Iragarkia
7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
81/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena, 2025eko abenduaren 13an, 19an, 24an eta 31n, 06:00etatik 06:00ak arte (24 orduz), Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deituta eginen den greba dela eta.
2025eko abenduaren 2an, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Erregistroan sartu zen Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularraren kontzesioa esleitua daukan Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak bidalitako idazki bat, zeinaren bidez jakinarazten baita greba-deialdia egin duela garraio zerbitzu horretan egun-ordu hauetarako: 2025eko abenduaren 13an, 19an, 24an eta 31n, 06:00etatik 06:00ak arte (24 orduz).
Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortuta dagoen greba-eskubidea bateragarria izan behar da gizartearentzako funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.
Bidaiarien garraioa funtsezko zerbitzu bat da, Espainiako Konstituzioaren 19. artikuluan jasota dagoen askatasunez zirkulatzeko eskubidea bermatzen duen tresna baita. Gainera, baliabide bat da Konstituzioak babesten dituen oinarrizko beste eskubide eta ondasun batzuk erabiltzeko, hala nola hezkuntzarako eskubidea, lanerako eskubidea, osasuna babesteko eskubidea, aisialdiaren erabilera egokia, kultura eskura izatea, etab.
Garraio publikoari funtsezko izaera ematea besteak beste Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen 53/1986 eta 26/1981 epaien bidez, baita Auzitegi Gorenak ere, 2003ko apirilaren 11ko Epaiaren bidez.
Hortaz, grebarako deia dela eta, bidaiari-garraioaren zerbitzua ezin da osorik gelditu; izan ere, erabat geldituz gero, gizarteko beste sektore batzuei kalte eginen litzaieke, garraio publikoa behar-beharrezkoa duten bestelako erabiltzaileen joan-etorriak galarazi edo eragotziko bailirateke, eta gizartearen interes orokorrei ere kalte larriak eraginen litzaizkieke. Gainera, ez da ahantzi behar grebarako eskubidea herritarren beste oinarrizko eskubide batzuekin batera erabili behar dela.
Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren zehazteko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege-dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.f) eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera bereganatutako eskumenak baliatuz.
2025eko abenduaren 5ean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoan sartu zen Iruñerriko Mankomunitateko buruak abenduaren 5ean emandako 790/2025 Ebazpenaren jakinarazpena. Horren bidez, Mankomunitateak, Iruñerriko erabiltzaile guztientzako hiriko bidaiari-garraio erregularraren zerbitzuaren titularra den aldetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuari proposatzen dio ezar ditzala garraio zerbitzu horretarako gutxieneko zerbitzuak, Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deituta eginen den greba dela eta.
Ebazpen horren arabera, antzeko ezaugarriak zituzten beste greba batzuetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ezarri behar dira greba deialdi honetan, zeinak zuzenbidearen araberakoak zirela adierazi baitzuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.
Ebazpen horrek, halaber, Iruñerriko hiri garraio publikoaren zerbitzuaren ezaugarri bereziak hartzen ditu kontuan, zeinak Iruñerriko Mankomunitateko Garraioaren Arloak berariaz egindako txostenean zehazten baitira eta aipatu espedientean jasota baitaude. Daturik esanguratsuenak jarraian azaltzen dira.
Eskualdeko hiri garraioa Iruñerriko 18 udalerrik osatzen duten eremu batean ematen da. Bertako bizilagunak Nafarroako erdiak baino gehixeago dira, eta bertan daude ospitale nagusiak eta bi unibertsitateak. Eremu eta jarduera gune horiek guztiek joan-etorri asko eragiten dituzte egunean, eta joan-etorri horien ehuneko handi bat hiri garraio publikoan egiten da.
Iragarritako greba horrek Iruñerriko hiriko garraio zerbitzuan bakarrik izanen du eragina; hortaz, garraio eskaera ez da gutxituko; izan ere, garraio publikoan joan-etorriak egiteko arrazoiek beren horretan segituko dute greban ere, greba orokor batean ez bezala.
Iruñerrian ez dago hiri garraio kolektiborako bestelako alternatibarik (metroa, aldirietako trena, tranbia eta abar) eskualdeko hiri garraioan egunero egiten diren joan-etorriak bestela egiteko, eta hori oso kontuan hartu beharrekoa da greba honetako funtsezko zerbitzuak ezartzeko orduan. Taxi zerbitzua, bistan denez, ez da alternatiba bat, haren prezioa ez baita konparatzen ahal hiri garraioarenarekin eta haien gaitasuna ez delako inola ere aski joan-etorri jendetsuetarako (151.000 bidaiari lanegun batean, gutxi gorabehera).
