitxoak

7,50

Kolunbarioak

5,40

12. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILTZEKO KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO LOKALAK ETA KIROL INSTALAZIOAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabiltzea kirol instalazioak eta eskoletako lokalak eta instalazioak.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

3. artikulua.

3.1. artikulua. Ez da tasarik eskatuko eskolako lokal edo kirol instalazioak erabiltzeagatik, baldin ikastetxeak berak erabiltzen baditu irakastorduetan.

3.2. Ez da eskatuko lokalak edo kirol instalazioak erabiltzeko tasarik kultur ekitaldietarako, kirol ekitaldietarako edo talde ekitaldietarako, baldin udal batzorderen batek babestu edo antolatu badu.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordaindu beharko dituzte sarrerak edo abonuak eskuratzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, elkarteek eta sozietateek, edo Udalaren baimena jaso dutenek aretoak edo instalazioak erabiltzeko.

5. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo eskatzen den unean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Tasa kobratuko da Udalaren txartela edo baimena lortzen denean Udalaren kirol instalazioetan sartzeko edo eskoletako lokal edo instalazioetan sartzeko.

7. artikulua. Egun baterako balio duten txartelak edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean emanen dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da tasak instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, eta ordainagiritako balioko dute.

8. artikulua. Udalaren kirol instalazioak hilabeteka edo denboraldika erabili ahal izateko, abonuak edo txartelak espresuki zehazten den eran eginen dira.

9. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte txartelak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi egin beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

10. artikulua. Baimena emanen da jarraikiz udal lokalak erabiltzeko organo eskudunak onesten dituen arauei, edo, behar denean, jarraikiz baimenean zehazten diren baldintzei.

11. artikulua. Arau-hauste soila izanen da instalazioen zaintzaileek txartelak eskatu eta horri uko egitea.

12. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetara sartzea edo eskoletako lokal eta instalazioetara sartzea behar den txartelik gabe edo erabiltzeko baimenik gabe.

Tarifak

13. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

TARIFEN ERANSKINA, 12. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA ERABILTZEKO KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO LOKALAK ETA KIROL INSTALAZIOAK

I. epigrafea.–Ereta kirolgunea 2026ko tarifak.

EURO/ORDU

Pilotalekua, Tafallako kirol klubendako

3,85

Pilotalekua, areto-futbolerako eta saskibaloirako (dutxak barne)

13,20

Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne)

9,40

Pilotalekuko dutxak

1,45

Squasha (dutxak barne)

4,55

Dutxak

1,45

Tenisa, 18 urtetik gora

3,00

Rokodromoa

1,55

Argialdia (6 argialdi gehienez)

2,15

II. epigrafea.–Lanbide Eskolako kiroldegia.

EURO/ORDU

Kiroldegia (futbola)

13,15

Kiroldegia, Tafallako klubendako

3,85

Argiak

8,50

III. epigrafea.–San Frantzisko futbol zelaia.

EUROAK

Urteko tasa

598,60

(Erabilera lagatzeko hitzarmena egin bada klub batekin, eta indarrean badago, hartan arautzen denaren arabera jokatuko da)

IV. epigrafea.–Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.

EURO/ORDU

Zelaia, klubendako

3,85

Zelaia

12,00

Argiak

29,20

V.–epigrafea.–Atletismo pista.

EURO/ORDU

Pista, klubendako

3,85

Pista

12,00

Argiak

6,50

Dutxak

1,45

VI. epigrafea.–Eskualdeko Ikastetxeko pilotalekua.

EURO/ORDU

Federatu gabeko kirol taldeendako

7,60

Pilotalekuak, klubendako

3,85

Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik)

-

Argiak

5,90

Dutxak

1,45

VII. epigrafea.–Instalazioak, kirolaz kanpoko erabileretarako (Ereta kirolgunea eta Lanbide Eskolako kiroldegia).

EUROAK

Jarduerak, sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileendako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua)

213,95

Jarduerak, sarrera kobratu gabe (gehi argien gastua)

136,05

–FIDANTZA: 458,25 euroko fidantza bat ezartzen da, instalazioen erabileragatik, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada.

VIII. epigrafea.–Belar artifizialeko futbol zelaia.

ARGIRIK GABE

ARGIAREKIN

A zelaia

7ko futbola

22,65 euro/ordu

34,05 euro/ordu

11ko futbola

39,65 euro/ordu

45,30 euro/ordu

B zelaia

7ko futbola

12,00 euro/ordu

17,00 euro/ordu

11ko futbola

20,00 euro/ordu

22,65 euro/ordu

IX. epigrafea.–Banakako tasa, Tafallako kirol klubetan federatutako kirolariei aplikatu beharrekoa, Kirol Patronatuak kudeatzen dituen kirol instalazioak erabiltzeagatik.

Hilabeteko tasa hau aplikatuko da:

Urte honetan 11 urte edo gutxiago betetzen dituzten kirolariak

3,10 euro hilean

Urte honetan 12 eta 17 urte artean betetzen dituzten kirolariak

4,15 euro hilean

Urte honetan 18 urte edo gehiago betetzen dituzten kirolariak

8,30 euro hilean

Tasa hauek hiru hilean behin kargatuko dira kirolarien kontuan, honako epe hauetan:

Lehen epea

Urtarrila (urtarrila-maiatza)

2. epea

Iraila (iraila-abendua)

X. epigrafea.–Kirol ikastaroak.

KIROL ESKOLAK

37,20 euro

ATLETISMOA

37,20 euro

IRRISTAKETA

Egun bat astean

30,00 euro

2 egun astean

52,75 euro

IRRISTAKETA HELDUENDAKO

Egun bat astean

32,05 euro

2 egun astean

63,10 euro

KIROLAREN ESKOLA

Egun bat astean

37,20 euro

2 egun astean

50,70 euro

ESKALADA IKASTAROA

38,25 euro

BESTE IKASTARO BATZUK

38,25 euro

Kenkariak ikastaroetan:

a) Gazte Txartela.

b) Familia ugariak.

c) Familia gurasobakarrak.

Biendako tasek %20ko deskontua izanen dute Udalak antolatutako ikastaroetan.

XI. epigrafea. – Kirol instalazioetako beste espazio batzuk.

–Tafallako kirol-klubak:

Lagapena, orduko edo zatikiko

3,85 euro

Urteko lagapena

120,00 euro

13. ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea, abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean (Kode Zibilaren aldaketari buruzko Legea).

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten hasten denean, hau da, interesdunek ezkontza zibilaren eguna eta ordua zehazteko eskabidea aurkezten dutenean.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan ezarritako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ez da itzuliko ordaindutako dirua.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen dutenek edo haren onuradunak direnek.

Tributuaren kudeaketa

5. artikulua. Ezkontza zibilak antolatzeko ardura duen pertsonak frogatuko du tasa ordaindu dela.

TARIFEN ERANSKINA, 13. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK

2026KO TARIFAK

EZKONTZAK

EUROAK

Ezkontza bakoitzeko prezioa honako hau izanen da:

134,40

14. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ANIMALIAK HARRAPATU ETA MANTENTZEKO ZERBITZURAKO, ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO ETA BERRITZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

a) Zerbitzu hauek ematea:

–Zakurrak edo bestelako animaliak harrapatzea eta etxe partikularretatik biltzea.

–Zakurren eta bestelako animalien egonaldiak udal egoitzetan.

b) Behar diren zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko eta berritzeko.

Tasen sortzapena

3. artikulua. Animaliak biltzeko, harrapatzeko eta/edo egoitzetan edukitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak sortuko dira zerbitzua ematen hastean; hala ere, eskatzen ahal da horien zenbatekoa aurretik jartzea, osoki edo hein batean.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da izapidetuko baldin lehenago tasa hori ordaintzen ez bada.

Berritzeko tasa sortuko da berritzea gauzatzean.

