2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren burutza ordezkatzea
Tuterako Udaleko alkateak, 15/2025/NOCEPO espedientean, 5989/2025 Ebazpena eman du ekainaren 19an, non honako hau erabaki baita:
Lehenbizikoa.–Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren burutza María Reyes Carmona Blasco zinegotziaren esku uztea, Iciar Les Urraren ordez, besterik xedatzen den arte.
Bigarrena.–Burutzaren eginkizunetan ari denean Udalaren Erregelamendu Organikoaren 10. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharko du.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko osoko bilkurari eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoari; jakinaraztea ukitutako udalkideari eta Giza Baliabideei eta Kontu-hartzailetzari; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Nolanahi ere, indarra hartuko du sinatzen den egunean.
Tuteran, 2025eko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2516843