70. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen hogeita hamahiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen hogeita hamahiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 796/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa), gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Alberto Gallardo Hernández jaunak, Maider Bariain Carrasco andreak, Beatriz Fernández Santano andreak, Carmen Rosa Milián Sánchez andreak eta Juan José Solano Fanjul jaunak 2025eko abenduaren 23an egin zen lehen probaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia horiek.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2604367