Txartelaren kopia egiteko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da izapidetuko baldin lehenago tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honen 2. artikuluaren a) apartatuko zerbitzuei dagozkien tasak, kasuan kasukoak, honako hauek ordaindu behar dituzte: eskatzaileak edo, zuzenean interesdun izanik, zerbitzuaren onura jaso duten pertsonak, edo Udalaren esku-hartzea derrigortu duten egoeren erantzule direnak.

Ordenantza honen 2. artikuluaren b) apartatuko lizentziak emateko tasak honako hauek ordaindu behar dituzte: sailkapenaren arabera arriskutsua izan daitekeen animalia baten jabeak edo edukitzaileak.

Tarifak

5. artikulua. Kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Udal Diruzaintzan ordainduko dira ordenantza honetan ezarritako tasak, animaliak biltzeagatik, harrapatzeagatik eta haien mantenuarengatik, bai eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateagatik ere, eta lizentzia eskatzeko orriari erantsiko zaio ordaindu izanaren frogagiria.

7. artikulua. Udal Zerbitzuek bildutako edo harrapatutako animaliak berreskuratzeko, haiek dauden udal egoitzetara jo behar da haiek jasotzera, betiere tasak ordaindu eta gero.

TARIFEN ERANSKINA, 14. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA ANIMALIAK HARRAPATU ETA MANTENTZEKO ZERBITZURAKO, ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIAK EMATEKO ETA BERRITZEKO

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Animaliak bildu edo harrapatzea.

–Animalia bakoitzeko: 25,05 euro.

II. epigrafea.–Egonaldiak, udal egoitzetan.

–Albaitarien aginduz bete beharreko egonaldiak, eguneko: 3,75 euro.

–Bestelako egonaldiak, eguneko: 7,30 euro.

III. epigrafea.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea:

–Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 104,65 euro.

IV. epigrafea.

–Ordaindu beharreko tasa txartelaren kopia egiteagatik edo txartelean nahitaezko aseguruari edo osasun-azterketari buruz dauden datuak eguneratzeagatik: 5,15 euro.

15. ORDENANTZA FISKALA, AUZOLANA ETA BIDE-LANA ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 53. eta 54. artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Xedea

2. artikulua. Ordenantza honek xedea du arautzea, batetik, herritarren lana –auzalan, auzolan edo artelan ere esaten zaiona– eta, bestetik, auzo-bideak eta landabideak egin, zaindu eta hobetzeko bide-lana, eta, oro har, toki-erakunde honen eskumenean biltzen diren obra guztiak egiteko lana.

Bi lan motak egiteko arauak

3. artikulua. Auzolana eta bide-lana, biak, bateragarriak dira eta aldi berean eman daitezke. Beraz, aldi berean ematen direnean, bide-lana bete behar dutenek auzolana ere garraio elementu berekin egiten ahalko dute.

4. artikulua. Lan egitera ez etortzeak (ezinbesteko kasuetan salbu eta aurretik librantza egin ez bada) berekin ekarriko du ordaindu beharra lanari dagokion diru zenbatekoa eta beste hainbesteko isuna. Emanen den epean ordaintzen ez baldin bada, bi kontzeptuak premiamendu bidez eskatuko dira.

5. artikulua. Toki-erakunde honek urtero onetsiko ditu, osoko bilkuran hartutako erabakien bitartez, auzolana eta bide-lana egiteko aldiak, betiere kontuan izanik ez daitezen izan mugarteko lan handieneko garaiekin batera (udalaren nahiz kontzejuaren mugartekoak).

Auzolana

6. artikulua. Toki-erakunde honetan bizi direnek egin beharko dute auzolana, salbu honako hauek:

a) Hemezortzi urtetik beherakoak eta berrogeita hamabostetik gorakoak.

b) Urritasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala dutenak.

c) Presondegietan giltzapetuak daudenak.

7. artikulua. Toki-erakunde honen kontura izanen da lan honetan aritzera behartuta daudenei gertatzen ahal zaizkien istripuen arriskuaren estaldura.

8. artikulua. Auzolana ez da izanen urtean hamar egun baino gehiagokoa, eta jarraian ez dira eginen hiru egun baino gehiago. Interesdunaren ordez beste pertsona batek egiten ahal du auzolana, edo haren librantza egiten ahalko da, horretarako ordainduz lanbide arteko gutxieneko soldataren diru kopurua halako bi.

Bide-lana

9. artikulua. Bide-lanean parte hartu beharra dute, nahitaez eta salbuespenik gabe, herriko enpresa-ustiategietan garraio elementuak dituzten pertsona guztiek, fisikoek nahiz juridikoek, eta herrian bizi nahiz ez bizi.

10. artikulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen bide-lanak urtean gehienez ere bost egun hartuko ditu, eta egunak ez dira jarraian izanen. Haren ordez, ordain daiteke lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hiru.

Gainerakoetan, urtean ez dira hamar egun baino gehiago izanen, eta jarraian ez dira eginen bi egun baino gehiago.

11. artikulua. Toki-erakunde honen kontura izanen da ibilgailuek bide-lana egiteko kontsumitzen duten erregaia.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira Ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

16. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA HERRI-LURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDEAK ETA KANONAK

Oinarriak

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 25.etik 27.era bitarteko artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordenantza honen-egitatea da pertsona jakin batzuek modu berezian erabiltzea herri-lurretako ondasunak eta aprobetxamenduak.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Nori ematen zaien herri-lurretako ondasun eta aprobetxamenduen gozamena edo erabilpena, pertsona fisiko edo juridiko haiexek izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta kanonen subjektu pasiboak.

Karga-oinarriak eta tarifa

4. artikulua. Hona hemen karga-oinarriak eta tarifak:

a) Laboreen laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:

Herri-lurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak ezarriko dira lurraren kalitatearen arabera eta komenigarri jotzen diren bestelako inguruabarren arabera, eta Udalbatzak urtero onetsiko ditu tarifa horiek, jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari; zehazki, laboreetarako lurzatiei buruz ezartzen duenari.

b) Ureztalurretako lurzatien aprobetxamenduetan:

Herri-lurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak ezarriko dira lurraren kalitatearen arabera eta komenigarri jotzen diren bestelako inguruabarren arabera, eta Udalbatzak urtero onetsiko ditu tarifa horiek, jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari; zehazki, laboreetarako lurzatiei buruz ezartzen duenari.

c) Zainzurien laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:

Herri-lurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak ezarriko dira jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzari; zehazki, zainzurietarako lurzatiei buruz xedatzen duenari.

d) Erlauntzak paratzeko aprobetxamenduetan:

Paratzen den kaxa kopurua da zerga-oinarria.

Tarifa Udalbatzak onetsiko du urtero.

e) Legarrak ateratzeko aprobetxamenduetan:

Tona edo metro kubiko kopurua da zerga-oinarria, urtero erabakitzen denari jarraikiz.

Tarifa Udalbatzak onetsiko du urtero.

f) Belarren eta uren aprobetxamenduetan:

Zerga-oinarriak eta tarifak izanen dira Udalbatzak onesten dituen zuzeneko adjudikazioen ondoriozkoak. Urtero eguneratuko dira, enkantea arautzen duen baldintza-agiriari jarraikiz.

g) Ehiza barrutiaren baliatze eta aprobetxamenduan:

Kasuan kasuko enkanteek azken buruan zer ematen duten (sestarik bada, sesta barne), haiexek izanen dira zerga-oinarriak eta tarifak, eta enkanteen baldintzei jarraikiz eguneratuko dira.

Herriko ehiztari elkarteari adjudikazio zuzena eginez gero, adjudikazio erabakian paratzen den bezala eginen dira oinarria, tarifa eta eguneratzeak.

h) Herri-lurretako bestelako aprobetxamenduetan:

Emakida edo adjudikazioa egiten den unean adieraziko dira oinarriak eta tarifak, eta adjudikazioak berak dioen gisara berrituko dira.

Zerga-kuota

5. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

6. artikulua. Adjudikazioa egiten den unean sortuko da tasa.

Ordainarazpena honela eginen da:

a) 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) kasuetan, urtean behin.

b) 4. artikuluko e) kasuan, legarra ateratzen den aldiro.

c) 4. artikuluko f) kasuan, hiru hiletik behin.

d) 4. artikuluko h) kasuan, zehazten den gisara.

