2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Deialdia, dirulaguntzak emateko Tuteran prebentzio, sustapen eta gizarte lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten entitateei 2026an (parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateak)
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 877008.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/877008).
Oinarri hauen xedea da Tuterako Udalak norgehiagoka araubidean ematen dituen dirulagutnza batzuk arautzea. Dirulaguntzok ematen zaizkie Tuteran erroturik dauden edo beren proiektuak Tuteran egiten dituzten irabazi asmorik gabeko gizarte partaidetzako entitateei, jarduketa eremutzat gizarte ekintza dutenei, edozein arlotan: prebentzioa, laguntza, sustapena edo errehabilitazioa.
Tuteran, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2516897