2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2026rako.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iratxetan (Leotz), 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2516858