2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
14. poligonoko 422. lurzatiaren besterengarritasun-adierazpena. Jendaurreko epea
Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2025eko urriaren 30ean egindako bilkuran, 4.2. puntuan erabaki zuen Baztango 14. poligonoko 422. lurzatiaren besterengarritasuna, ondare-izaerakoa, deklaratzea. Besterengarritasun-adierazpenaren helburua enkante bidezko salmenta da.
Espedientea jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Baztanen, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2600015