2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Osoko bilkuren ordutegia aldatzea
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, aldatzea onetsi zuen ohiko osoko bilkurak egiteko ordua. Horrenbestez, ohiko osoko bilkura asteazkenetan egitea erabaki zuen (hiru hilean behin), 14:00etan hasita. Baldin egun hori jaieguna bada, aurreko egunean edo biharamunean eginen da, edo udal buruak zehaztuko duen egunean. Halaber, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zuen, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizoainen, 2025eko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2516166