7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2516828