7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Subitzako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko azaroaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Subitzako Kontzejuaren 2025erako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartzen da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.300,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 38.130,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.200,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 341,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 35.026,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 7.520,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 3.983,00 euro.

Gastuak, guztira: 90.500,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.175,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.680,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 17.375,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 27.270,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 90.500,00 euro.

Subitzan, 2025eko abenduaren 19an.–Subitzako Kontzejuko burua, Diego Vela Macaya.

Iragarkiaren kodea: L2516800