7. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oltza Zendeako Udalaren 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Oltza zendean, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2516846