2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dezaten herritarrek eta bidezko interesa dutenek, eta, kasua bada, aurkez ditzaten egokiak diren erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Domeñun, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2516899