7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 0-3 urtekoen haur eskola arautzen duen ordenantzaren 4. artikuluan. Behin betiko onespena

2025eko maiatzaren 29an egin oso bilkuran, hasiera batez onetsi zen aldatzea 0-3 urtekoen haur eskola arautzen duen ordenantzaren 4. artikulua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

4. artikulua. D atala erantsi da:

D) Jantokian izena emateko, fidantza bat jarri behar da izen-ematearen hasieran. Fidantza hori hileko kuota baten adinakoa izanen da.

Alesbesen, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2516671