2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak, bai eta Musika Patronatuarenak ere, zeina erakunde autonomoa baita, Udalaren menpekoa.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Uharten, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2516823