Greba 2025eko abenduaren 13an (larunbata), 19an (ostirala), 24an (asteazkena) eta 31n (asteazkena) egitekoa da, 24 orduz, 06:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara.
Garrantzitsua da azpimarratzea iragarritako grebak eguneko zerbitzuari eta egun horretan bertan hasten den gaueko zerbitzuari eragiten diela, hurrengo eguneko 06:00ak arte.
Hain zuzen ere, abenduan, Eguberriak direla eta, eskualdeko hiri garraioak zerbitzu berezia eskaintzen du urtero 24an eta 31n, bai eguneko zerbitzuan, bai Gabon gaueko eta Urtezaharreko gaueko zerbitzuan.
Zehazki, bi egunotan, eguneko zerbitzua ohi baino pixka bat lehenago bukatzen da, eta azken bidaldiak 21:00ak inguruan programatutako irteera dutenak dira.
Gaueko zerbitzuari dagokionez, bi egun horietan 01:00 aldera hasten da. Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea hilaren 24ko gaueko zerbitzua oso txikia izaten dela larunbat bateko edo jai bezpera bateko ohiko zerbitzuarekin alderatuta, kasu honetan gertatzen den bezala; izan ere, zerbitzua egun horretako benetako eskaerari egokitzen zaio, eta eskari hori oso txikia izaten da.
Era berean, "Eguberrietako afarien" ondorioz (enpresakoak, lagunartekoak, ahaideenak...) erabiltzaileen eskaerari erantzuteko, 2025erako indarrean dagoen TUC egutegiak hilaren 19ko gaueko zerbitzua "larunbat edo jai bezpera" gisa jasotzen du, Mankomunitateko buruaren 2024ko abenduaren 17ko 744/2024 Ebazpenaren arabera.
Lanegunetarako iragarri den grebak, batez ere, garraiobide alternatiborik (norberaren autoa edo bidaide gisa joateko aukera) ez duten erabiltzaileek egunero garraio publikoan egiten dituzten 83.000 bidaiei eraginen die, eta, ondorioz, pertsona horiek zuzenen jasanen dituzte grebaren ondorioak.
Abenduaren 13an espero den bidaiari-bolumenari dagokionez (larunbata da), kalkulatzen da eskaera izanen dela lanegun baten eta ohiko larunbat baten artean izaten den proportzio bertsukoa; izan ere, merkataritza, aisia eta jatetxeak irekita egonen dira egun horretan, bai eta funtsezko lanak ere, hala nola ospitaleak eta bestelakoak.
Eskualdeko hiri garraioaren gaueko zerbitzua, berez, ia gutxieneko zerbitzu bat da, oso murritza, zeinak, igandetik asteazkenera, garraioa laneko eta hezkuntzako arrazoiengatik erabiltzen duten herritarrei ematen baitie zerbitzua; ostegunetan eta asteburuan, berriz, aisialdiak hartzen du eskaeraren zati handiena. Hala ere, kasu guztietan, garraiobide alternatiborik ez duten herritarren joan-etorrien beharrei erantzuten zaie.
Erabiltzaile kopurua egun motaren araberakoa da: 1.000 bidaiari ohiko igande batetik asteazkenera, eta 7.200 erabiltzaile larunbat batean.
Zerbitzu erradiala da, eskualdeko erdigunea periferiarekin lotzen duena, eta, beraz, gehienbat honelako erabiltzaileen eskaerari erantzuten dio: lanaldia edo aisialdia bukatu ondoren erdigunetik etxera joaten diren erabiltzaileak.
Era berean, kontuan hartu behar da erabiltzaileei argibide egokiak eman behar zaizkiela, edo, bestela esanda, erabakitzen den zerbitzu maila erabat identifikatua egon behar dela.
Hiri garraioaren erabilera, neurri handi batean, garraio horri buruz ematen den informazioaren menpe dago. Izan ere, eskaintza erreala benetan dena baino txikiagoa bihurtzen ahal da eskuragarri dagoen informazioaren arabera.
