7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2026ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2025eko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espartza Zaraitzun, 2025eko urriaren 16an.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2517148