70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2026ko otsailaren 10ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026. urterako aurrekontuaren espedientea.

Hasierako onespena argitara eman zen 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Olorizko Udalaren 2026ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluarekin bat.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oloritzen, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

2026RAKO AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (EURO)

1

ZUZENEKO ZERGAK

271.400,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

15.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

4.706,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

203.665,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

100.460,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

45.700,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

640.931,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA (EURO)

1

LANGILERIA-GASTUAK

54.300,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

123.950,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

188.447,27

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

273.990,92

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

242,81

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

GASTUAK, GUZTIRA

640.931,00

Iragarkiaren kodea: L2604310