Hori bereziki garrantzitsua da gutxieneko zerbitzuak zehazteari begira. Izan ere, zerbitzu gutxi direnez, erabiltzailea "ezin daiteke geralekuan gelditu autobusaren zain" (maiztasun handiko zerbitzuetan horixe da ohiko jokabidea), eta ordu zehatz eta ezagunetan joan behar du geralekura. Hori dela eta, gutxieneko zerbitzu gisa zehazten den portzentajeak bermatu behar du autobus linea guztiak arrazoizko denbora-tarteetan iritsiko direla eta horren gaineko informazioa ulergarria izanen dela.
Era berean, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren abenduaren 5eko 790/2025 Ebazpenarekin batera doan Garraio Arloaren txostenean, lanegun arrunt baterako eta larunbat edo jai bezpera baterako zerbitzuaren eskaintzaren eta eskariaren ezaugarri nagusiak jasotzen dira.
Nabarmentzen da abenduaren 19a, 24a eta 31 lanegunak direla, 19a eskola-eguna dela, eta gainerakoak ez direla eskola-egunak, baina bai jarduera handikoak.
Aitzitik, abenduaren 13a larunbata da, baina egun horietan merkataritzarekin, aisialdiarekin eta jatetxeekin lotutako jarduera oso handia izaten da, lan arloko jarduera alde batera utzi gabe (osasun arloa, funtsezko zerbitzuak eta bestelakoak).
Hala, lanegun bateko eskaintzari dagokionez, honako hau nabarmentzen da:
–Eguneko sareak 24 linea ditu: 19 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 3 linea zirkular. Hala ere, linea horietako batek, L24 lineak, igande goizetan bakarrik jarduten du, Landabengo azoka txikiari zerbitzua emateko (iragarritako grebak ez dio linea horri eraginen).
- Lanegun batean, 23 lineak osatzen dute eskaintza (19 linea erradial edo bitan erradial, 2 linea perimetral eta 2 linea zirkular), eta honela sailka daiteke:
- Maiztasun handikoa: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 9 linea (3, 4, 7, 8, 9, 12, 16, 18 eta 21).
- Maiztasun ertain-handikoa: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 9 linea (2, 5, 6, 11, 15, 17, 19, 20 eta 25).
- Maiztasun txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 5 linea (1, 10, 14, 22 eta 23).
- Lanegun batean honenbeste autobus aritzen dira lanean:
- Autobus finkoak, eguneko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 121.
- Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 13 inguru.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 2.
- Guztira: 136 inguru.
–Gaueko sareak 16 linea ditu: 15 linea erradial eta linea zirkular bat (N07). Lineak honela deitzen dira: N01, N02, ..., N16.
Maiztasunak eta lineak diferenteak dira astegun batetik bestera. Igarotze-tarteak ere ez dira berdinak: maiztasun handiena dutenak 20 minututik igarotzen dira, eta baxuenekoak 120 minututik.
Gainera, badira linea batzuk egunero-egunero jarduten ez dutenak; beraz, ematen den zerbitzua honela laburbiltzen da:
- Igandetik asteazkenera bitarteko gauetan:
- Autobus finkoak, gaueko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 16.
- Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 0 inguru.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 1.
- Guztira: 17 inguru.
- Jarduten duten lineak: 11 (N01etik N11ra, biak barne).
- Ordutegia: 22:45etik 00:30era, gutxi gorabehera.
- Ostegun gauetan:
- Autobus finkoak, gaueko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 18.
- Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 0 inguru.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 1.
- Guztira: 19 inguru.
- Jarduten duten lineak: 16 (N01etik N16ra, biak barne).
- Ordutegia: 22:45etik 04:00etara, gutxi gorabehera.
- Ostiral gauetan:
- Autobus finkoak, gaueko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 20.
- Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 0 inguru.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 1.
- Guztira: 21 inguru.
- Jarduten duten lineak: 16 (N01etik N16ra, biak barne).
- Ordutegia: 22:45etik 04:30era, gutxi gorabehera.
Argi geratzen da gaueko zerbitzua eskaintzen duten autobusen kopurua eguneko zerbitzua ematen dutenena baino askoz txikiagoa dela.
–Abenduaren 24ko eta 31ko salbuespenak, eguneko zerbitzuan:
Eguneko zerbitzuaren eskaintza pixka bat txikiagoa da egun hauetan, asteazken arrunt batekin alderatuta. Ez hainbeste bitarteko, autobus eta maiztasunengatik, baizik eta ordutegiagatik, zerbitzua ohi baino pixka bat lehenago bukatzen baita.
