7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2026ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Urrotz-Hirian, 2025eko abenduaren 16an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.

Iragarkiaren kodea: L2516555