7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontuaren espedientea.

Aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 271. artikulua.

Murchanten, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2516819