Linea guztietan, lehenengo geralekutik abiatzen den azken irteera 21:00ak inguruan izaten da, programatutako ordutegi teorikoaren arabera.
Bestalde, larunbateko edo jai bezperako eskaintzari dagokionez (abenduaren 13a larunbata da):
a) Eguneko sarea.
Eguneko sarea lanegunetako zerbitzuan izaten diren linea berberek osatzen dute, hau da, 23 lineak.
- Igarotze-tarteak desberdinak dira lanegunetakoekin alderatuta, eta honako hauek dira:
- Maiztasun handikoa: 12 minutuko edo hortik beherako tartea autobus batetik bestera: 3 linea (3, 4 eta 21).
- Maiztasun ertain-handikoa: 15-20 minutuko tartea autobus batetik bestera: 13 linea (2, 5, 6, 7, 8, 9, 11, 12, 16, 17, 18, 19 eta 25).
- Txikia: 30 minutuko edo hortik gorako tartea autobus batetik bestera: 7 linea (1, 10, 14, 15, 20, 22 eta 23).
- Larunbat edo jai bezperetan ibili ohi diren autobusen kopuruari dagokionez, honenbeste dira:
- Autobus finkoak, eguneko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 93.
- Errefortzuko autobusak puntako orduan: normalean, bat ere ez.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 2.
- Guztira: 95.
b) Gaueko sarea.
Zerbitzu-eskaintza hau abenduaren 13ko, 19ko (2025eko TUC egutegiaren arabera), 24ko eta 31ko gaueko zerbitzuari aplikatuko litzaioke.
Eskaintzak 16 linea ditu: 15 linea erradial eta linea zirkular bat (N07). Lineak honela deitzen dira: N01, N02, ..., N16, non igarotze-tarteak ez baitira berdinak: maiztasun handiena dutenak 20 minututik igarotzen dira, eta baxuenekoak 120 minututik.
- Larunbateko edo jai bezperako gauak:
- Autobus finkoak, gaueko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 23.
- Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 0 inguru.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 1.
- Guztira: 24 inguru.
- Jarduten duten lineak: 16 (N01etik N16ra, biak barne).
- Ordutegia: 22:45etik 06:30era, gutxi gorabehera.
Argi geratzen da gaueko zerbitzua eskaintzen duten autobusen kopurua eguneko zerbitzua ematen dutenena baino askoz txikiagoa dela.
–Abenduaren 24ko eta 31ko salbuespenak, gaueko zerbitzuan:
Eguneko zerbitzuarekin gertatzen zen bezala, bi egun horietako gaueko zerbitzua ere murritzagoa izaten da. Bi kasuetan, zerbitzua 01:00etik aurrera hasten da, ohiko ordutegian hasi beharrean.
Abenduaren 24ko gaueko zerbitzuaren kasuan, gainera, eskaintza txikiagoa da, jai bezpera izan arren.
Zehazki, hau da 24ko gauean ematen den zerbitzua:
- Autobus finkoak, gaueko zerbitzuan zehar dabiltzanak: 17.
- Errefortzuko autobusak, puntako orduan bakarrik dabiltzanak: 0 inguru.
- Erreserbako autobusak, matxuratzen diren autobus finkoak edo errefortzukoak ordezteko: 1.
- Guztira: 18 inguru.
- Jarduten duten lineak: 16 (N01etik N16ra, biak barne).
- Ordutegia: 01:00etik 06:30era, gutxi gorabehera.
Maiztasunak honako hauek dira linea bakoitzerako, luzapenak kontuan hartu gabe:
- N06: 30 minutu.
- N07: 40 minutu.
- N01, N02, N03, N04, N05, N08, N09, N10, N11: 60 minutu.
- N12, N13, N14; N15, N16: 120 minutu.
Lanegun bateko eskariaren ezaugarriei dagokienez, honako hau nabarmentzen da:
a) Eguneko sarea:
- Bidaia-kopurua 151.000 da, batez beste.
–Eskola-egun eta lanegun baterako garraio eskariak puntako hiru tarte ditu:
- Goizeko puntako orduak: 06:00etatik 09:30era; 12.400 bidaiari orduko izan daiteke puntako eskaria; aldi horrek eguneko eskariaren %20,7 inguru biltzen du.
