2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, 2025eko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an.
Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da Udalaren 2026ko aurrekontua.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 272. artikulua.
–2026ko aurrekontua, kapitulu ekonomikoen arabera laburtua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 748.023,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 150.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.022.916,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.918.941,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 715.358,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 739.700,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 5.294.938,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.537.200,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.476.458,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 405.500,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 875.780,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 5.294.938,00 euro.
Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2516676