7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2025eko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako plantilla organikoa.

Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2026ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Puiun, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

PLANTILLA ORGANIKOA

A) Funtzionarioak

–Lanpostuen zerrenda.

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA

OSAGARRIAK

SARBIDEA

EGOERA

Maila

Lanpostua

(19/2008 Foru Dekretua barne)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%20

Oposizio-lehiaketa

Jardunean

–Izenen zerrenda.

LANPOSTUA

LANGILEAREN IZENA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA

OSAGARRIAK

ANTZINATASUNA

Maila

Lanpostua

(19/2008 Foru Dekretua barne)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Joseba Ayarra Villaverde

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%20

2025-11-03

B) Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Puiuko Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua)

–Funtzionarioak.

Idazkaria (hutsik).

–Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala (jardunean).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (jardunean).

Administrari laguntzailea (jardunean).

Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).

Iragarkiaren kodea: L2516778