- Eguerdiko puntako orduak: 13:00etatik 15:30era; 15.700 bidaiari orduko izan daiteke puntako eskaria; aldi horrek eguneko eskariaren %20,9 inguru biltzen du.
- Arratsaldeko puntako orduak: 17:00etatik 20:30era; 10.300 bidaiari orduko izan daiteke puntako eskaria; aldi horrek eguneko eskariaren %21,8 inguru biltzen du.
Nabarmendu behar da ezen abenduaren 19rako, 24rako eta 31rako, aurreko urteetan oinarrituta, arratsaldeko puntako ordua 17:00etatik zerbitzua bukatu arteko ordutegiari dagokiola.
Gutxien erabiltzen diren orduei edo haraneko orduei dagokienez, goizeko haraneko orduan (09:30-13:00) arratsaldekoan (15:30-17:00) baino bidaiari gutxiago daude.
–Hauek dira batez besteko lanegun batean bidaiatzeko arrazoiak, 2013ko azaroan eskualdeko hiri garraioko erabiltzaileek betetako inkestatik atereak eta ehunekotan emanak:
LANA | IKASKETAK | KUDEAKETAK EGITEA | EROSKETAK | MEDIKUA, | BESTE BATZUK | GUZTIRA |
%38,3 | %20,4 | %13,2 | %6,6 | %6,3 | %15,1 | %100,00 |
Horren arabera, lana eta ikasketak (ikastetxea, unibertsitatea...) dira bidaiatzeko arrazoi nagusiak, horrelakoak gutxi gorabehera bidaien %60 baitira eskualdeko hiri garraioko linea guztietan. Arrazoi medikoa gehituz gero, hiru arrazoi horiek garraio publikoan egindako joan-etorri guztien bi heren biltzen dute.
Aztertuz gero nola banatzen diren bidaiatzeko arrazoiak egunean zehar, ikusiko dugu lan eta ikasketengatik egindako joan-etorriak batez ere goizeko eta eguerdiko puntako orduetan biltzen direla, eta arrazoi medikoengatik, ospitalera joateko eta antzekoetarako egiten direnak egunean zehar banatzen direla.
–Lanegunetako bidaiarien %55ek ez du beste garraiobiderik, inkesta horren emaitzen arabera.
b) Gaueko sarea:
Greba-deialdiak ez dio eragiten; izan ere, lehen adierazi den bezala, abenduaren 19a, ostirala izan arren, larunbat edo jai bezpera gisa hartua dago TUC egutegiaren arabera. Gauza bera abenduaren 13an, 24an eta 31n.
Larunbatetako edo jai bezperetako eskariari dagokienez, txostenak honako hau adierazten du:
a) Eguneko sarea.
–Batez besteko bidaia kopurua: 2025eko azken larunbatetako batez besteko bidaia-bolumena hartzen da erreferentziatzat: 101.000 bidaia, gutxi gorabehera.
–Eskariaren banaketa egunean zehar: txostenaren 2. eranskinean ikus daiteke 2024ko larunbat homologoan (abenduaren 21ean) izandako eskariaren banaketa ordu-tarteen arabera, lanegun bateko banaketarekin alderatuta.
Ikus daitekeenez, erabiltzaileen portaera desberdina da larunbatetan eta lanegunetan, eta puntako orduko bidaia-bolumenaren gailurra askoz txikiagoa da.
Larunbatetako puntako orduak arratsaldean metatzen dira; zehazki, goizetan gehien eskatzen diren haran-orduen eta gutxien eskatzen diren puntako orduen artean kokatzen dira, lanegun batekin alderatuta.
b) Gaueko sarea.
Greba-deialdiaren barruko 4 egunak "larunbata edo jai bezpera" motako egunak dira.
Honako hauek dira eskualdeko hiri garraioaren eskariaren ezaugarri nagusiak egun mota horretako gaueko zerbitzurako:
Bidaiarien batez besteko kopurua: larunbatak eta jai bezperak: batez beste 7.200 bidaiari gau bakoitzeko (8 orduko zerbitzua, gutxi gorabehera).
