7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1428E/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen baita Ríos Renovables SLk sustatutako Atalaya (4979-2) bateria fotovoltaikoekin hibridatzeko proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura hasteko, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Energia Azpiegituren Atalak, 2025eko urriaren 8an, ingurumen inpaktuaren txosten honen goiburuan aipatutako proiektua aurkeztu zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari.

Proiektuaren ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 4 n) taldearen barnean sartzen da proiektua. Beraz, bertan ezarritakoarekin bat, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aurrekariak.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 20ko 145E/2021 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zen Atalaya eguzki parke fotovoltaikoaren proiekturako, Cortesko udalerriko 8. poligonoko 775. lurzatian. Ríos Renovables SLk sustatu du proiektua.

Instalazioak 2021eko uztailaren 20an jaso zituen administrazio baimena eta proiektuaren onarpena, eta martxan jartzeko akta, berriz, 2023ko irailaren 4an eman zen.

Sustatzaileak, orain, 1,2 MW/2,4 MWh bateriako energia biltegiratzeko sistema bat eta haren ebakuazio linea instalatzeko proiektua aurkeztu du, "Atalaya" parke fotovoltaikoa hibridatzeko, Cortesko udalerriko lurzoru urbanizaezinean, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko.

Proiektuaren deskribapen laburra.

Ríos Renovables SLU enpresak "Atalaya" eguzki instalazio fotovoltaikoa hibridatzeko baterien bidezko biltegiratze sistema bat eraiki eta 1,45 MW-ko instalazio horretara konektatu nahi du.

Bateria horiek instalazioaren esparruan kokatuko lirateke, Cortesko 8. poligonoko 775. lurzatian; hortaz, ez lirateke aldatuko isurketa potentzia eta baimendutako konexio puntua.

"Atalaya" instalazio fotovoltaikoak energia CTC FOT RIOSera eramaten du gaur egun, behe-tentsioko koadrotik CTCra, lurpean, instalazio fotovoltaikoaren lurzatiaren barrutik. Proiektu honek honako hauek instalatzea aurreikusten du: 64,5 m²-ko hormigoizko plataforma baten gainean, litiozko ioien baterien hiru rack, 836 kW/rack-eko biltegiratze ahalmenarekin; baterien konexio panel bat edo BCP (Battery Connection Panel); tokiko kontrolatzaile bat; sei Ingeteam ISS 350 TL inbertsore; baterietatik inbertsoreetarako linea elektrikoak; behe-tentsioko koadro bat eta BT-ko koadrotik CTC-rako 650 V-ko linea elektrikoak.

Instalazio fotovoltaikoak sortutako eta bateriek biltegiratutako energiaren ebakuazioa egun dagoen ebakuazio lineatik garraiatuko da. Energia baterietatik CTCra eta alderantziz lurpean garraiatuko da RHZ1-2OL 3 (1 x 240) mm²-ko kable baten bidez, ez garraiatzeko linean.

Obra zibilak honako hauek hartzen ditu barne: lur mugimenduak (zelaitze-lanak, betelanak eta lur erauzketak), egiturak zimendatzea, lurpeko linea elektrikoetarako zangak egitea eta beste obra batzuk.

Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren izapidea.

Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten denarekin.

21/2013 Legearen 46. artikuluari jarraikiz, 2023ko abenduaren 5ean, kontsultak egin zitzaizkien ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei. Cortesko Udalari, Gurelur elkarteari, Lurra-Lurraren Aldeko Elkarteari eta Sustrai Erakuntza Fundazioari egin zitzaien kontsulta.

Erantzunak jasotzeko epea agorturik, Cortesko Udalaren erantzuna jaso da, aurkeztutako proiektuaren aldekoa, indarrean dagoen hirigintza araudia betetzen baitu. Gogorarazi du energia baterien bidez biltegiratzeko sistemaren instalazio berriak ukitutako lursailak Cortesko Udalaren herri-lurren jabetzakoak direla, eta desafektazio espediente bat dutela, eta, ondoren, sustatzaileari erabilera laga zaiola, lehendik dagoen 1,45 MW-ko "Atalaya" eguzki instalazio fotovoltaikoa eraikitzeko eta ustiatzeko soilik.

