7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Ordenantza fiskala, ur horniduraren, saneamenduaren eta udalak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2025eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ordenantza fiskala, ur horniduraren, saneamenduaren eta Larraungo Udalak egiten dituen gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Mugiron (Larraun), 2025eko abenduaren 11n.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2516485