2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Oltza zendeako 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik. Aurrekontua, behin betiko onetsia, kapituluz kapitulu laburtuta jasoko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oltza zendean, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2516845