Garrantzitsua da nabarmentzea hiri garraio kolektiboaren gaueko zerbitzua, berez, ia gutxieneko zerbitzu bat dela, oso murritza, zeinak, igandetik asteazkenera, garraioa laneko eta hezkuntzako arrazoiengatik erabiltzen duten herritarrei ematen baitie zerbitzua; ostegunetan eta asteburuan, berriz, aisialdiak hartzen du eskaeraren zati handiena. Hala ere, kasu guztietan, garraiobide alternatiborik ez duten herritarren joan-etorrien beharrei erantzuten zaie.
Zerbitzu erradiala da, eskualdeko erdigunea periferiarekin lotzen duena, eta, beraz, gehienbat honelako erabiltzaileen eskaerari erantzuten dio: lanaldia edo aisialdia bukatu ondoren erdigunetik etxera joaten diren erabiltzaileak.
Arestian azaldutako datuak kontuan hartuta, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren ebazpenak, Garraioaren Alorraren txostenean ezarritakoaren arabera, gutxieneko zerbitzu hauek proposatzen ditu:
1) Eguneko zerbitzua.
a) Eguneko sarea lanegun batean:
06:00etatik eguneko zerbitzua bukatu arte doan ordu-tarterako gutxieneko zerbitzuak zehazten dira, kontuan hartuta lanegun arrunt baterako eskualdeko hiri garraioaren zerbitzu-eskaintzari buruz lehen azaldutako gogoetak.
Gutxieneko zerbitzuen banaketa aldakorra: eskaria egunean zehar aldakorra denez, logikoa da gutxieneko zerbitzuek banaketa aldakor sinplifikatua izatea, eskaera horretara egokitua.
Prozedura hori eraginkorra izan dadin, gutxieneko zerbitzuak tarte homogeneoen arabera definitzen dira, lehen deskribatutako puntako orduen eta haraneko orduen eskemaren arabera. Horrenbestez, abenduaren 19rako, 24rako eta 31rako, hauxe zehazten da:
–Goizeko puntako ordua: 06:00etatik 09:30era arte.
–Eguerdiko puntako ordua: 13:00etik 15:30era arte.
–Arratsaldeko puntako ordua: 17:00etatik zerbitzua bukatu arte.
Haraneko orduak gainerakoak izanen dira.
–Lanegunetako puntako orduak: bidaien %60 baino gehixeago nahitaezkoak direnez (lana, kontsulta medikoak, etab.) eta puntako orduetan biltzen direnez, aldi horretarako gutxieneko zerbitzua, ohiko zerbitzuaren portzentaje jakin baten gisa definitua, hori adinakoa izan beharko litzateke gutxi gorabehera.
Portzentaje hori zehazteko, zerbitzu operatiboetan adierazi behar da, hots: 77 autobus finko, erreserbako autobus 1 eta errefortzuko 4 ibilgailu behar dira. Hau da, gutxieneko zerbitzuak 82 autobusekin eman behar dira. Kontuan hartuz lanegun batean 121 autobus finko gehi erreserbako 2 eta errefortzuko 13 autobus izaten direla, zehaztutako funtsezko zerbitzua lanegun bateko zerbitzuaren %60 izanen da gutxi gorabehera.
Zerbitzu hori jaiegunetakoa bezalakoa da 15 lineatan (3, 4, 5, 6, 9, 10, 11, 14, 15, 16, 19, 20, 21, 22 eta 25 lineak), linea batean jaiegunetakoa baino txikiagoa da (23 linea) eta 7 lineatan handiagoa da (1, 2, 7, 8, 12, 17 eta 18 lineak).
–Haraneko orduak: haraneko orduetako gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, haraneko orduaren eta puntako orduaren arteko erlazioa hartzen da kontuan, eta puntako orduan ezarritako gutxieneko zerbitzuei aplikatzen zaie. Erlazio hori hauxe izanen litzateke: 6.655/12.154 bidaiari-ordua=puntako orduaren %54,8. Erlazio hori aplikatuz gero puntako orduetarako zehaztutako gutxienekoari, emaitza hau lortzen da:
%54,8 x %60 = %32,9
Zehatzagoak izanda, portzentaje hori zerbitzu operatiboetan adierazita, 54 autobus finko eta erreserbako autobus 1 beharko lirateke, hau da, lanegun bateko zerbitzuaren %40. Hau da, gutxieneko zerbitzuak 55 autobusekin eman behar dira. Kasu honetan ez dago errefortzuko autobusik.
