7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2026rako zerga-tasak

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, onetsi da 2026an indarrean izanen diren tributu, tasa eta prezio publikoak ezarri eta antolatzeko zerrenda. Horiek 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

ZERGAK

1.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

SORTZEALDIA

0,38

20 urte edo hortik gora

0,16

19 urte

0,10

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,08

15 urte

0,20

14 urte

0,20

13 urte

0,25

12 urte

0,32

11 urte

0,37

10 urte

0,50

9 urte

0,54

8 urte

0,48

7 urte

0,42

6 urte

0,36

5 urte

0,30

4 urte

0,32

3 urte

0,30

2 urte

0,20

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Zerga-tasa: %15.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontuaren) %4.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala: gutxieneko kuotaren gaineko indizea: %1,34.

4.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: 0,24.

TASAK

1.–Lizentziak emateko tasa:

a) Jarduera sailkatuak.

–Jarduera-lizentzia eta irekitzeko lizentziaren berrikuspena: 260 euro.

–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 410 euro.

–Jardueraren eskualdaketa edo titularraren aldaketa: 335 euro.

b) Jarduera kaltegabeak.

–Irekitzeko lizentzia: 180 euro.

–Jarduera eskualdatzea: 270 euro.

c) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obra garrantzitsuak egin ondotik:

–Jarduera sailkatuak egiten diren lokalak: 340 euro.

–Jarduera kaltegabeak egiten diren lokalak: 180 euro.

2.–Udal hilerriko zerbitzuak:

–Ehorzketa eskubideak, 250 euro.

–Ehorzketak.

a) Los Arcosko erroldan daudenak: salbuetsita.

b) Los Arcosen erroldatu gabeak: 250 euro.

c) Eritasun larriagatik edo ezinbesteko arrazoiren batengatik beste herri batean bizi behar izan dutenak: salbuetsita.

–Hobitik ateratzea.

a) Erroldan daudenak nahiz ez daudenak: zerbitzuaren kostua.

–Nitxoak alokatzea: 400 euro/20 urte.

–Nitxoen alokairua luzatzea: 400 euro.

–Kolunbarioak 150 euro/15 urte.

3.–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

Ziurtagiriak: 1,50 euro.

Fotokopiak: 0,15 euro.

Planoen kopiak: 0,50 euro.

Arma-txartelak: 3,00 euro.

Konpultsak (2 orri bitarte): 0,50 euro.

Konpultsak (2 orritik goiti): 1,50 euro.

4.–Bide publikoaren lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezia egiteko tasak.

–Bide publikoa okupatzea: 0,20 euro/m²/egun.

–Festetako postuak: ferietako saltzaileen elkartearekin sinatutako hitzarmena.

–Salmenta ibiltaria: 6 euro eguneko.

–Terrazak eta beladoreak: 10,00 euro/m² urtean, mahai kopuruaren arabera (espazioa, mahai bakoitzeko: 4 m²).

5.–Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak:

–Denboraldiko abonuak.

  • 14 urtetik gorakoak: 55 euro.
  • Haurrak (5-13 urte): 30 euro.

–Hilabeteko abonuak.

  • 14 urtetik gorakoak: 35 euro.
  • Haurrak (5-13 urte): 20 euro.

–Hamabostaldiko abonuak.

  • 14 urtetik gorakoak: 25 euro.
  • Haurrak (5-13 urte): 15 euro.

–Hileko abonua, gimnasioa: 15 euro.

–Urteko abonua, gimnasioa: 135 euro.

–Urteko abonua, gimnasioa eta igerilekua: 175 euro.

Erabilera anitzeko gela: 2 euro/ordu.

Eguneko sarrera, gimnasioa: 6 euro.

Dutxa/pertsona: 2 euro.

Deskontuak familiendako abonuengatik:

–Familia ugaria, 3 seme-alaba dituena: %10eko deskontua.

–Familia ugaria, 4 seme-alaba dituena: %20ko deskontua.

–Familia ugaria, 5 seme-alaba dituena: %30eko deskontua.

–Salbuetsita: desgaitasuna duten pertsonak.

Pilotalekua: 5 euro/ordu.

Argiak: 2 euro pizte-kolpe bakoitzeko.

6.–Tasak, hirigintzako izapideak egiteagatik. Gutxieneko eskubideak:

–Arauen aldaketak izapidetzea, plan partzialak edo bereziak idaztea: 500 euro.

–Plan partzial edo berezien aldaketak izapidetzea: 250 euro.

–Xehetasun-azterketak: 300 euro.

–Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 200 euro.

–Lerrokaduren azterlanak, unitateen mugapenak, erabilera aldaketak: 200 euro.

–Kudeaketa-tresnak izapidetzea: 400 euro.

–Hirigintzako kontsultak izapidetzea: 180 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 250 euro.
  • Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 200 euro.

7.–Kulturguneetako aretoak erabiltzeko tasak:

–Erakusketa aretoa alokatzea:

  • 15 egunetik 30 egunera bitarteko erakusketa iraunkorrak: lan bat ematea edo 600 euro.
  • Erabiltzeko prezioa:
    • Ordu bat: 30 euro/ordu.
    • 30 ordutik gorakoak: 15 euro/ordu.

–Ekitaldi aretoaren alokairua:

  • Ordubete: 95 euro.
  • Bi ordu: 110 euro.
  • 3-4 ordu (biak barne): 140 euro.
  • 5-7 ordu (biak barne): 175 euro.
  • 8 ordutik gora, 24 ordura bitarte, egun berean: 350 euro.

–Gelak alokatzea:

  • Ordubete: 40 euro.
  • Bi ordu: 65 euro.
  • 3-4 ordu: 80 euro.
  • 5-7 ordu: 100 euro.
  • 8 ordutik gora, 24 ordura bitarte, egun berean: 200 euro.

Ezarritakotik gorako denbora kobratzeko, gutxieneko zatia hogeita hamar minutukoa izanen da.

–Musika eta antzerki emanaldiak: 6 euro, eta 3 euro adingabeek.

–Familiarendako antzerki profesionala: 3 euro (helduek eta adingabeek).

–Nafarroako Antzokien Sarea: sarearen batzarrak ezarritako prezioa.

–Zinema: 1 euro adingabeek, 3 euro adindunek.

8.–Erlauntzen aprobetxamenduaren tasak:

–10 erlauntz bitarte: 31 euro.

–25 erlauntz bitarte: 42 euro.

–50 erlauntz bitarte: 55 euro.

–50 erlauntz baino gehiago: 110 euro.

9.–Animalia arriskutsuen lizentzia emateko tasa: 60 euro.

10.–Tasa, kutxazaina bide publikoan izateagatik: 300 euro.

Los Arcosen, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2516581