7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketak, 2025erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Iragarkia argitaratu zen 2025eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Garesen, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.

ALDAKETAK, 2025ERAKO ZERGA TASA, TASA ETA PREZIO PUBLIKOETAN

Ordenantza: 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa.

2.–ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEA ARAUTZEN DUENA

Ordenantza: 2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa.

–Zamariain pilotalekua erabiltzea:

  • 33 euroko tasa kentzea, kontzeptu honengatik: Zamariain udal pilotalekua urtebetetzea ospatzeko erreserbatzea, ordubetez.

8.–ORDENANTZA, ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEKO LIZENTZIAK EMATEA ARAUTZEN DUENA

Ordenantza: 2001eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 15ekoa.

–Honako hau agertu behar da: 2003ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 15ekoa.

–Ordenantza honetan ez da jaso behar etxeko ukuilua baimentzeko tasa, tasa hori ez baitzen ordenantza honen bidez onetsi.

18.–ORDENANTZA, MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TARIFAK ETA ONARPENA ARAUTZEN DITUENA

Ordenantza hau 2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an, eta aldaketa, berriz, 2021eko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an.

Hobariak.

–"Musika Eskolaren lankidetza hitzarmena sinatua duten udaletan erroldatuta dauden familia-unitateek honako hobariak izanen dituzte" dioen tokian, honela behar du: "Garesen erroldatuta dauden familia-unitateek honako hobari hauek izanen dituzte".

–"Udal dirulaguntzarik ez duten ikasleen tarifak" dioen tokian, udal dirulaguntzaren kontua zertan den argitu behar da (dagokion udalari kontsulta eginda).

Ikasleen tarifak.

–"Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak)" dioen tokian, honela behar du: "Musika eta Mugimendua (3-6 urteko ikasleak)".

–"Gaitako danborra (4 eta 5 urteko ikasleak)" dioen tokian, honela behar du: "Danbor tailerra (5 eta 6 urteko ikasleak".

–"Instrumentua 45' (aukerako minutuak, diruz lagunduak)" dioen tokian, zehaztu behar da ikasleek ordainduko dituztela, osorik, aparteko eskola-orduak, salbu eta aurreko ikasturtean "ohorezko matrikula edo accesita" eskuratu badute oinarrizko graduko ikastaroetan. Erdiko graduan eta mantentze-ikastaroan 30 minutu soilik lagunduko dira diruz.

–2005eko per capita errentaren tarteetan, "7.980,01etik 10.392,00ra" dioen tokian, honela behar du: "7.980,01etik 10.692,00ra".

Iragarkiaren kodea: L2516616