Ordenantzaren 4. artikuluko a) kasuan, ordainaraziko dira aurreko nekazaritza-urtean landu diren eta, beraz, uzta bildurik duten lurzatietako eskubideen erdiak, eta hurrengo nekazaritza-urtean landuko diren lurzatietakoen erdiak. Ordainarazpen hori urrian eginen da urtero.

Diru-bilketa

7. artikulua. Ordenantzaren 4. artikuluko a), b), c), d) eta f) kasuek sortutako zerga-zorrak joko dira "jakinarazpen gabekotzat", jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari). Udalaren iragarki-taulan paratuko da ediktu bat, ordaintzeko borondatezko aldia iragartzeko, baina horretaz gain, Udalak, hobeki informatzeko, bidal ditzake ordainketa gaztigatzeko orriak ere. Dena dela, horrelako orririk ez jasotzea ez da inorendako zurigarria izanen, argudiatzeko ez duela ordaintzeko aldiaren berri izan.

8. artikulua. Ordenantzaren 4. artikuluko e) eta h) kasuetako zerga-zorrak jakinarazi egin beharko zaizkie subjektu pasiboei.

Kudeaketa-arauak

9. artikulua. Herri-lurretako aprobetxamenduez nola baliatu arautzen duten araudi eta erregelamenduetako xedapen guztiek osatzen dute aprobetxamenduari dagozkion kudeaketa arauak.

10. artikulua. Enkante bidez eginez gero, behar den baldintza-agiria eginen da, eta hura Udalak onetsiko du osoko bilkuran. Baldintza-agiri horretan, agertuko dira adjudikazioak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak.

11. artikulua. Ehiza barrutien baliatzearen eta aprobetxamenduaren adjudikazioa lotuko zaie 6/1990 Foru Legearen laugarren tituluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduari.

Herriko ehiztari elkarteari zuzenean adjudikatuz gero, adjudikazioa zer baldintza zehatzetan egiten den adieraziko da emateko erabakian. Adjudikazioa Udalak onetsiko du, osoko bilkuran.

Aldiz, enkantea eginez gero, baldintza-agiria eginen da eta hura Udalak osoko bilkuran onetsiko. Baldintza-agiri horretan, agertuko dira adjudikazioak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak.

12. artikulua. Herri-lurretako bestelako aprobetxamenduei dagozkien kudeaketa arauak zehaztuko dira behar diren adjudikazioak egiteko unean, edo bestela, kasuan kasuan komenigarri jotzen diren erregelamenduak prestatuz eta onetsiz.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, jarraikiko zaie Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari, Ordenantza fiskal orokorrari eta ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamendu eta baliatze bakoitzari dagozkion erregelamenduei, enkanteen baldintza-agiriei edo adjudikazio erabakiei.

TARIFEN ERANSKINA, 16. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA HERRI-LURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDEAK ETA KANONAK

2025EKO TARIFAK

2026KO TARIFAK

A1) Laboreko lurzatiak

(1)

–Lehentasunezko aprobetxamendua:

- Lote ona

137,06 euro/ha

–Hala-holako lotea

85,21 euro/ha

–Zuzeneko aprobetxamendua:

- Lote ona

220,18 euro/ha

–Hala-holako lotea

146,21 euro/ha

A2) Ureztalurreko lurzatiak(*)

–1. mailako lotea

554,54 euro/ha

–2. mailako lotea: 1. mailako loteari dagokionaren %95

526,81 euro/ha

–3. mailako lotea: 1. mailako loteari dagokionaren %80

443,63 euro/ha

–4. mailako lotea: 1. mailako loteari dagokionaren %70

388,18 euro/ha

B) Erlauntzak(gutienekoa, 20,50 euro)

1,80 euro/kaxa

1,80 euro/kaxa

C) Legarra ateratzea

4,00 euro/m³

4,00 euro/m³

D) Harria ateratzea

4,20 euro / 1.000 kg

4,20 euro / 1.000 kg

E) Belarrak eta urak

(2)

F) Ehiza barrutia

Hitzarmenaren arabera

(1) eta (2) 2025eko tarifak besterik gabe eguneratuko dira, aurretik Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Arloak txostena eginda, 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluari jarraikiz (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea): Nafarroako KPIaren arabera.

(*) Ureztalur bilakatu diren herri-lurretako lurzati guztiak hasiera batean 1. mailako lotetzat joko dira. Ondotik, Udalak erabakitzen badu, horietakoren bat 2., 3. edo 4. mailako lote gisa kalifikatuko da, behar bezala justifikatzen bada.

17. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO
ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN
EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da zangak, laginketak eta zuloak irekitzea erabilera publikoko tokiko lurretan (barnean direla tokiko errepide, bide eta gainerako bide publikoak), tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jartzeko eta konpontzeko, bai eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra sortzen da tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Kasuan kasuko aprobetxamendu berezia egiteko ireki, mugiarazi edo altxatu behar den tokiko jabari publikoaren azalerak ekarriko du tasa zehazteko oinarria.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko betebeharra dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak berreraiki, berrezarri eta konpondu beharko ditu aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarria den legediari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, erabiliko dena zanga behar bezala betetzeko eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, egoki egiteko, bai eta konponezin gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko ere.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahalko diote. Gordailua berreskuratzeko aldeko txostena beharko da, frogatzen duena hertsiki bete direla indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak eta behar bezala konpondu dela zoladura eta/edo egin dela beheratzea edo pasabidea.

9. artikulua. Aipatutako gordailu horien zenbatekoak zehaztuko dira aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Eraikinak birgaitzeko laguntzen ordenantzaren babesean egiten diren birgaitze obretan, onuradunen dirulaguntzek eratuko dute gordailu hori.

Kudeaketa-arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki nahi edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako bete beharko ditu Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak eta, hala behar badu, Espaloietan eta leku erreserbatuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziaren ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean ordaindu beharko dira beharrezko tasak. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotuko zaio espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetean ez badira obrak hasi edo ez badira bukatu ezarritako epean.

TARIFEN ERANSKINA, 17. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO

2026KO TARIFAK

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

Zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea

2,10 euro egun edo zati bakoitzeko eta metro lineal edo zati bakoitzeko

(gutxienekoa, 20,95 euro egun edo zati bakoitzeko)

Tasa aplikatzeko irizpidea: partikularrak ez badu adierazten zenbat egunetan egonen den irekia zanga, hasiera batean likidatuko dira udal zerbitzuak iritzitako egunak, eta ondotik moldatuko da, betiere partikularraren aitorpen-eskaera behar bezala egiaztatuaren arabera.

FIDANTZAK, BIDE PUBLIKOAN ZANGAK IREKITZEAGATIK ETA/EDO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEAGATIK

Metro lineala:

Eurotan

1.1

Harrizko zoladura duten lekuetan

181,90

1.2

Zoladura arrunta duten lekuetan

136,70

1.3

Zoladurarik gabeko lekuetan

86,45

18. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUA GELDITZEKO, NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta bide publikoa erreserbatzea, aparkaleku esklusiborako edo ibilgailuak gelditzeko, nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasten edo bukatzen bada; halakoetan, zergaldia horren arabera moldatuko da, eta hiruhileko naturalak kontuan hartuz hainbanatuko da kuota.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, erabilerako hiruhileko guztien tasa ordaindu beharko da.

Erabilera edo aprobetxamendua eteten denean, zenbat hiruhileko naturaletan egin den, horien guztien artean hainbanatuko da kuota, uzten den hiruhilekotik aurrera.

Aprobetxamendu baten baja bat eta alta bat hiruhileko berean gertatzen direnean, hiruhileko horren tasa bakarrik likidatuko zaio aldi horren hasieran aprobetxamenduaren titularra zenari. Era berean jokatuko da lizentzia eskualdatzen denean.

Erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten duen udal-obrarik egiten bada, zergaldia murriztu eginen da, kenduta zuinketa-aktaren egunetik harrera-aktaren egunera bitarteko hilabeteak, bi egun horiek barne.

Natura hondamendiak gertatzen badira (uholdeak eta beste), eta halakoek erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten badute, zergaldia hiruhileko bat murriztuko da, oro har, eta murrizketa hori hilabetez hilabete luzatzen ahalko da, era egokian hala justifikatu eta gero.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1) Espaloietan barna pasatzeko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da kontuan hartuta erabilitako pasabidearen zabaleraren metroak, gehieneko plaza kopurua eta kalearen kategoria edo eremu fiskala, kasuan kasukoa.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa-arauak

7. artikulua. Lizentziak emanen dira haiek emateko onesten den arauari jarraikiz.

8. artikulua. Ibilgailuak espaloian barna pasatzeko, zintarria beheratzeko lanak egitea beharrezkoa denean, ordaindu beharko dira behar den ordenantza fiskalean ezarritako tasak eta fidantzak, hots, honako honetan ezarritakoak: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahalko diote. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, frogatzen duena bete direla segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak, eta behar bezala konpondu dela zoladura.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, behar den zentsuan sartuko dira titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratzea, mantentzea, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera (Udalak onetsitako edo gauzatutako urbanizazio batengatik aldatu ez badira). Era berean, seinalatzeko diskoak kendu beharko dituzte. Bestela, aprobetxamenduak segitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, baldin aprobetxamendu hori egiten duen lokalik edo lekurik ikusten badute, pasabide lizentziarik gabe, horren berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA, 18. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUA GELDITZEKO, NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

A) Gau eta eguneko erabilera:

I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

BALIO EREMUAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

1 ibilgailutik 2 ibilgailura bitarte:

51,30

42,20

33,85

16,95

3 ibilgailutik 5 ibilgailura bitarte:

53,55

44,10

35,30

17,75

6 ibilgailutik 10 ibilgailura bitarte:

85,20

66,65

51,30

25,55

11 ibilgailutik 25 ibilgailura bitarte:

141,15

110,40

85,20

42,60

26 ibilgailutik 50 ibilgailura bitarte:

212,90

170,50

127,30

64,10

50 ibilgailutik gora:

255,20

206,80

151,75

76,95

I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak: I.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: batetik, auto-omnibusen kasuan, ibilgailu bat 10 plazako, edo horren zatiki bakoitzeko; eta, bestetik, kamioi edo arraste-ibilgailu edo nekazaritzako ibilgailuen kasuan, ibilgailu bat gehieneko kargako 2 tona metrikoko, edo horren zatiki bakoitzeko.

I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

85,20

66,65

51,30

25,55

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

50 ibilgailu bitarte:

105,70

84,95

64,40

32,95

50 ibilgailutik gora:

127,40

99,65

75,60

38,95

B) Ordutegi mugatuko erabilera:

I.5. Lizentziak, ordutegiaren arabera aparkatzeko debekua dutenak. Aurreko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

119,50

99,95

78,00

39,60

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(eurotan)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(eurotan)

01HC-02HC-08AA

(eurotan)

12II-13II-14OO-00DD

(eurotan)

59,80

50,00

39,05

19,80

Erreserba kale bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko txandakako debekua badago, tarifa alde bakar baten neurrien gainean kalkulatuko da; zehazki, luzeenaren gainean.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

1. Pasabideak seinalatzeko diskoak: 34,60 euro.

2. Pasabideak seinalatzeko diskoak ordutegiaren plakarekin: 43,00 euro.

3. Lekuen erreserba seinalatzeko diskoa eta/edo ordutegiaren plaka osagarria eta/edo euskarria: Udalak egiazki ordaintzen duena.

4. Disko edo plaka hondatuen ordezkapena: Udalak egiazki ordaintzen duena.

19. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola honako hauek:

a) Erabilera publikoko lurpea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak okupatzea honako hauen bidez: salgaiak, eraikuntzako materiala, hondakinak, hesiak, eskorak, astoak, aldamioak edo gisako instalazioak.

c) Honako hauek instalatzea: pisuetako burdin sareak, argi-zuloak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak, herriko edozein bide publikotako lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo erdisotoei emateko argia, aireztapena, pertsonen sarrera edo ibilgailuen sarbidea; orobat, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein bide publikotako lurgaina okupatzea honako hauek jarriz: eraikuntza-elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak. Orobat, bide publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Bide publikoko edo tokiko jabari publikoko bestelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, –argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko–; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazi-asmoz erabilera publikoko lurrak okupatzea mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak eta haien gisako bestelako elementuak paratuz.

g) Bide publikoan kioskoak jartzea.

h) Erabilera publikoko lurretan paratzea postuak, barrakak, salmenta-etxolak, ikuskizunak, atrakzioak eta jolaskizunak, bai eta kale-industria ibiltariak eta zinema filmaketa ere.

i) Portaleak, erakusleihoak eta beira-arasak.

j) Erregai-depositu eta -hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako edozein artikulu edo salgaiarenak.

k) Iragarkiak jartzea, horretarako okupatuz tokiko jabari publikoko lurrak, edo iragarki horiek ikusgai direnean tokiko errepide edo bide publikoetatik.

l) Lurrei, eraikinei edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, tokiko bide publikoetan.

m) Azienda igarotzea tokiko bide publiko edo jabari publikoko lurretan barna.

n) Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak kaletik erabiltzen dituenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean, eta aurretik eskatu behar da egoki den baimena.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe ere hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, sortuko dira zerga jasan beharra eta ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa ordaindu beharra. Ordaintzeak, baina, ez ditu legeztatuko eginiko erabilera edo aprobetxamenduak, eta agindu daiteke kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko, zigorrak ere ezarrita, kasua bada.

Ordenantza honen xedeko erabilerak edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena eskatzen duenean, hura urtarrilaren 1ean sortuko da, urtero, eta zergaldia izanen da urte naturala edota dena delako urte sasoia, kasua bada, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta, berdin, kuota hainbanatuko, mahai eta aulkien kasuan izan ezik.

Mahai eta aulkien kasuan, hainbanaketa eginen da lehenbizi sasoiko hilabeteei dagokien tarifa aplikatuz, haiei dagokien prezioan, eta gainerako hilabeteak, sasoikoen tarifekiko diferentzia kontuan hartuz.

Mahai eta aulkien lizentzia eskuratua duen eskatzaileak uko egiten badio, ez da kontuan hartuko ondorio fiskaletarako hainbanaketari dagokionez.

Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta gizarte- eta/edo hezkuntza-erakundeek lurzorua okupatzen badute, ez dute tasarik ordaindu beharko kontzeptu horrengatik, beren jarduerak direla-eta.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten erakundeak, baldin eta egiten badute tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, edo hari onura ateratzen badiote.

Bide publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrez gain edo aprobetxamendua baliatzen dutenez gain, edukiontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabileraren edo aprobetxamenduaren tasak loturik egonen dira dagokien ordenantza fiskalari edo aplikagarri diren udal erabakiei.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren arabera eta okupatutako bide publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa-arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna behartuta egonen da, dagokion tasaz gain, berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera, bai eta aurretik zenbateko hori gordailututa uztera ere.

Gordailu hori finkatuko da ukitu daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, aurretik Udalak txosten teknikoa eginda, hura zenbakietara ekartzeko.

Bide publikoa edukiontziekin okupatzen bada, gordailua eginen da jarraikiz bide publikoan edukiontziak paratzearen gaineko ordenantzan ezarritako zenbatekoei.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahalko diote. Fidantza itzultzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non islatuko baita hertsiki bete direla indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak, eta behar bezala konpondu dela zoladura.

9. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, suntsitutako gauzek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak, baldin interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

Fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte lehenik eta behin.

10. artikulua.

1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epeetan eta baldintzetan.

2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero, txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa ordainduko da lizentzia edo baimena eman dela jakinarazi baino lehen, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, ordainketa erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordain daiteke mugaeguneratutako hiruhilekoka. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa, baldin eta erabilerari edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino hilabete lehenago gutxienez.

