2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak biltzen dituen espedientea.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.
Petilla Aragoin, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2516865