7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2025eko urriaren 31n egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako aurrekontuaren espedientea.

Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Udalaren 2026ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin, eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jartzen bada aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, ezertan ukatu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun bertze edozein errekurtso jar dezakezula.

Puiun, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

2026ko AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Zuzeneko zergak

210600,00

2

Zeharkako zergak

5000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak

44820,00

4

Transferentzia arruntak

204585,08

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

62692,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

81439,06

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

230600,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

839736,14

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

Langileria-gastuak

81500,00

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

221690,00

3

Finantza-gastuak

0,00

4

Transferentzia arruntak

130189,70

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

405949,80

7

Kapital-transferentziak

406,64

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

GASTUAK, GUZTIRA

839736,14

Iragarkiaren kodea: L2516776