7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Labeagako Kontzejuko auzo-batzarrak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du kontzejuaren egoitzan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Labeagan, 2025eko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Lucía Otero Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2516873