4) "Mahaiak eta aulkiak" izeneko I. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utz dezake edo aldi baterako ken dezake baldin bidezko arrazoi, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzeko beharra izanen da.

Lizentzia eskuratu ondotik, eskatzaileak uko egiten badio, ordaindu beharko du eskatutako epe osoaren zenbatekoa.

"Mahai eta aulkien" tasa likidatuko da kontuan hartuta aurreko urteko errolda, salbu herriko festen aldiko "mahaiak eta aulkiak", azken horiek ez baitira automatikoki berritzen.

"Mahai eta aulkien" okupazioak salbuetsita egonen dira, herriko festetan, El Aguazón, El Empuje eta El Cierzo peñen kafe-kontzertuetarako, betiere kontzertu horietarako ezartzen badira eta egunero biltzen, kontzertuak bukatutakoan.

5) Aldamioekin, plataformekin, edukiontziekin eta abar egindako okupazioen kasuan, tasa behin-behineko likidatuko da okupazio aldiaren aurreikuspenaren arabera, eta behin betiko, hura amaitzen denean. Okupazioari uko egin edo hura etetearen ondoriozko aldaketak kontuan hartuko dira baldin soilik ezarritako epearen barnean egiten badira, eta ez dute atzeraeragineko ondoriorik izanen. Beraz, ez dira kontuan hartuko horiei buruz epez kanpo egiten diren komunikazioak.

TARIFEN ERANSKINA, 19. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.

1.–Erregai-deposituak eta monolitoak

207,35 euro urtean

2.–Mahaiak eta aulkiak:

–Urte osoa: aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere (herriko festak barne)

–Nafarroako plaza

–Gainerako kale eta plazak

39,25 euro/m²

31,40 euro/m²

–Denboraldia: martxoaren 15etik urriaren 31 arte (herriko festak barne)

–Nafarroako plaza

–Gainerako kale eta plazak

35,70 euro/m²

28,55 euro/m²

–Herriko festetan soil-soilik paratuz gero

–Nafarroako plaza

–Gainerako kale eta plazak

16,30 euro/m².

13,05 euro/m²

3.–Salmenta automatikorako aparatuak, josteta makinak, haur jolasak eta antzekoak

57,55 euro urtean

4.–Kioskoak, "karrikoak" eta gaztainen saltokiak

35,00 euro hilean

5.–Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak kaletik erabiltzen dituenak.

57,55 euro urtean

6.–Txurro dendak

1,65 euro metro koadroko eta eguneko, eta gutxienez

11,70 euro egunean

7.–Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoak

1,65 euro metro koadroko eta eguneko, eta gutxienez

8,75 euro egunean

8.–Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak

1,65 euro metro koadroko eta eguneko, eta gutxienez

13,05 euro egunean

9.–Aldamioak, aldamio goratuak, plataforma mugigarriak, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste

Lehen 30 m²-ak

0,60 euro/m²/egun

30etik 100 m²-ra bitarte

0,30 euro/m²/egun

100 m²-tik gora

0,15 euro/m²/egun

Gutxieneko tarifa

18,00 euro

10.–Garabiak

10,35 euro egunean

11.–a) Barrakak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak, etab., festak, feriak edo bestelako gertakariak direla kausa.

15,30 euro egun edo zati bakoitzeko /

lehen 2 m²-ei edo zatiari dagokienez

10,55 euro egun edo zati bakoitzeko / hortik gorako m²-ei edo zatiei dagokienez

11.–b)

Herriko jaiak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko 35/716/1/1 erreferentzia: 2.163,54 m²)

4.000,00 euro

Feriak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko 35/716/1/1 erreferentzia: 2.163,54 m²):

2.000,00 euro

11.–c)

–Zirkuak (feria barrutia)

0,00 euro

–Autotxokeak (La Moderna plaza)

17,00 euro egunean

–Zaldiko-maldikoa (Nafarroako plaza)

11,00 euro egunean

–Sarrera prezioen murrizketa kontraprestazio gisa arautzen duen hitzarmenaren kasuan

0 euro egun edo zati bakoitzeko / hortik gorako m²-ei edo zatiei dagokienez

12.–a) Merkatu txikiko postuak feria egunetan (otsaila eta urria) eta festetan (abuztua):

9,60 euro/m² egunean

12.–b) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, a)

30,70 euro/feria/postu

12.–c) Artisauak (produktuak berek egiten dituztenak):

15,35 euro egunean

12.–d) Nekazaritzako elikagaien artisauak (elikagaiak berek landatu eta/edo ekoizten dituztenak):

30,70 euro egunean

12.–e) Feria bereziak (ekologikoak, tematikoak...) eta ekitaldi bereziak otsaileko eta urriko ferietan eta festetan:

Udalaren aldez aurretiko erabakia

12.–f) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, c), d) eta e):

0 euro

13.–a) Zezen plaza alokatzea

360,45 euro ekitaldiko

13.–b) Feria barrutia alokatzea

180,00 euro ekitaldiko

13.–c) Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan).

(Bi kasuetan ere, aurkeztu beharko da ekitaldirako gizarte erantzukizuneko asegurua behinik behin, bai eta Udalak eskatzen duen dokumentazio oro ere)

0,00 euro ekitaldiko

14.–a) Piezometroak eta gisako prospekzioak:

62,05 euro

14.–b) Halakoak erakunde ofizialek babestu dituztenean eta xedea ingurumenaren defentsa dutenean

0,00 euro

15.–Autobusetarako markesinak eta beste udal elementu batzuk publizitaterako erabiltzea

Iragarkiak iraunkorki edo aldi baterako ezartzea edozein euskarritan:

0,50 euro/m²/egun

16.–Kanalizazio publikoak okupatzea:

2,00 euro metro linealeko

II. epigrafea.–Fidantzak.

Honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada ere:

–Zirkuak paratzea: 450,00 euro.

–Zezen plaza erabiltzea: 450,00 euro.

–Ferietako barrutia erabiltzea: 450,00 euro.

–Ferietako barrutiko taberna erabiltzea: 450,00 euro.

20. ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAN INTERES OROKORREKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea dira toki-erakundeko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak –argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko, edo telefonia finkoa, telefonia mugikorra eta komunikazio elektronikoko beste zerbitzu batzuk–; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, antenak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, baldin zerbitzuarekin zerikusia badute.

Ordenantza honetan arautzen den tasa ordainarazteak berariaz salbuesten ditu Udalaren bide publikoetako lurzoruan, lurpean edo lurgainean eratutako erabilera pribatibotik edo aprobetxamendu berezitik eratorritako beste tasa batzuk, beste ordenantza batzuetan araututako hornidura-zerbitzuak emateko beharrezkoak direnak.

Nolanahi ere, tasa hau bateragarria izanen da toki-erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen tasekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua urte hartan hasten edo bukatzen bada, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Subjektu pasiboak

4. artikulua.

1) Enpresek, zergadun gisa, tasa ordaindu behar dute, baldin eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, ustiatu beharrez urez, gasez, argindarrez eta telekomunikazioz (telefonia finko eta mugikor) hornitzeko zerbitzuak edo gisako beste edozein zerbitzu, hura interes orokorrekoa denean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dienean.

2) Bereziki subjektu pasiboak dira komunikazio sareak ustiatzen dituzten enpresa, entitate edo administrazio publikoak, baldin eta horretarako erabiltzen badituzte zuntz optikoko sistemak, kable bidezko telebista edo toki-erakundearen jabari publikoan pasatzen diren edo paraturik dauden sareak edo muntadurak behar dituen beste edozein teknika.

3) Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute tasa ordaindu beharko, baldin zerbitzua emateko erabiltzen diren sareen titularrak ez badira, nahiz eta izan sare horiek erabiltzeko, sarbidea izateko edo haien artean lotzeko eskubideen titularrak. Gainerako hornidura zerbitzuetan, subjektu pasiboak izanen dira bai erabiltzen diren sareen edo azpiegituren titularrak, bai sare horiek erabiltzeko, sarbidea izateko edo haien artean lotzeko eskubideen titularrak.

