7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira, Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan agertu ondotik, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2516868