7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzearen hasiera eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako onespena, honako honekin lotuta: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibane-Iruña AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan"

Iruñeko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 11-DIC-25 (6/CU).

Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak 2025eko otsailaren 5ean egin bilkuran hartutako erabaki baten bidez onetsi zen proiektu bat, Donibane Kirol Elkartearen iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuko ezponda egonkortzeko. Jarduketa hori ordezko exekuzio gisa egin da; izan ere, Donibane AR-U-O unitatearen hirigintza eremua urbanizatzeko proiektuan parte hartzen duten agenteek ez dute bete horri buruzko azterlan bat eta jarduketa proposamenak egiteko agindua. Proiektu horrek, beste neurri batzuen artean, barne hartzen zuen ezponda bat egitea, Donibane Kirol Elkartearen iparraldeko itxitura perimetralaren inguruko pasealekuaren oinarri gisa.

Onetsitako proiektuak aurreikusten du zenbait lurzati okupatzea ezinbestean, bai aldi baterako (obrak egin bitartean) bai behin betiko, ezpondak berak eraginen dielako. Beraz, bat etorriz txosten juridikoarekin, zeinak justifikatzen baitu okupazioa legezkoa eta beharrezkoa dela eta, orobat, justifikatzen baitu espedienteari hasiera ematea, eta aztertu ondoren espedientean jasotako dokumentazioa, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hastea Iruñeko 3. poligonoko 1208., 1382. eta 9053. lurzatiak desjabetzeko espedientea.

2.–Hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, bat etorriz erabaki honen I. eranskinarekin (bereizita jasotzen dira aldi baterako okupazioak eta behin betikoak).

3.–Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

4.–Kreditu-atxikipen bat onestea, "Hiri errehabilitazioa. Ondare-lurrak" 30/15220/681000 partidaren kontura, 10.088,84 euroko zenbatekoarekin, lurrak behin betiko okupatzeko, eta onestea Udalaren Hirigintza Gerentziak "Exekuzio subsidiarioko kontratuak" 30/15122/2279900 partidaren kargura egindako 2.350,38 euroko kreditu-atxikipena, lursailak aldi baterako okupatzeko, obrak egin daitezen. Bi atxikipenetarako kreditu egokia eta behar adinakoa egon beharko da 2026ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuan, bai Iruñeko Udalarenean bai Udalaren Hirigintza Gerentziarenean.

5.–Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, hark ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

6.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan ere.

7.–Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatiaren titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori.

I. ERANSKINA.–TITULARREN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

POLIGONOA

LURZATIA

JABEA

JABETZAREN

EHUNEKOA

LURZATIAREN

AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN AZALERA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

(DESJABETZEA)

LANDA-LURZORUAREN BALIOA
(M
2 BAKOITZEKO)

LURZORUAREN
BALORAZIOA

BALORAZIOA
AFEKZIO SARIAREKIN

3

1.208

Arraiza Rodríguez-Monte, María Carmen

%20,00

1.141,93 m2

1.141,93 m2

8,41 euro/m2

1.921,69 euro

2.017,77 euro

Arraiza Zabalegui, Idoia

%10,00

960,84 euro

1.008,88 euro

Arraiza Zabalegui, Maite

%10,00

960,84 euro

1.008,88 euro

Gutierrez Nieto, Juan Ignacio

%20,00

1.921,69 euro

2.017,77 euro

Euskokultur fundazioa

%20,00

1.921,69 euro

2.017,77 euro

Salgado Delatorre, M.ª Dolores

%20,00

1.921,69 euro

2.017,77 euro

3

1.382

Cabodevilla Gorriz, Ana Carmen

%33,33

2.134,23 m2

1.061,16 m2

0,63 euro/m2

222,82 euro

233,96 euro

Cabodevilla Gorriz, M.ª Idoya

%33,34

222,89 euro

234,03 euro

Cabodevilla Gorriz, M.ª Pilar

%33,33

222,82 euro

233,96 euro

3

9.053

Cabodevilla Gorriz, Ana Carmen

%33,33

3.019,20 m2

2.491,96 m2

0,63 euro/m2

523,26 euro

549,42 euro

Cabodevilla Gorriz, M.ª Idoya

%33,34

523,42 euro

549,59 euro

Cabodevilla Gorriz, M.ª Pilar

%33,33

523,26 euro

549,42 euro

12.439,22 euro

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean dagoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2516533