Beraz, 2025eko abenduaren 19ko, 24ko eta 31ko eguneko zerbitzuari dagokionez, gutxieneko zerbitzuak honako hauek dira 06:00etatik eguneko lanaldia bukatu arte: %60 puntako orduetan (06:00etatik 9:30era, 13:00etatik 15:30era eta 17:00etatik zerbitzua bukatu arte) eta %40 haraneko orduetan (09:30etik 13:00etara, 15:30etik 17:00etara), betiere lanegun bateko zerbitzu arruntarekin alderatuta. Portzentaje horiek bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan aplikatuko dira.
b) Eguneko sarea larunbat batean edo jai bezpera batean:
Abenduaren 13ko 06:00etatik eguneko zerbitzua bukatu arteko ordu-tarterako gutxieneko zerbitzuak zehazten dira.
Larunbat bateko zerbitzuaren bolumena lanegun bateko ordu haranekoarekin pareka daiteke; beraz, bolumen hori aplikatuko da 2025eko abenduaren 13rako (larunbata) planteatutako greba-egunean zehar.
Txostenaren 2. eranskinean, 2025eko abenduaren 13aren egun homologoan (2024ko abenduaren 14an) izandako eskariaren bolumena ikus daiteke, 2025eko ohiko lanegun batekin alderatuta. Nabarmentzekoa da egun horretako eskari-gailurrak ohiko lanegun bateko haraneko orduetako ordu-tarteetan izaten diren maximoen gainetik daudela, baina ohiko lanegun baten punten azpitik. Hori eta arestian azaldutako guztia oinarri hartuta, gutxieneko zerbitzu hau finkatzen da abenduaren 13ko (larunbata) eguneko lanaldi osorako: lanegun bateko haraneko orduetan izaten denaren antzekoa.
Haraneko orduetako gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, haraneko orduaren eta puntako orduaren arteko erlazioa hartzen da kontuan, eta puntako orduan ezarritako gutxieneko zerbitzuei aplikatzen zaie. Erlazio hori hauxe izanen litzateke: 6.655/12.154 bidaiari-ordua=puntako orduaren %54,8. Erlazio hori aplikatuz gero puntako orduetarako zehaztutako gutxienekoari, emaitza hau lortzen da:
%54,8 x %60 = %32,9
Zehatzagoak izanda, portzentaje hori zerbitzu operatiboetan adierazita, 54 autobus finko (edo errefortzukoak) beharko lirateke, eta erreserbako autobus 1, hau da, lanegun bateko zerbitzuaren %40. Hau da, gutxieneko zerbitzuak 55 autobusekin eman behar dira. Kasu honetan ez dago errefortzuko autobusik.
Beraz, 2025eko abenduaren 13rako planteatutako deialdian, 06:00etatik eguneko lanaldia bukatu arte, gutxieneko zerbitzuak %40koak dira, lanegun bateko ohiko zerbitzuarekin alderatuta. Portzentaje hori autobus finkoei eta erreserbakoei aplikatuko zaie.
2) Gaueko zerbitzua.
Deialdi honetako greba-egunetan eman beharreko gaueko zerbitzu guztiak larunbatekoak edo jai bezperakoak dira 2025erako indarrean dagoen TUC egutegiaren arabera, Mankomunitateko buruaren 2024ko abenduaren 17ko 744/2024 Ebazpenari jarraikiz.
Gaueko sareak, berez, zerbitzu murriztua du. Kasu gehienetan, 30 eta 60 minutu arteko maiztasuna izaten du, baina badira 15 eta 120 minutu arteko maiztasuna duten zerbitzuak.
Gaueko zerbitzua bizilagunak erdigunetik periferiara lekualdatzeko finkatuta dagoenez (batez ere gutxieneko mugikortasuna bermatzeko), honako hauek proposatzen dira gaueko zerbitzuaren gutxieneko zerbitzu gisa:
–Oro har, gaueko zerbitzuaren gutxieneko zerbitzu guztietan, edozein egun mota dela ere, gutxienez, lehen eta azken zerbitzua egin behar dira erdiguneko lehenengo geralekutik abiatuta, eta, gutxienez, zerbitzu bat tartekatu behar da aldirietako lehenengo geralekutik abiatuta.
–20 minutuko edo gutxiagoko maiztasuna duten lineen kasuan, gutxieneko zerbitzuen maiztasuna 30 minutukoa izanen da.
