7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

Orkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, eta orobat onetsi zuen aldatzea tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak (onespen hori 2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an).

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onesten da, eta testua osorik argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Onetsitako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Behin betiko onespen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

ONETSITAKO KARGA-TASAK ETA ORDENANTZA FISKALAK

1.1. Lurraren kontribuzioa; karga-tasa: %0,325.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; karga-tasa: %5.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga; Udalaren gutxieneko indizea: 1,40.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Karga-tasa: %20.

1.5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga. Karga-tasak:

–Lehen urtea: %0,50.

–Bigarren urtea: %1,00

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,50.

Bigarrena: tarifen hurrengo eguneratzea onestea:

1.–5. ordenantza, arautzen dituena agiriak emateagatik ordaindu beharreko tasak.

Lurzati-zedulak: 5,00 euro.

Ordainagirien bikoizketa: 5,00 euro ordainagiri bakoitzeko.

Hirigintzako txostenak: 60,00 euro.

2.–7. ordenantza, arautzen dituena lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak.

–Plan partzialak eta bereziak izapidetzea: 600 euro.

–Xehetasun-azterketak izapidetzea: 300 euro.

–Plan partzialak eta bereziak aldatzea: 175 euro.

–Xehetasun-azterketak aldatzea: 115 euro.

3.–8. ordenantza, arautzen dituena irekitzeko lizentziak eta jarduera sailkatuenak izapidetzeagatik ordaindu beharreko tasak.

–Irekitzeko lizentzia izapidetzeko tasa: 400,00 euro.

–Irekitzeko lizentzia eta jarduera sailkatua eskualdatzeko tasa: 300,00 euro.

–Jarduera sailkaturako lizentzia izapidetzeko tasa:

  • 200 m²-tik beherako lokalak: 400 euro.
  • 201 eta 1000 m² arteko lokalak: 850 euro.
  • 1001 m²-tik gorako lokalak: 1275 euro.

4.–Ordenantza, arautzen dituena lehorreko herri-lurren aprobetxamenduagatik ordaindu beharreko tasak.

–Kanona: 32,00 euro erreguko.

Iragarkiaren kodea: L2516557