7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2025eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.

Iragarkiaren kodea: L2516767