7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hartutako erabakiarekin bat, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2516571