4) Aurreko apartatuetan sartuta ez dauden sare fisikoen enpresa titularrek ordaindu beharko dituzte jabari publikoko lurzorua, lurpea eta lurgaina erabiltzeagatik dagozkien ordenantza fiskaletan araututako tasak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1) Zehazteko zer oinarriren gainean aplikatuko den tasa, horren bidez kuota kalkulatzen baita, kontuan hartuko dira subjektu pasiboek udal-mugartean urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinak.

Zerga-oinarria zehazteko irizpideak ez zaizkie aplikatuko telefonia mugikorreko operadoreei.

2) Fakturazioak emandako diru-sarrera gordinak dira entitate bakoitzari egotz dakizkionak, betiere kasuan kasuko entitateak horiek lortu baditu udal honen mugartean ohiko jarduera egitean egindako zerbitzuen truke. Soilik salbuetsiko dira aparteko egintzek edo jarduerek eragindako diru-sarrerak.

3) Aprobetxamendu bereziaz baliatzeko, subjektu pasiboak besteren sareak erabili baditu, tasaren zerga-oinarria izanen da udal-mugartean urtero lortutako diru-sarrera gordinen zenbatekoa, kenduta sarearen titularrari bere sarera sartzeagatik edo interkonexioagatik ordaindu beharreko zenbatekoak. Sare horien titulartasuna duten enpresek kontzeptu horregatik eskuratzen dituzten zenbatekoak sartu beharko dituzte beren diru-sarrera gordinetan.

4) Horren ondorioetarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez eta hirugarrenen kontura kobratutako partida edo zenbatekoak ere, baldin ez badira tasa hau aplikatzen zaion subjektu pasiboaren diru-sarrera berekiak. Orobat, ez dira fakturazioaren diru-sarrera gordinen artean sartuko hornidura zerbitzuen zenbatekoak, baldin eta zerbitzu horiek erabiltzen badira Ekonomia Ministerioaren energia elektrikoa sortzeko instalazioen erregistro administratiboaren 1. eta 2. ataletan inskribatutako instalazioetan, beharrezko lehengai gisa araubide berezi honetan tributatu dezakeen energia sortzeko.

5) Ez dira jotzen fakturazioak eragindako diru-sarrera gordintzat honako hauek:

a) Enpresek jasotako dirulaguntzak, ustiapenekoak zein kapitalekoak.

b) Kalte eta galerengatik galdatutako kalte-ordainak, non ez diren konpentsazioa edo kontraprestazioa kobratu gabeko kopuruengatik, horiek sartu behar baitira 3. atalean zehaztutako diru-sarreren artean.

c) Finantza bidezko diru-sarrerak, hala nola interesak, dibidenduak eta gisakoak.

d) Enpresek beren ibilgeturako egiten dituzten lanak.

e) Enpresen ondarearen parte diren ondasunak eta eskubideak besterentzetik datozen kopuruak.

6. artikulua. Tasaren zenbatekoa kalkulatzeko, %1,5 aplikatuko zaio aurreko artikuluan adierazitako zerga-oinarriari.

Kudeaketa-arauak

7. artikulua. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar badute, lehenago horren berri eman beharko dute, eta izan behar dute kasuan kasuko zerbitzua egiteko gaitzen duen tituluaren jabe.

Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakarrenean tokiko jabari publikoa suntsitzea edo narriatzea, onuraduna beharturik dago ordaintzera jabari publikoa berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa, bai eta aurretik zenbateko hori gordailu uztera ere; hori dena, galarazi gabe behar den tasa ordaintzea.

Gordailu hori finkatuko da ukitu daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, aurretik udal teknikariak txostena eginda, hura zenbakietara ekartzeko.

Enpresek aprobetxamenduak egiten badituzte nolabaiteko jarraitutasunez eta aldizkakotasunez, hiriko toki ezberdinetan bada ere, horren ondoriozko kudeaketa administratiboa errazteko, itundu daiteke gordailu oso bat ezartzea, eta hura berrikusten ahal da itunean ezartzen diren aldietan. Gordailuaren zenbatekoa aterako da aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustez egin litezkeen kalteen arabera, eta eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal nahiz fidantza solidario bidez.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahalko diote. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non islatuko baita hertsiki bete direla indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak, eta behar bezala konpondu dela zoladura.

9. artikulua.

1) Horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek, tasa ordaintzera beharturik badaude, hiruhileko guztietan aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi dituzten diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

2) Ordaintzera beharturik dauden enpresek aitorpena aurkeztearekin batera, aitorpenaren hiruhilekoaren ondoko hilabetean, behar den tasaren autolikidazioa egin beharko dute, bai eta ordainketa egin ere Udal Diruzaintzan; hori entitate laguntzailearen bidez eginen da, edo bestela, baldin Tafallako Udala atxikirik badago tasa kudeatzeko hitzarmenei, haietan ezartzen diren moduan eta epeetan.

3) Enpresa horiekiko hitzarmenen bidez, aurkezteko epe laburragoak ezartzen ahalko dira, bai eta ordaintzeko bestelako bideak ere, Udalari egindako zerbitzu edo hornidurengatik eskatzen ahal diren zorren ordain.

4) Tafallako Udala atxikitzen ahalko zaie Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak tasa honen subjektu pasibo diren enpresekin egiten dituen hitzarmenei, haien xedea izanik tasaren kudeaketa eta diru-bilketa.

10. artikulua. Aitorpen-likidazioa aurkezteko edo diru-sarrera epearen barnean egiteko betebeharrak ez betetzeak berekin ekarriko du epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak edo premiamendu bidezkoak eskatu beharra, bai eta ikuskatzailetza prozedura abiatzea eta horren ondoriozko zehapena ezartzea ere, hala behar badu; hori guztia, jarraikiz Tributuei buruzko Foru Legeari eta Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzari.

22. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA MERKATUKO PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN LOTUTAKO ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da honako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi hauek egitea eremu publikoan eta herri-lurretan:

a) Merkatuko plazan saltokiak okupatzea.

b) Merkatuko plazako hozkailu publikoak erabiltzea.

c) Merkatuko plazan eta erabilera publikoko lurretan tokiak okupatzea kalez kaleko salmenta egiteko.

d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzea, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzea.

3. artikulua. Honelakoetan ez da prezio publiko hau ordaindu beharko:

a) Otsailean eta urrian egiten diren abere ferietan aziendak ekartzen dituzten abeltzainek lurrak okupatzeagatik.

b) Feria edo erakusketa batzuek gizarte, kultura edo hezkuntza aldetik dituzten ezaugarriengatik, Udalak, komenigarri jotzen badu, hobaria ematen ahal die dagozkien tasetan, osorik edo partez. Hobari hori okupazio lizentziarekin batera emanen da.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Prezio publiko hauek ordaintzeko betebeharra sortzen da Udalak behar den lizentzia ematen duenean, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

5. artikulua. Udal lizentziarik izan gabe aprobetxamendua hasten bada, arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzeak ez ditu legeztatuko izandako aprobetxamenduak, eta agindu daiteke instalazioak kentzeko, kalte-ordainik eman gabe.

Ordaintzera behartuak

6. artikulua. Honako hauek daude beharturik arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo emakiden titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo emakidarik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean baja aurkezten ez dutenak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Tarifak aplikatzeko karga-oinarriak hauen araberakoak izanen dira:

a) Merkatuko plazan saltokiak okupatzen badira: diru-kopuru finko bat, saltokiaren arabera.

b) Merkatuko plazako hotz zerbitzuak erabiltzen badira: zenbat kilo sartzen den, eta zenbat egunetan, hainbeste.

c) Kalez kaleko salmentaren tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro koadro okupatzen diren, hainbeste.

d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzeko, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzeko tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro koadro okupatzen diren, hainbeste.

e) Lurren beste okupazio batzuetarako, gisako xedeetarako badira: zenbateko finkoa.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak Udalbatzak onetsiko ditu urtero.

