2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.
Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek horiek aztertzen ahalko dituzte, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tafallan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2516829