–20 minutu eta 60 minutu arteko maiztasuna duten lineen kasuan, gutxieneko zerbitzuen maiztasuna 60 minutukoa izanen da.
–60 minututik gorako maiztasuna duten lineen kasuan, zerbitzua ohikoa izanen da, berez zerbitzua murriztua duten lineak baitira jada.
–Erreserbako autobus bat ezartzen da gaueko zerbitzurako.
Nabarmendu behar da abenduaren 24an eta 31n zerbitzua 01:00 inguruan hasiko dela, eta hilaren 13an eta 19an, berriz, zerbitzua bere ohiko ordutegian hasiko dela.
Horrenbestez, kontuan harturik bai Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, bai martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoa, bai Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. artikulua eta 58.1.b) artikulua, bat etorriz Iruñerriko Mankomunitateak eta Garraioen Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuak egindako proposamenarekin eta erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako Enpresa Batzordeak deituta, 2025eko abenduaren 13an, 19an, 24an eta 31n, 06:00etatik 06:00ak arte (24 orduz), eginen den grebak gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko ditu Iruñerriko hiriko bidaiari-garraio erregularrean:
–Eguneko zerbitzua 2025eko abenduaren 19an, 24an eta 31n, 06:00etatik eguneko lanaldia bukatu arte:
- %60 puntako orduetan (06:00-09:30, 13:00-15:30 eta 17:00etatik zerbitzua bukatu arte) eta %40 haraneko orduetan (09:30-13:00 eta 15:30-17:00), lanegunetako ohiko zerbitzuarekin alderatuta. Portzentaje horiek bai autobus finkoetan eta erreserbakoetan bai errefortzukoetan aplikatuko dira.
–Eguneko zerbitzua 2025eko abenduaren 13an, 06:00etatik eguneko lanaldia bukatu arte:
- Lanegun bateko ohiko zerbitzuaren %40. Portzentaje hori autobus finkoei zein erreserbakoei aplikatuko zaie.
–Gaueko zerbitzua abenduaren 13an, 19an, 24an eta 31n:
Larunbatetako edo jai bezpera bateko ohiko zerbitzuarekin alderatuta aplikatu beharreko gutxieneko zerbitzuei buruzko gogoetak:
- Oro har, gaueko zerbitzuaren gutxieneko zerbitzu guztietan, edozein egun mota dela ere, gutxienez, lehen eta azken zerbitzua egin behar dira erdiguneko lehenengo geralekutik abiatuta, eta, gutxienez, zerbitzu bat tartekatu behar da aldirietako lehenengo geralekutik abiatuta.
- 20 minutuko edo gutxiagoko maiztasuna duten lineen kasuan, gutxieneko zerbitzuen maiztasuna 30 minutukoa izanen da.
- 20 minutu eta 60 minutu arteko maiztasuna duten lineen kasuan, gutxieneko zerbitzuen maiztasuna 60 minutukoa izanen da.
- 60 minututik gorako maiztasuna duten lineen kasuan, zerbitzua ohikoa izanen da, berez zerbitzua murriztua duten lineak baitira jada.
- Erreserbako autobus bat ezartzen da gaueko zerbitzurako.
2. Gutxieneko zerbitzu horiek guztiak egiten direla bermatzeko beharrezkoak diren langileek jardunean egon beharko dute.
3. Greba hasten denean ematen ari diren zerbitzuetan, bai eta grebak eragindako gidarien txanda-aldaketetan ere, autobusean bidaiatzen duten erabiltzaileen zerbitzua errespetatu beharko da, eta azken geralekuraino jarraitu beharko dute autobus barruan bidaiariak dauden bitartean, eta eskatzen diren geralekuetan geldituko dira. Ondoren, autobusa hutsik gelditzen denean, autobus biltegira joan beharko dute.
4. Aurreko ataletan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen araudiak greba egoeran dauden langileentzat aitortzen dituen eskubideei.
5. Lurralde Kohesiorako Departamentuak foru agindu honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeari buruzko informazioa igortzeko eskatzen ahal die agindu honek ukitzen dituen zerbitzuen arduradunei.
6. Foru agindu hau eta dagokion eranskina jakinaraztea Transports Ciutat Comtal enpresako (TCC) Enpresa Batzordeari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
8. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko abenduaren 11n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2516405
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
