7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2026rako karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko bilkuran, honako ERABAKI hau hartu zuen:

Lehena.–2026rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

a) %0,25eko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %4,7ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30eko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %16,50eko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, eta erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Irunberrin, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2516802