7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Uharteko Udalaren eta haren menpeko erakunde Musika Patronatuaren 2026ko plantilla organikoa eta 2025eko abenduaren 31ko lanpostuen zerrenda. Espedientea: 3803/2025.

Espedientea jendaurrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2516836