Kudeaketa-arauak

9. artikulua. Merkatuko plazako saltokien okupazioa arautuko da horien gaineko erregelamenduan xedatutakoaren arabera, bai eta hotz instalazioen erabilera ere.

10. artikulua. Kalez kaleko salmenta eginen da Merkatuko plazako etxabeetan eta/edo Udalak erabakitzen duen tokietan, erakunde eskudunak onesten dituen ostiraletan, salbu toki horiek aldatzea erabakitzen bada.

11. artikulua. Merkatuko plazako tokiak okupatu nahi badira kalez kaleko salmenta egiteko, horiek adjudikatzeko beharrezkoa izanen da interesdunek aldez aurretik eskatzea.

12. artikulua. Udalbatzak aldi bakoitzean zehazten dituen tokietan salmenta egiteko, interesdunek idatziz eskatu beharko diote Udaltzaingoari.

Hiruhileko, seihileko edo urteko saltoki finkoak dituztenei espazioa erreserbatuko zaie ondoko aldietarako, Tafallako Udalarekin zorrik ez badute; zorrik izanez gero, ez zaie erreserbatuko.

13. artikulua. Kalez kaleko salmenta egiteko, horretan aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek Udalaren lizentzia edo patentea beharko dute.

14. artikulua. Tafallako udal-mugartean, herriko industrialariek eta dendariek ez dute behar kalean aritzeko lizentziarik edo patenterik, baldin erroldan edo lizentzia fiskalaren erregistroan altan agertzen badira gisako jarduera batengatik.

15. artikulua. Nekazariek edo artisauek ere ez dute beharko kalean aritzeko lizentziarik edo patenterik, baldin beren uztako produktuak edo berek egindakoak jartzen badituzte salgai, ukatu gabe zerga aldetik bete behar dituzten gainerako eginbeharrak.

16. artikulua. Denda-ibilgailuen bidez, toki-erakundeko edozein egunetan eta lekutan egin daiteke kalez kaleko salmenta, aurretiaz baimena izanik.

17. artikulua. Feria barrutietan lurrak okupatu ahal izateko, eskabidea egin beharko zaio Udalari, eta horrek, organo eskudunaren bidez, adjudikazioa eginen du eskabide ordenari jarraikiz, eta feria bakoitzerako aurreikusten den banaketaren barnean.

Hala ere, beranduegi aurkezteagatik Udalak, Osoko Bilkurak edo Tokiko Gobernu Batzarrak ezin ebatz ditzakeenak alkateak ebatziko ditu, edo bestela idazkariak, edo bestela udaltzainburuak.

Diru-bilketa

18. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako prezioen diru-bilketa, honela eginen da:

a) Hilero ordainaraziko dira saltoki finkoen okupazioen prezioak eta hotz instalazioen erabileren prezioak, eta "jakinarazpen gabekotzat" joko dira. Haien ordainketaren iragarpena bando bidez eginen da, iragarki-taulan jarriko da, eta, hortik aurrera, 30 egun balioduneko epea izanen da ordaintzeko.

Hala ere, zergadunek tasen ordainketa banku edo aurrezki entitateren batean helbideratzeko erabakia hartzen ahal dute, horrela nahi izanez gero.

b) Merkatuan kalez kaleko salmentan aritzeko prezioak berehalakoan ordainduko dira, transferentzia eginez Udalak horretarako jartzen dituen kontuetara, edo eskudirutan, Udal Gordailuzaintzan.

c) Kalez kaleko salmenta egiten bada Merkatutik kanpora, prezioak berehalakoan ordainduko dira, transferentzia eginez Udalak horretarako jartzen dituen kontuetara, edo eskudirutan, Udal Gordailuzaintzan.

Udaltzainek kontrolatuko ditu saltokiak eta horien metroak.

d) Feria barrutietan eta erakusketetan lurzorua okupatzeagatik eta beste eskubideengatik, Udal Diruzaintzak kobratuko ditu prezioak, eta berehalakoan ordainduko dira, transferentzia eginez Udalak horretarako jartzen dituen kontuetara, edo eskudirutan, Udal Gordailuzaintzan.

19. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea.

TARIFEN ERANSKINA, 22. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA MERKATUKO PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN LOTUTAKO ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO

2026KO TARIFAK

Merkatua.

1.–Saltoki finkoen okupazioa.

–1.etik 7.era: 13,50 euro hilean.

–8.etik 9.era: 49,55 euro hilean.

–10.etik 13.era: 19,15 euro hilean.

–14.a: 13,55 euro hilean.

–15.a: 17,95 euro hilean.

–16.etik 19.era: 13,55 euro hilean.

–20.etik 22.era: 22,50 euro hilean.

–23.etik 24.era: 13,55 euro hilean.

–25.a, 26.a, 29.a, 31.a, 33.a, 34.a, 35.a, 36.a, 38.a, 39.a, 40.a, 42.a, 43.a, 44.a eta 50.a: 74,35 euro hilean.

–45.a, 46.a, 47.a, 48.a eta 49.a: 53,05 euro hilean.

–27.a: 53,05 euro hilean.

–28.a: 85,65 euro hilean.

–30.a: 92,35 euro hilean.

–32.a: 92,35 euro hilean.

–37.a: 94,40 euro hilean.

–41.a: 93,05 euro hilean.

2.–Hotz ganberaren erabilpena:

–Haragia: 1,85 euro/10 kg edo zatia.

–Barazki eta frutak: 2,05 euro/10 kg edo zatia.

Kalez kaleko salmenta.

Merkatuko plazako, plazetako eta bide publikoetako saltokiak, salbu eta otsaileko eta urriko feriak, herriko festak eta bestelako feria bereziak:

–Urteko abonua: 3,85 euro/egun m² edo zati bakoitzeko.

–Seihilekoko abonua: 4,50 euro/egun m² edo zati bakoitzeko.

–Hiruhilekoko abonua: 5,00 euro/egun m² edo zati bakoitzeko.

–Egunekoa: 5,40 euro/egun m² edo zati bakoitzeko.

–Piperrak erretzeko eta saltzeko tokiak: 161,85 euro hil natural bakoitzeko.

–Salmenta kamioi edo furgoietan: 40,85 euro egunean.

–Txurro-dendak: 135,00 euro hiruhilekoan.

Feria barrutia.

Nekazaritzako makineria eta bestelako erakusketak: Hitzarmenaren arabera.

Nekazaritzako makineria eta bestelako erakusketak, hitzarmenik ez denean:

  • Tasa, lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik: 4,40 euro metro koadro eta egun bakoitzeko, eta gutxienez: 31,45 euro/feria.
  • Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.

23. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

a) Txartela ematea, frogatzen duena aparkatze mugatuko eremuetako bizilaguna edo merkataria dela (Merkatuko plazakoa, betiere ibilgailu industrialak erabiltzen badira). Txartel horrek ahalbidetzen du eskabideko ibilgailua aparkatzea, dagokion sektorean, urtebetez, eta ordu mugarik gabe, betiere txartela ikusgai paratzen bada ibilgailuaren haizetakoaren atzetik.

b) Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea ordenantza honek arautzen dituen aparkatze mugatuko eremuetan eta orduetan.

Ordaindu beharra

3. artikulua.

a) Zerga ordaindu beharra sortzen da 2.a) artikuluan aurreikusitako zerga-egitatearen kasuan, aipatutako txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean. Hura izapidetzeko ezinbestekoa izanen da behar den tasa aurretik ordaintzea.

b) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.b) artikuluan aurreikusitako zerga-egitatearen kasuan, aparkatze mugatuaren erabilera pribatiboa hasten denean.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa honako hauek ordaindu behar dute:

a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea badu aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan, bizilagun dela ziurtatzen duen txartela eskuratzearen truke.

b) Ezarritako eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak irauten duen denboraren arabera, arauturiko ordutegia bitartean, eta horretarako gaitzen duen tiketa hartu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA, 23. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO.

