2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Musika Eskolako Patronatuaren azkentzea. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2025ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Doneztebeko Musika Eskolaren Patronatua erakunde autonomoaren azkentzea, desegin baita.
Erabaki hau jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2025ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Ez denez alegaziorik aurkeztu jendaurreko hogeita hamar egun balioduneko epean, erabakia behin betiko onetsi da, bat etorriz 2025ko urriaren 27an hartutako erabakiaren hirugarren apartatuarekin.
Donezteben, 2025ko abenduaren 16ean.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2516549