70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARATSATEKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Saratsateko Kontzejuak, 2026ko martxoaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Saratsaten, 2025eko martxoaren 11n.–Kontzejuko burua, Iban Lacarra Ruiperez.

Iragarkiaren kodea: L2604214