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Bizilagun edo merkatari (merkatua) izaera ziurtatzen duten txartelak eta alde zaharreko oinezkoen eremurako urrutiko kontrola.

1. Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko: 46,00 euro.

2. Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, sektorez aldatzeagatik eta abarrengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren %20 ordainaraziko da.

3. Ibilgailu industriala duten merkatuko merkatariendako txartel bakoitzeko, urte naturaleko eperako: 551,70 euro.

II. epigrafea.–Eremu urdinetan aparkatzea.

1. 20 minutu bitarte: 0,40 euro.

2. 30 minutu bitarte: 0,50 euro.

3. 60 minutu bitarte: 1,00 euro.

4. 90 minutu bitarte: 1,50 euro.

5. 120 minutu gehienez: 2,00 euro.

6. 5 minutuko tarteak: 0,05 euro.

III. epigrafea.–Trafikoari buruzko ordenantzaren 55. artikuluan ezarritako zehapenen berehalako ordainketagatik

1. Ordaindu ondoko tarifa (salaketak deuseztatzeko):

1.1. Ordaindu beharreko tarifa, tiketean adierazitako denbora baino gehiagorako, erregelamenduzko denboran: 6,00 euro.

1.2. Ordaindu beharreko tarifa, tiketean adierazitako denbora halako bi baino gehiagorako, erregelamenduzko denboran: 12,00 euro.

1.3. Ordaindu beharreko tarifa, tiketik gabe edo indarrean dagoen egoiliar txartelik gabe: 12,00 euro.

24. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZAINTZA BEREZIA EGITEKO ETA BIDEETAN SEINALEAK PARATZEKO ZERBITZUETARAKO, ETA UDALTZAINGOAK EGITEN DITUEN BESTE ZERBITZU BATZUETARAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

a) Ibilgailu handiak hirian barna gidatu, zaindu eta laguntzeko zerbitzua. Horri dagokionez, garraio astuntzat hartzen dira baimen berezia behar dutenak, Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluaren arabera, erregelamenduzkoak diren masak, tamainak edo zoladuraren gaineko presioa gainditzeagatik.

b) Hiriko trafikoa erregulatu eta kontrolatzeko jarduera bereziak, ibilgailuen zirkulazioa errazte aldera, baldin jarduera horiek Udaltzaingoak trafikoa seinalatu eta antolatzeko egin ohi dituenak ez badira.

c) Eremu publikoan jarduera pribatuak egitearen ondorioz hiriko trafikoari eta bide-segurtasunari eragiten bazaio, zaintza egitea, bide-seinaleak paratzea, espazioak zedarritzea eta hiriko trafikoa kontrolatzea, jarduerari dagokion udal baimenak horretarako errekerimendua egiten duenean.

Ez da halako tasarik ordaindu behar gisa horretako zerbitzuak egin behar direnean izaera erlijioso, artistiko edo herrikoia duten agerraldien ondorioz, ikuskizun kutsua izanik ere, horretara datorren jendearendako dohainik egiten badira edo Udaleko organo eskudunak horrela erabakitzen badu.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra tasaren xedea den zaintza berezirako baimena ematen den unean bertan sortzen da.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa hau ordaintzeko betebehar solidarioa dute garraioa egiten duen ibilgailuaren jabe diren pertsona natural edo juridikoek, edo zerbitzu hori eman dadin eskatzen dutenek.

5. artikulua. Zaintza bereziko zerbitzuarengatik edo espazioak erreserbatzeagatik ordaindu beharreko tasak ezarriko dira zerbitzua egiten emandako denbora eta erabilitako baliabideen arabera, ordenantza honen eranskinean ageri diren tarifei jarraikiz.

Kudeaketa-arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu beharko dira Udalaren Bulego Bakarrean, horretarako dagoen kutxan.

Ordenantzaren 2.c) artikuluaren kasuan, zerbitzu egin aurretik ordaindu beharko dira.

TARIFEN ERANSKINA, 24. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA ZAINTZA BEREZIA EGITEKO ETA BIDEETAN SEINALEAK PARATZEKO ZERBITZUETARAKO, ETA UDALTZAINGOAK EGITEN DITUEN BESTE ZERBITZU BATZUETARAKO

2026KO TARIFAK

I. epigrafea.–Trafikoa arautzeko jarduera bereziak: prezioa, ordu edo zati bakoitzeko.

–Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko: 31,90 euro.

–Erabiltzen den patruila-ibilgailu bakoitzeko: 4,70 euro.

–Erabiltzen den motor bakoitzeko: 3,70 euro.

II. epigrafea.–Garraioa zaintzeko zerbitzua.

–Garraio handiak zaintzeko zerbitzuagatik: 162,80 euro.

III. epigrafea–Seinaleak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak, eta aparkalekuak erreserbatzea.

Horri dagokionez, eta aparkalekuak pinturaz mugaturik ez badaude, kalkulatuko da 2,5 metro ibilgailu bakoitzeko, ilarako aparkatze eremuetan, eta 1,80 metro ibilgailu bakoitzeko, bateriako aparkatze eremuetan.

–Tarifa, aparkaleku erreserbatuko espazioagatik 2,10 euro/plaza, eta gutxienez ere 35,00 euro.

25. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TAFALLA KULTURGUNEKO IKUSKIZUN ETA EMANALDIETARA IKUSLE GISA JOATEKO

Oinarria

1. artikulua. Udalak ordainarazpen hau ezarri du, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta jarraikiz, orobat, lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari, Tafalla Kulturguneko ikuskizun edo jardueretara joateko. Kulturgunea ordenantza fiskal honen bidez arautuko da.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea da kultura eta entretenimendu zerbitzuak ematea Tafalla Kulturgunean.

Sortzapena

3. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo hura eskatzen den unean.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

4. artikulua. Ez da aitortuko lege mailako arauetan berariaz ezartzen ez den salbuespenik edo onura fiskalik.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Subjektu pasibo zergadun dira pertsona fisikoak edo juridikoak, eta Tributuei buruzko Lege Orokorraren 35. eta 36. artikuluetan aipatzen diren gainerako entitateak, ordenantza honetan arautzen diren eta Udalak ematen dituen zerbitzuen eskatzaile edo onuradun direnak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Tasa ordaintzeko betebeharra sortzen da ikuskizunera joateko sarrera eskuratzen den unean.

7. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte ikuskizunetako sarrerak, barrutien barnean dauden bitartean, eta haiek erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

8. artikulua. Arau-hauste soila da instalazioen arduradunek sarrerak eskatu eta horri uko egitea.

9. artikulua. Arau-haustetzat joko da ikuskizuna egiten den aretoan sartzea, dagokion sarrerarik gabe.

Tarifak

10. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

TARIFEN ERANSKINA, 25. ORDENANTZA FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ TASAK ARAUTZEN BAITIRA TAFALLA KULTURGUNEKO IKUSKIZUN ETA EMANALDIETARA IKUSLE GISA JOATEKO

2026KO TARIFAK

I.–"Platea" programaren barneko ikuskizunen prezioak.

JARDUKETA MOTA

GUTXIENEKO PREZIOA

Haur eta gazteendako arte eszenikoak

6,00 euro

Zirkua

9,00 euro

Dantza

10,00 euro

Antzerkia

12,00 euro

II.–"Platea" programaren barnean ez dauden "kaxet" modalitateko ikuskizunen prezioak.

KAXETAK

PREZIOAK

euro/sarrera

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

0,01 euro

2.000,00 euro

6,00

2.000,01 euro

4.500,00 euro

8,00

4.500,01 euro

7.000,00 euro

10,00

7.000,01 euro

-

12,00

III.–"Platea" programaren barnean ez dauden haurrendako ikuskizunen prezioak.

Ikuskizuna

3,00 euro

IV.–"Platea" programaren barnean ez dauden "Leihatila" modalitateko ikuskizunen prezioak.

Alkatetzaren edo, behar denean, zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez zehaztuko dira, ikuskizunaren programarekin batera.

Iragarkiaren kodea: L2602098