7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko abenduaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor bakarra, bai eta 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda ere.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 325. artikuluekin, Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta argitara emanen dira, bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2025eko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2517068