7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak biltzen dituen espedientea.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Xabierren, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.

Iragarkiaren kodea: L2516788