Ingurumen ebaluazioa. Proiektuaren analisia, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.

Proiektua eraikitzeko bideragarriak izan daitezkeen eremuei dagokienez, hiru alternatiba aztertu dira, "0" alternatibaz gain, guztiak ere lursail lau eta ureztatuetan, nekazaritzako eremuen berezko azpiegiturekin. 1. alternatiba aukeratu da, azpiegitura guztiak "Atalaya" instalazio fotovoltaikoaren esparruaren barnean eraikitzea proposatzen duena. Txosten honen I. eranskinean, instalazio berriak instalazio fotovoltaikoan non eraikiko diren irudikatzen duen plano bat dago.

Gaur egun eguzki instalaziora sartzeko erabiltzen den kanpoko bidetik sartuko da instalazio berrira. Kanpoko itxitura ez da aldatuko; izan ere, "Atalaya" instalaziorako eraikitako hesia nahikoa dela jotzen da, eta konexio puntua i+DEk instalazio horri emandako berbera da, gaur egun martxan dagoena.

Proiektuak baterien edukiontziak, BCPa, inbertsoreak eta behe-tentsioko koadroa eraikiko diren eremua zimendatzea aurreikusten du. Instalazioko kanalizazioak lurpekoak izanen dira, 0,6 eta 0,8 m arteko sakonera izanen dute eta 0,45 m-ko zabalera. Kutxatilak goi-tentsioko kableen irteeran instalatuko dira, etorkizuneko mantentze-lanak errazteko. Zangak bitarteko mekanikoen bidez hondeatuko dira, atzerako hondeamakina erabiliz.

Ekintza horiek guztiek, adierazi den bezala, martxan dagoen eguzki instalazio fotovoltaiko bati eraginen diote. Instalazio horrek ez du intereseko landarerik, eta nekazaritza jarduera intentsiboko eremuetatik hurbil dago.

Proiektua aztertuta, uste da ez duela ingurumen inpaktu nabarmenik eraginen.

Sortuko diren zaratei dagokienez, ustiapen fasean zarata handituko da, batez ere instalazio berrietako klimatizazio ekipoek eragindakoa. Hala ere, indarrean dagoen araudian ezarritako soinu mailaren atalaseei dagokienez, ez dira gaindituko. Ez da inpakturik sortuko kultura ondarean, ez eta gizarte ingurunean ere.

Ez zaio ezein naturagune babesturi eraginen, ez eta ingurumen eremu sentikorrei ere. Natura 2000 Sareko ezein guneri ere ez zaio eraginen.

Inguruan dauden beste azpiegitura batzuekiko elkarreraginaren ondoriozko metatze- eta sinergia-inpaktuak bateragarritzat jo dira.

Proiektuak ez du kalteberatasun potentzialik istripu larriak edo hondamendiak gertatzeko arriskuei begira.

Ondorioa.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak xedatzen duenarekin bat, aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta proiektua gauzatzearen, ustiatzearen eta bertan behera uztearen ondorioz sortzen ahal den ingurumen inpaktua aztertuta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren bidez, ebatzi du ezen, kontsulten emaitza kontuan izanda eta 21/2013 Legearen III. eranskinean horri dagokionez jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, proiektuak ez duela eragin nabarmenik izanen ingurumenean, betiere proiektuarekin batera aurkeztutako ingurumen dokumentuan jasotako inpaktuak prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak betetzen badira. Dena den, horrek ez du kentzen indarreko legeriaren arabera behar diren bestelako baimenak lortu beharra.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egoki bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ríos Renovables SLk sustatutako Atalaya (4979-2) bateria fotovoltaikoekin hibridatzeko proiektuak ez du eragin nabarmenik izanen ingurumenean, betiere proiektuarekin batera aurkeztutako ingurumen dokumentuan jasotako ingurumen inpaktuak prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak betetzen badira.

2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ez da inolako errekurtsorik paratzen ahalko, deusetan galarazi gabe proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jartzen ahal direnak, hala badagokio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Energia Azpiegituren Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tuterako barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–INSTALAZIOAREN KOKAPEN PLANOA

3. irudia: BESSaren kokapena mapa topografikoan

Iragarkiaren kodea: F2516140